euskal diaspora eta kultura
2022/01/13
Gaurko sarrerak Joseph Etcheverry eta Helena (Santana) Etcheverry-ren istorioa dakargu, gure diasporako beste istorio asko bezala Pirineoen magaleko Euskal Herria eta munduko Euskal Herri tipiak konektatzen dituena, kasu honetan Nafarroa Behereko Ortzaize eta Arrosa, eta Argentinako Ayacucho, eta AEB Nevadako Battle Mountain, azken herri honetan kokatu baitziren eta bertan hazi baitzuten familia senar-emazteok. Joseph 2MGko europar gertalekuan ibiliko zen amerikar soldadu eta 1988an hil zen Nevadan. Helene, 2021eko urrian hil da, 100 urteak bete berriak.
2021/11/23
Gorka Aulestia (1932-2021) gogoan
Sancho de Beurko Elkartea
Bi gerren oihartzuna, 1936-1945 blogaren helburua XX. mendearen zati handi baten bilakaera definitu zuten bi gerrotan gure herrikideek izan zuten partaidetzaren ezagutza zabaltzea da. Sancho de Beurko Elkarteak ahanztura eta anonimotasunetik atera nahi ditu Pirinio bi aldeetako Euskal Herriko herritarren memoria historikoaren ardatza osatzen duten milaka pertsonak, baita bertako emigranteen eta ondorengoen diasporenak ere, arreta berezia jarriz 1936tik 1945erako tarteari.
Egileak
Guillermo Tabernilla Sancho de Beurko Elkarteko ikertzaile eta sortzailea da. Irabazi asmorik gabeko erakunde honek Euskadi eta Nafarroako biztanleen historia aztertzen du Espainiako Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerran. Gaur egun, bertako idazkaria eta community managerra da, baita Saibigain aldizkari digitaleko editorea ere. 2008 eta 2016 artean Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzarako Burdin Hesiaren katalogoa zuzendu zuen eta, Pedro J. Oiarzabalekin batera, Fighting Basques proiektuko ikertzaile nagusia da, NABO Ipar Ameriketako Euskal Federazioa lankide, Bigarren Mundu Gerrako euskaldunak aztertzen dituen memoria-proiektu honetan.
Pedro J. Oiarzabal Zientzia Politiko-Euskal Ikasketetan doktoretza egin zuen Nevadako Unibertsitatean, Renon (AEB). Bi hamarkadatik hona, bere ikerketa eta aholkularitza lanek politika publikoen alorra (herritarrak kanpoan eta itzuleran), diaspora eta teknologia berriak, eta memoria sozial eta historikoa (ahozko historia, migrazioa eta erbestea) hartu dute ardatz, arreta berezia jarrita euskal kasuan. Hogeitik gora argitalpenen egile da. Blogak, EITBko 'Basque Identity 2.0' eta EuskalKulturako 'Diaspora Bizia'. Twitterren, @Oiarzabal.
Josu M. Aguirregabiria Sancho de Beurko Elkarteko ikertzaile eta sortzailea da. Baita bertako lehendakaria ere. Arabako Gerra Zibilean aditua, gai horrekin lotutako hainbat argitalpenen egile, besteak beste, 'La batalla de Villarreal de Álava' (2015) eta 'Seis días de guerra en el frente de Álava. Comienza la ofensiva de Mola' (2018).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus