euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


P. Azcoiti diputatu nazionala Gernikaz eta Euskal Herriaz mintzatu zen Avellanedako polimodaleko ikasleekin

2007/06/08

Hizlariak (ezker-eskubi): Fernando Landaburu Avellanedako zinegotzi ohia; Pedro Azcoiti diputatua; Magdalena Mignaburu irakaslea eta Juan Dante Millán, AMET irakasle taldeko ordezkaria (argazkia DiaspVascArg) Diáspora Vasco Argentina elkarteak eta Avellanedako Hezkuntza Teknikoko Eskolak gonbidatuta, hitzaldia eskaini du Buenos Aires ondo-ondoko hiri honetan Pedro Azcoiti diputatu nazionalak. Giza Eskubideei buruzko sarrera bat egin ostean Azcoiti Gernikan 1937ko apirilaren 26ean gertatutakoari buruz mintzatu zen, bonbardaketaren eragina aztertuz. Hitzaldi ostean ikasle eta irakasleek Euskal Herriaren egoerari buruzko eztabaida egin zuten.

Ingalaterrako Basque Children of '37 elkarteak Gudaren Umeak omenduko ditu larunbatean Southamptonen

2007/05/22

Basque Children of 37 elkarteko argazki bildumako irudi bat Omenaldia egingo diete larunbatean Ingalaterrako Southampton hirian 1937ko gudan bertara babes bila heldu ziren ia 400 umeei eta abegikor hartu zituzten familiei. Basque Children of 37 elkarte ingelesak antolatu du ekitaldia. Elkarte hau Ingalaterran gelditu ziren umeak eta euren seme-alaba eta ondorengoek osatzen dute. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Miren Azkarate Kultura sailburua izango da eta baita Euskal Herrira itzuli ziren haur haietariko batzuk ere. Azken hauek gaur bertan aterako dira Ingalaterra aldera ferrian Bilbotik, bi eguneko itsas bidaian duela 70 urte eginiko bidea berregiteko asmoz.

Suipachako intendenteak eta Euskal Etxeko lehendakariak estalkia kendu zioten Gernika gogoratzen duen plakari

2007/05/21

'Gernika bakearen alde' adierazpenaren irakurraldia Suipachako Jauregi Munizipalean Suipachako Euskal Etxeak bukaera eman die Gernikako Bonbardaketaren 70. urteurrena dela eta antolatutako ekitaldiei. Horien artean, herriko intendenteak lagundurik, gertaera gogoratzen duen plaka bat desestali zuten euskal etxeeko kideek Balcarce plazan dagoen haritz kimuaren ondoan. Gainera 'Gernika Bakearen alde' adierazpena irakurri zuten Jauregi Munizipalean eta Gure Txokoa Euskal Etxeko lehendakariak, Carlos Alberto Irastorzak, ekitaldiok 'interes munizipaleko' aitortzen zituen dekretuaren kopia jaso zuen.

Hitzaldi sorta batek, Uruguaiko Salto-n, eta omen ekitaldi batek, Argentinako Tandil-en, Gernika gogoratu zuten

2007/05/14

Tandilen, bertako Euskal Etxeak eta Udalak omenaldia egin zioten Roberto Lejarretari Bonbardaketaren urteurren egunean bertan Segitzen dute iristen gure erredakziora munduko hainbat euskal etxeetan Gernikako Bonbardaketaren 70. urteurrena dela-eta eginiko ekitaldien oihartzunak. Argentinako Tandil-en kasuan, ekitaldiak urteurrenaren egunean gauzatu ziren, eta 'Gernika bakearen alde' agiria irakurri eta omenaldia egin zitzaion Gernikakotik bizirik irten zen Tandilgo EEko buruzagi Roberto Lejarretari. Uruguaiko Salton, ostera, kultur aste bati ekin zitzaion eta hitzaldiak eskaini zituzten Roberto Zunini y Ana María Sciandro irakasleek.

Aurrera darrai gaur eta bihar Sao Paulon Gernika gogoan datorren asteburura arte luzatuko den egitaraua

2007/05/12

Gernikari buruzko egitarauko lehenengo saioa Sao Paulon: ezkerretik eskuinera, Estebe Ormazabal, Gabriel Otamendi eta Acácio Augusto iragan astean Aurrera darrai Brasilgo Sao Paulon, bertako Euskal Etxeak antolaturik Gernikako Bonbardaketaren 70. urteurrenaren karietara garatzen ari den kultura asteak. Gaurkoan 'Emakumeak gerletan: gogoeta bat' izeneko mahai-inguruaren txanda izango da, eta ondotik 'Libertarias' filmea ikusi ahal izango da. Biharkoan, dokumental eta mahai-inguru berri bati ekingo zaie. 1936ko gerlari buruzko testigantzak eta zenbait proiekzio eta debate biltzen dituen programa hau datorren asteko asteburuan amaituko da, Julio Medemen 'Euskal Pilota' emanez larunbatean, eta Aberri Egunaren jaia eginez igandean.

Omenaldia Gernikari Pergaminon, eta 'Guernica'ren erreprodukzio baten inaugurazioa José C. Paz, Argentinan

2007/05/10

Pergamino hiriko eta 'Lagun Onak' Euskal Etxeko buruzagiak, Gernikako urteurrena  gogoratuz Arbolaren kimu ondoan eginiko ekitaldi ostean Segitzen dute iristen gure erredakziora mundu osoan zehar hamaika euskal etxek Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenarekin bat antolatutako ekitaldien berriak. Argentinakoak dira honako biak: Pergamino hirian, 'Lagun Onak' Euskal Etxearen eskutik, meza eta ekitaldi nagusi bat egin ziren, azken hau Merced Plazan, Gernikako Haritzaren kimuaren aurrean, alkatea eta Euskal Etxeko zuzendariak bertan zirela. José C. Paz herrian, berriz, 'Toki Eder' Euskal Etxeko bazkide batek Picassoren 'Guernica'z eginiko erreprodukzio bat inauguratu zen.

Hitzaldi batek biziarazi zuen Gernikarekiko gomuta Buenos Aireseko Liburu Azokan; atzo bukatu zen Azoka

2007/05/08

Teresa de Zavaleta Buenos Aireseko Azokan eskaini zuen mintzaldian (argazkia EuskalKultura.com) Atzo itxi zituen ateak Buenos Aireseko XXXIII. Liburu Azokak. Argentinako euskal komunitateak Gernikako bonbardaketan hil eta zauritutako biktimak gogora ekarriz hitzaldia eskaini zuen bere baitan apirilaren 27an. Berrehun bat lagun bildu ziren eta Aitor Alava dantzariak aurresku bat dantzatu zuen Gernikan hildakoen omenez. Ondotik Teresa de Zavaleta irakasle eta Euskaltzaleak elkarteko lehendakariak mintzaldia eskaini zuen, gertakariak azalduz.

Mar del Platako Euskal Etxeak astebeteko ekitaldi egitarauarekin gogoratu zuen Gernikako bonbardaketa

2007/05/08

Mar del Platako Gernikako Arbolaren kimua, euskaldunek 1955ean landatua (argazkia DenakBatEE) Mundu osoko hainbat lekutako hamaika Euskal Etxeen antzera Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena gogoratu zuen, astebeteko ekitaldi egitarau batekin. Astean zehar gertakariaren historiaren inguruko ikastaro eta mintzaldiak izan ziren entzungai Mar del Platako Euskal Etxean. Ekitaldi nagusia apirilaren 26an Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean eginiko omenaldia izan zen.

Bonbardaketa egunean Gernikan zegoen Ion Guarrotxena bazkideak irakurri zuen Limako EEan 'Gernikako Agiria'

2007/05/07

Raul Noblecilla, Limako Euskal Etxeko lehendakari ordea; Fermin Berasategi gudari ohia eta EEko bazkide nagusia; eta Victor Ortuzar lehendakaria Lima hiriburutik, Peruko euskaldunak eta bertako Euskal Etxea Gernikako Bonbardaketaren 70. urteurrenarekin bat egin eta dei berezia luzatu zuten. EEko lehendakariorde Raúl Noblecilla hizlari, , bonbardaketa egunean Gernikan egon zen Ion Guarrotxena bazkideak 'Gernika Bakearen alde' agiria irakurri zuen, Gernikako Arbola kantatuz amatu zen ekitaldian. Bertako prentsak, hala nola 'El Comercio' eta 'Correo' egunkariek, urteurrena islatu zuren euren orrialdeetan.

Rosarioko Euskal Etxeak 'Euskararen oihua' eskultura inauguratu du bonbardaketaren 70. urteurrenean

2007/05/05

Rosarion egin zen omenaldiaren une bat (argazkia Zazpirak Bat EE) Rosarioko Euskal Etxeak Gernikako bonbardaketaren biktimei omenaldi berezia egin zien joan den apirilaren 26ean, gertaeren 70 urteurrena betetzen zen egunean bertan. Euskal Etxeko kide eta zuzendariak eta Rosarioko agintariak bilduta 'Euskararen oihua' izeneko eskultura inauguratu zuten. Artelan hau Gernikako Arbola zaharraren enbor zati batekin egina da eta bonbardaketaren biktimen minaren ikurra eta gerraren aurkako irudi izango da aurrerantzean Rosarion.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia