Bilatzailea
2025/03/06

Martxoarekin batera ikasturtea hasi ohi da Brasilen —uda urtaroa hemen martxoaren 21ean bukatuko da eta eskola urteak urte naturalekin doaz— eta Hego Amerikako euskal etxeetan eta Sao Pauloko Eusko Alkartasuna urteko egitarauari ekiteko garaia da. Brasilgo euskal etxeen dekanoak aurten ere eskainiko ditu euskara eskolak eta taldea antolatzeko lehenengo bilera martxoaren 19an izango da, ...
2024/09/13

Mota askotako ekintza programa bat antolatu zuen Peruko hiriburuko Euskal Etxeak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko, tartean ‘La Ruta Vasca en Lima’ liburuaren aurkezpena. Raul Noblecilla Dominguez lehendakaria izan zen aurkezle nagusia eta berak azaldu zuenez 2012an sortu zen liburua egiteko ideia, Lehendakaritzaren, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzaren eta Limako Udalaren ...
2024/07/03

Rio Negro probintziako El Condor herriko Kultur Etxeak eta Herri Liburutegiak hogei urte bete dituzte eta, hori ospatzeko, Viedma, Carmen de Patagones eta Eragin eremuko Aberri Etxea gonbidatu zuten “Guernica” muralari buruzko hitzaldia ematera. Gogora dezagun iazko abuztuan, Rio Negroko Euskal Etxeak hala eskatuta, Viedmako ibai Ertzeko pasealeku edo costaneran, mural bat eraiki zutela, Picassoren ...
2024/06/13

"Gernika(k) / Guernica(s) Trauma historikoaren birsemantizazioak" Nazioarteko Kongresua izenpean, elkarretaratzea egingo da Gernikan ekainaren 13 eta 14an, barne dituela osoko ponentziak Elai-Alai aretoan; solasaldiak Euskal Herria Museoan; erakusketak (Xabier Erkiziaren 'Aire errea' Gernikako Bakearen Museoan, MHLIko Hezkuntza Azpitaldea Elai Alai Aretoan, eta Konfresurako ...
2024/06/12

Duela urtebete pasatxo hasi zen emititzen Trelew hiritik "Euskal Berria", Haraneko Euskal Etxearen irratsaioa. Irrati abentura gisa hasi zenak jarraitzaileak batu zituen berehala, eta finkatuz joan da asteroko informazio proposamen sendo gisa, solasgai hartuta euskal diasporaren jarduerak bai, baina baita Euskal Herriko egungo berriak ere. Martxoan hasia du saioak bere bigarren ...
2024/06/12
2024/06/11

Duela sei bat urte hasi zen euskal jatorriko Ivan Zumalde brasildarra San Pauloko ‘Casa Guernica’ proiektuari forma ematen. Lehenengo jendaurreko programa zehatza, ordea, 2022an ailegatu zen, Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenean. Momentu hartan ‘Gernika Viva’ Astearen lehenengo edizioa estreinatu zen eta geroztik, urtero egin dute. ‘Gernika Viva’ ...
2024/06/11

[EGUNERAKETA 2024-06-11n: Bogotako Euskal Etxeak jakinarazi du asteazken honetarako, ekainaren 12rako, iragarritako eskola maisu-maistren geldialdi nazionalaren karietara, eta Polizia Nazionalaren gomendioei jarriki, bertan behera geratzen dela ekitaldia. Adieraziko da data berria. Barkatu eragozpenak]
2024/05/15

Ez da gauza arraroa Diasporan euskal festa eta hitzorduetako batzuk ez ospatzea Euskal Herrian ospatzen diren data berean. General Rodriguez-en, bertako Eusko Aterpea Euskal Etxeak joan den igandean, maiatzaren 12an egin zuen bat Aberri Egunarekin, eta arrakasta handiz egin zuen gainera, ohi duen moduan, 130 bat jende bilduz bere egoitzara Aberri Eguneko bazkarian, horietatik gehienak Rodriguez bertakoak, baina ...
2024/05/13

Iaz, Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurrenaren harira, bertaratu eta aurreskua dantzatzeko gonbitea egin zieten Trelew-ko Euskal Etxeko kideek Puerto Madryngo 'Etorritakoengatik' Euskal Etxeko gazteei. Oraingoan, Puerto Madryngo dantzariek aurreskua euren herrian bertan dantzatu dute, Gernikako Arbolaren kimua lortu eta landatu baitute bertako Euskadi Plazan. Ekitaldia joan den maiatzaren 5ean ...