euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Gernikako bonbardaketari buruz eitb24.com-ek eginiko animazioak 'Diseinu Infografikoaren Pulitzer saria' jaso du

2008/03/18

'Gernika 1937-2007' laneko irudietako bat Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenaren karira gertaera honi buruz eitb24.com berri atariak eginiko multimedia lanak Malofiej saria jaso du, infografia munduan Pulitzer sariaren parekotzat hartzen den aintzat hartzea. 'Gernika 1937-2007' lanean internet erabiltzaileak herri bizkaitarraren bonbardaketari buruzko hiru infografia eta bi ikusentzunezko topa ditzake eta Gernikan zehar bonbardeketa izan aurretik, bitartean eta ondoren ibilbide birtuala egiteko aukera ematen du. Beste euskal saridun batzuk hiru.com, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunea eta consumer.es ataria izan dira.

General Villegaseko Euskal Etxeak eta Udalak akordioa sinatu dute euskal egoitza eta Gernika Plaza eraikitzeko

2008/03/18

Irudian, bi alderdiak akordioa sinatzen Iragan asteartean Argentinako General Villegas herriko Euskal Etxeak eta bertako Udalak euskal egoitza berria eta 'Gernika Plaza' gune publikoa eraikitzeko akordioa sinatu zuten. Beste alde batetik, euskal etxe berak makina fresatzaile bat eman zion herriko Hezkuntza Teknikoko Eskolari. Tresna Eusko Jaurlaritzak emandakoa da eta lehen eta bigarren Polimodaleko ikasleen lanen erabilerarako prestatuta dago. Ekimen honekin euskal etxeak aspaldi agindutako hitzari eutsi dio.

'Bou Nabarra' izan daitekeena aurkitu dute, 1937ko Matxitxakoko batailan hondoratua: lehenengo irudiak

2008/03/06

'Bou Nabarra' Euskal Itsas Armadako ontzia AZTI-Tecnalia Fundazioak Bermeon (Bizkaia), Matxitxako lurmuturraren ondoko uretan egindako ikerketek aipatzen dutenez, aztarnak "Bou Nabarra"-renak izan daitezke, 1937ko martxoaren 5ean matxinatu frankisten "Canarias" ontziaren aurka borrokatu zuen Euskadiko Itsas Armadaren ontzia. Dena den, datorren udaberrian, urpekariek bertara jaitsi eta lehorrera laginak ekarri ondoren jakin ahal izango da xehetasun osoarekin zein ontzia den. Eskifaia osatzen zuten 49 marineletatik 30ek galdu zuten bizia batailan. Aurten gertakari haren 71. urteurrena beteko da.

Dokumentalak izar aurtengo Bartzelonako Zinemaldian: 'Zertarako Amestu', 'Ama Lur', 'Hautsitako leihoa'...

2008/02/20

Berri Txarrak taldearen 'Zertarako amestu' dokumentalaren afitxa Centre Cultural Euskal Etxea elkarteak Bartzelonako Euskal Zinemaladiaren azken edizioa aurkeztu du jada. Otsailaren 29an hasiko da eta martxoaren 14a bitartean luzatuko da. Aurtengo kartelean dokumentalak du protagonismo nagusia, Euskal Herrian zein Katalunian ekoitzitako filmeekin. Haurrentzako filmeak eta 'Eutsi!' komedia ere izango dira ikusgai. Musika eta dokumentala ere uztartzeko aukera izango da eta 'Zertarako amestu', Berri Txarrak taldearen 'rock dokumentalak', dudarik gabe hirukoteak Katalunian dituen zaletu asko bilduko ditu Euskal Etxera.

Matteo Manfredi napolitarra argazkietan oinarritu da Uruguaiko euskal migrazioa aztertzen duen tesia egiteko

2008/02/14

Montevideoko euskal komunitateko dantza talde baten irudia 50. hamarkadan Matteo Manfredi historialari napolitarrak magna cum laude kalifikazioa eskuratu du Euskal Herriko Unibertsitatean 'La fotografía como fuente para el análisis de los procesos migratorios. Metodología, conceptualización y crítica en la Historia de la migración vasca a Uruguay (siglos XIX-XX)' izenburudun tesiarekin. Lana Oscar Alvarez Gila historialariak zuzendu du. Tesiaren proposamena argazkiak migrazio prozesuak aztertzeko tresna berritzaile bezala erabiltzean datza.

Joaquín Orta, Fiamma Quinteros eta Alicia Mariezcurrena irabazle Lapridako Eusko Txokoa-ko euskal lehiaketan

2007/12/08

Aitor Alavak Euskararen Egunean arratsaldez emandako dantza ikastaroko irudia (arg. A. Alava) Rosarioko Euskal Astean, Liburutegi bileran hain zuzen ere, Lapridako Eusko Txokoak 18. Urteurrena zela-eta deitutako lehiaketaz ohartarazi zuen. Bi hilabete joan dira geroztik eta erakundeak hiru irabazleen izenak eman ditu jakitera, Urteurrena eta Euskararen Eguna ospatzeko egindako ekitaldian. Bildutako 138 erantzun zuzenen artean, Joaquin Orta atera da zozketan irabazle, Bigarren Hezkuntzako 1 zenbakidun Eskolako 9.B-ko ikaslea bera; baita ere Fiamma Quinteros, Polimodal HUSOCeko lehenengo mailakoa Hezkuntza Ertaineko 1 zenbakidun Eskolan; eta Alicia Mariezcurrena, Ayacuchoko Euskal Etxeko kidea. Hiruak argitalpen bana hartu dute opari.

Olga Aurtenechea de Solanés, euskal margoek marraztu duten emakume eta artista arrecifestar langile aktiboa

2007/11/28

Olga Aurtenechea de Solanes, 'Azul' izeneko bere margoaren ondoan (argazkia EuskalKultura.com) Pertsona aktibo eta langilea da Olga Aurtenechea. Argentinako Arrecifesen sortua, besteak beste, Lehen Hezkuntzako andereño, Arrecifeseko Museoaren Lagunen Elkarteko eta Artxibo Historikoko presidente, eta honen barnean Arte Museoko sustatzaile, Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko lehendakariorde... honelako zenbait lanetan ibilia da. Haatik, garatu eta landu dituen alorren artean, margolaritza, pintura, izan da seguruenik oihartzunik handiena ekarri diona, Arrecifesen bertan eta Buenos Aires probintziako zenbait erakustokietan lanak eskegitzeko aukera eman baitio.

Lau euskal etxeetako koruek hartuko dute parte gaur Tandileko 'Gure Etxea'ren V. Abesbatz Topaketan

2007/11/17

Gure Abestiak koruaren emanaldia Tres Arroyoseko Euskal Etxean (argazkia HiruErrekaEE) Tandileko Euskal Etxeak bere sorreraren 58. urteurrena betetzen du egunotan eta data hau ospatzeko prestatu dituzten ekitaldien artean, euskal elkarteak bosgarrenez antolatzen duen Abesbatz Topaketaren txanda heldu da gaur. Topaketan lau euskal etxetako koruek hartuko dute. Hauek dira: Tandileko Gure Abestiak, Coronel Pringleseko Eusko Alaiak abesbatza, Cañuelaseko Denak-Bat korua, eta Azuleko Euskal Bihotzak.

Mar del Platako lanak nagusi, Rosarioko Zazpiak Bat-ek Euskal Astearen baitan antolatutako lehiaketetan

2007/10/15

Mar del Platako Euskal Etxeko lan batek bereganatu zuen 2008. urteko kanpainan Argentinan euskara eskolak sustatzeko afixaren lehenengo saria. Euskal Etxe honek eraman zuen baita ere 'Gernika 70. Urteurrena-Gernika 70º aniversario' lehiaketako Irudi ataleko lehenengo saria, bere bi kategorietan. Modalitate honetan Llavallol-eko Euskal Echea Eskola eta Buenos Aireseko Laurak Bat Zentrua ere sarituak izan ziren. Sorkuntza literarioaren Modalitatean, berriz, lehenengo saria La Platako Euzko Etxearentzat izan zen eta arlo berean General Villegas eta Mar del Plata ere nabarmendu ziren.

Bakearen aldeko eta Gernikako bonbardaketaren oroitza ekitaldia Villegas-en, alkatea eta herritarrak partaide

2007/09/24

Bakearen Aldeko IV. Elkarretaratzea iragartzen duen deialdia, Argentinako General Villegas-en General Villegas herri argentinarreko Euskal Etxeak etzi Buenos Aires probintziako udal honetan egingo den Bakearen aldeko IV. Kulturarteko Elkarretaratzean hartu du parte, bertan toki berezia eskainiko zaiolarik Gernikari, bonbardaketaren 70. urteurrena bete den parada honetan. Eskola batek antolatua da guztia, 'Salomé Ureña de Henríquez' EPB 3 zenbakidunak, eta Euskal Etxearekin batera Villegaseko gainerako gizataldeak ere izango dira partaide. Alkateak hitz batzuk egingo ditu, 'Gernika Bakearen Alde' agiria irakurriko da eta Bakea hitza hainbat hizkuntzatan erakutsiko duten afixak paseatuko dira, tartean euskaraz, italieraz, frantsesez, maputxez, guaraniz, ingelesez, txineraz eta ketxuaz. Hori, zenbait uso aske utzi aurretik, besteak beste.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia