euskal diaspora eta kultura
2025/04/03
2022/12/05
2019/09/17
2019/09/15
2017/07/10
Seguru bertan izan ziren euskal politikariek ere, baina bereziki bertaratu ziren euskal-amerikarrek ongi gogoan daukaten ekitaldia izan zen orain urtebete Washingtongo Kapitolioko lorategietan egin zena, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuz. Bereziak eta esanguratsuak, Estatu Batuetako kongresukide John Garamendiren hitzak, bere euskal jatorria eta bere euskal erro eta sentimenduen indarra agertuz. Hona hitz horiek eta landaketa-ekitaldiko une nagusia islatzen dituen bideoa.
2017/06/15
Bidaiaren programa trinkoa hasi aurretik aukera txiki bat izan zuten Gipuzkoako leku batzuk ezagutu eta ondoren Bilbora itzultzeko eta orain hor dabiltza Idahotik etorritako hamahiru pertsona hauek programa estu batekin Boiseko Merkataritza Ganberak lagunduta, bi herrialdeon arteko merkataritza harremanak areagotzeko aukerak lantzen. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak asteartean errezibitu zituen. Euren bidaiaren azkeneko egunetan, ekainaren 22an, Idahoko gobernadore Butch Otter gehituko zaio taldeari.
2016/10/31
Boiseko Nagore Goitiandia eta New Yorkeko Vasco Bilbao dira Bizkaitik kudeatzen den "Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko Lidergo Programa"ren lehenengo edizioko bigarren modalitateko bi parte-hartzaile estatubatuarrak. “Programa honek Bizkaia eta Amerikako Estatu Batuak/Kanada arteko errealitate enpresarial, zientifiko, teknologiko, instituzional eta kulturalari buruzko jakintzaren plataforma garatu nahi du”, Bizkaiatalenteko zuzendari gerente den Ivan Jimenezek baieztatu duenez.
2016/09/13
AEBetako Nevada estatuko bulego ekonomikoko arduradunak Bizkaia bisitatzen ari dira, lurraldeak elektrizitatearen eta automobilgintzaren sektoreetan dituen aukerak ezagutzeko. Unai Rementeria ahaldun nagusiak nabarmendu zuen atzo Nevadako bisita uztailean, Washingtonen, Smithsonian Folklife Festival jaialdian izandako lehen hartu-emanen ondoren gauzatu dela, eta Bizkaia eta bertako enpresak ezagutzeko hurbildu direla. Rementeriak baieztatu du Aldundiak lanean jarraitzen duela nazioarteko bisitari gehiago lortzeko eta Bizkaiarentzat ekonomia-jarduera eta enplegua sortzeko aukerak ahalbidetzeko.
2016/07/22
Bukatu zela ia pare bat aste pasatuta, sarean etengabe segitzen dute agertzen ekitaldiko argazki, bideo eta iruzkinek. Euskal Herrikoentzat berezia, euskal-amerikarrentat oso berezia izan zen. Lorea Bilbaok barrutik bizi izan zuen.
2016/06/30
Aurreko gauean izandako eurijasaren ostean, Washingtonek eguraldi opari ederra eskaini zion atzo euskaldunei eskainitako Smithsonian Folklife Festivalari, egun osoa eguzkia lagun pasatu baitzen. Egunik jendetsuenak asteburukoak eta bereziki Uztailaren 4a --datorren astelehena-- izatea espero bada ere, inaugurazio ekitaldia ederto pasatu zen eta estreineko egunak giro ona eta espektazio altuak baitetsi zituen, bisitarien eta erakusleen arteko intees eta konplizitate handiz. Hona argazki kronika.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus