euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Dokumental eta lore eskaintza batekin gogora ekarri zuten Mar del Platan Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena

2008/05/06

Mar del Platako euskal koletibitateak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena ospatu zuen herriko Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan Nazien hegazkinek Gernika bonbardatu zutela 71 urte bete ziren apirilaren 26an. Ekintza suntsitzailean hildako pertsonak omentzeko zenbait ekintza antolatu zituen Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak. Bi egunetan banatuta, euskal kolektibitateak Gerra Zibilari buruzko kartel erakusketa baten inaugurazioa eta Gernikako Arbolaren aurrean egindako lore eskaintza burutu zituen. Mar del Platako euskaldunek Euskal Herrian bertan eta munduko beste hainbat lekutan antolatutako jarduerekin bat egin zuten.

Lee Mingwei artista taiwandarrak Picassoren 'Guernica'-ren hareazko kopia egin du Australiako Brisbane hirian

2008/05/05

Lee Mingwei Londresen egin zuen hareazko Gernika sortzen 2006an Brisbaneko Queensland Art Gallery aretoan ikusgai dago joan den larunbataz geroztik Lee Mingwei taiwandar artistak egin duen Picassoren 'Guernica' margoaren hareazko kopia bat. Erakusketa Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenarekin batera etorri da eta zalantzarik gabe oso berezia izango da inguru hauetako euskaldunentzat (Townsville-ko North Queensland Basque Club euskal etxearen inguruan antolatuta). Datorren ekainaren 9an artistak bere lana desegingo du eta ikusleei ere ekintza katarkiko honetan parte hartzeko gonbitea luzatuko die.

Mendozako 'Denak Bat' EEak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena gogoratuz omenaldia egin zuen asteburuan

2008/05/05

Mendozako euskal komunitateko kideak 'Bakearen Haritzak' inauguratzeko ekintzan parte hartu zuten Mendozako 'Denak Bat' Euskal Etxeak zenbait jarduera antolatu zituen iragan asteburuan Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenaren karira, bertan hildako herritarrak omentzeko. Euskal Herriko paisaiak azaltzen dituen La mirada mágica sailarekin hasi zen ekitaldia eta ondoren pintxoen dastaketarekin eta pilota partiduekin jarraitu zuten. 'Bakearen Haritzak' izenaz bataiatutako 'Euskal Zelaia'-ren inaugurazioarekin eta euskal etxeko egoitza berrituan egindako dantzekin Mendozako komunitateak amaitutzat eman zuen ohoratze jardunaldia.

Gerra Zibilean Ingalaterrara ihes egin behar izan zuten 4.000 haurrei buruzko dokumentala estreinatu dute

2008/05/02

1937. urtean 4.000 haur euskaldunek Ingalaterrara joan behar izan zuten Espainiako Gerra Zibilaren hondamenditik ihes egiteko (argazkia EiTB24.com) Los niños de Guernica tienen memoria dokumentalak Gerra Zibiletik eta Gernikako bonbardaketatik Ingalaterrara ihes egin behar izan zuten 4.000 haur euskaldunen istorioa kontatzen du. Drive produkzio-etxeak ekoiztu du lana eta iragan igandeko ordu txikietan La Sexta telebista katean estreinatuta, Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenarekin batera. Lanak artxiboko irudiak eta denboraldi batez babeslekurako kanpamenduan bizitako zenbait pertsonen testigantzak biltzen ditu.

'Hegoalde Argentinarra' EEak Gernikako bonbardaketaren euskal martiriei omenaldia egin zien 71. urteurrenean

2008/05/01

Rio Gallegoseko euskal komunitateak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena ospatzeko antolatu ziren ekintzetan parte hartu zuen 1937. urteko Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren karira egiten ari diren ekitaldiak, ugariak izateaz gain, munduko hainbat lurraldetaraino heltzen ari dira, asko eta asko euskal etxeek antolatuta. Argentinako Santa Cruzeko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak bizkaitar herriaren triskantza gogoratu zuen bonbardaketan hildako euskal herritar guztiei omenaldia eginez. Ekitaldian bildutakoek, gainera, dokumental 'historiko-informatibo' bat ikusi ahal izan zuten. Rio Gallegoseko 'La Opinión Austral' egunkariak homenaldiari buruzko albistea argitaratu zuen.

Laguntza deialdiei buruzko mintzaldia Bairesen FEVAren eskutik, Gernikaren 71. urteurreneko ekitaldiekin batera

2008/04/28

Laurak Baten Josu Legarretak eta Andoni Martínek eman zuten mintzaldiaren une bat (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesek euskal aktibitate bizia izan zuen joan den asteburuan. Alde batetik Laurak Baten mintzaldia eman zuten Josu Legarretak eta Andoni Martínek, Eusko Jaurlaritzaren izenean, euskal etxeetako arduradunei aurtengo diru laguntzen deialdian egin diren aldaketak azaltzeko. Egun berean, baina arratsaldez, Laurak Batek eta Argentinako beste euskal etxe askok (Laprida, Mendoza, Euskaltzaleak eta Chascomús, besteak beste) Gernikaren bonbardaketaren 71. urteurrena dela eta ekitaldiak egin zituzten.

Kandido Saseta gudarien komandantearen gorpua jaioterrira, Hondarribira, itzuli zuten 71 urte beranduago

2008/04/28

Kandido Saseta gudariari omenaldia Hondarribian Egun hunkigarria izan zen joan den larunbata ehundaka hondarribitar, gudari ohi eta Kandido Sasetaren senitartekoentzat. Horien artean oso bereziki osabaren oroimena omentzera Mexikotik etorri berriak ziren bi hilobentzako. Kandido Saseta 1937an hil zen Asturiaseko frontean, Euzko Gudarostearen buruan borrokatzen ari zela frankotiradore batek tiro egin zionean. Bere gorpuak 71 urte eman zituen toki ezezagun batean lurperatuta, baina herenegun, Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenarekin batera, azkenik etxera ekarri ahal izan zuten.

Mendozako EEak 'Bakearen Haritzak' Euskal Zelaia inauguratuz gogora ekarriko du Gernikaren 71. urteurrena

2008/04/21

Mendozako Independentzia plazan landatuko dituzte Bakearen Haritzak izenez bataiatu dituzten Euskal Zelaiko zortzi haritz kimuak Mendozako euskal komunitatea, Argentinan, hondarreko ukitua ari zaio ematen datorren asteburuan --apirilaren 26 eta 27an-- Gernika suntsitu zuteneko 71. urteurrena gogoan atxikitzeko antolatutako egitarauari. Horren baitan, Denak Bat Euskal Etxeko kideek 'Bakearen Haritzak' izenaz bataiatu duten Euskal Zelaia inauguratuko dute hiriko garrantzitsuena den Independentzia Plazan. EEren egoitzan moldatu duten hostel edo taldeentzako aterpetxea ere inauguratuko dute eta tartean dokumental bat emango, pilota partidak jokatuko eta EEko Mendigoizaleak Dantzari Taldearen emanaldi bat eskainiko dituzte.

Mar del Platak Gernikako bonbardaketa gogoratuko 71. urteurrena betetzean, Denak Bat Euskal Etxearen eskutik

2008/04/17

Gernikako bonbardaketaren urteurrena dela eta antolatutako ekitaldien afitxa Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak ekimenez jantzitako asteburua prestatu du Gernikako bonbardaketaren 71 urteurrena gogoratzeko. Ekitaldiak hilaren 25ean hasiko dira, ostiralean, guda zibileko afitxeen erakusketa batekin eta 'El Bombardeo de Gernika' dokumentalaren emanaldiarekin. Hurrengo egunean, larunbatean, lore eskaintza egingo dute Mar del Platako euskaldunek Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean.

Erantzun ona izan du Bartzelonako Zinemaldiak, emanaldi eta mahainguruetan ikusleen partaidetza handiarekin

2008/03/28

Euskara ikasleek eginiko bideoen aurkezpena Zinemaldia'08ren baitan (argazkiak Bartzelona EE) Bartzelonako Euskal Etxeak, eratzen duen Zinemaldiaren azken edizioaren balioespen oso baikorra egin du, jaialdiaren hiru urtetako ibilbidea goranzkoa dela baieztatuz. Hilaren 14ean bukatu zen edizioak inoiz baino ikusle gehiago bildu ditu, Euskal Etxeko ekitaldi guztiak eta kalean egin ziren biak ere beteaz. Aurtengo jaialdian gainera, Katalunian Euskal Herriari buruz eginiko dokumentalak ere izan dira ikusgai eta jaialdiak lekua hartu du Bartzelonako komunikabideetan. Euskal Etxea bere hurrengo hitzordu handia prestatzen ari da jada, apirilean egingo den euskal literatura jaialdia, Literaldia'08.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia