euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Dave Boling idazlearen "Guernica" liburuaren aurkezpena Euskal Etxean

2008/09/25


Corpus Christi-ko Euskal Etxeak hiru urte beteko ditu abuztuan euskal kultura sustatzen Argentinako Misionesen

2008/08/05

Bilkura Corpus Christiko Euskal Etxean Hiru urte beteko ditu abuztuaren 26an Corpus Christi-ko Euskal Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean, eta elkarteko lehendakari Olga Leiciagak atzera begiratua egin du EuskalKultura.com-en orrialdeetan, bide honetan burututako ekitaldi eta lorpenen balioespena eginez. Mintzaldiak, euskal kulturaren sustapena eta herriko bizitza sozial eta kulturalean parte hartzea izan dira elkartearen nortasun ezaugarriak denbora honetan. Eta etorkizunerako proiektu berriak dituzte dagoeneko esku artean.

Pergaminoko Euskal Azoka testuinguru, Euskal Etxeak fresatzeko makina bat eman dio bertako lanbide eskolari

2008/08/05

Eskolako ordezkaria, Julio de Sautu Lagun Onak-eko lehendakaria, Marta Abarrategui, Juan Arregui, Cesar Arrondo, Marta Arrillaga, Alicia Ruiz Moreno eta Cristina Larrauri Eskola Teknikoan emate-ekitaldiaren ondotik Ugaltzen ari diren eskakizunei erantzunez, Eusko Jaurlaritza fresatzeko makinen dohaintza egiten ari zaio tokiko euskal etxea medio hala eskatu duen Argentinako eskola teknikori. Honela gertatu da azken asteotan Chascomus, Saladillo, Las Flores eta Carlos Casaresen. Pergaminori dagokionez, emate ekintza ofiziala uztailaren 18an egin da. Lagun Onak-eko agintariak, FEVAko idazkaria eta Cesar Arrondo kudeaketaren bideratzailea bertan zirela eman zitzaion tresna Pergaminoko 1 zenbakidun Eskola Teknikoari. Ekitaldia bukatuta, bildutakoak euskal etxeak urtero eratzen duen ‘Eusko Azoka’-ra murgildu ziren.

'Arturo Campion' Zentroak 'Guregandik' urtekariaren 4. zenbakia aurkeztuko du bihar Resistencia hirian

2008/07/03

'Guregandik' urtekariaren laugarren alearen azala Argentinako Lapridan egoitza duen Arturo Campion Ikasketa Zentroak 'Guregandik' urtekariaren laugarren zenbakia aurkeztuko du bihar. Cesar Arrondo irakasleak aurkeztuko du ale berria, El Chaco probintziako Resistencia hirian egingo den ekitaldian. Hizlariak ale berriko artikuluei buruzko zehaztasunak emango ditu eta aurkezpena ondoren 'Gernika: La huella humana' dokumentala eskainiko da. Filme honek 1936ko apirilaren 26an Bizkaiko herriak pariatu zuen bonbardaketaren testigantzak jasotzen ditu.

Bide administratiboa eginda, Eusko Jaurlaritzak Misiones probintzia argentinarreko Posadas hiriburuko Euskal Etxea onartu du

2008/07/02

Misiones-eko (Argentina) Posadas hiriburuko Euskal Etxearen logoa Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Misiones probintzia argentinarreko Posadas hiriburuko 'Asociacion Civil Centro Vasco Misiones' izeneko Euskal Etxea onartu zuen ofizialki atzoko bilkuran. Bertan Posadas-ko 'Euskal Jatorri' Euskal Etxea gisa ezagunagoa den erakunde onartu berriak duela hiru urte pasexe hasi zuen ibilbidea hiriburu misionistan. Bere kideak legeak Kanpoko Gizataldeetako partaideei onesten dizkien eskubide osoz jokatu ahal izango dute gaurko egunetik aurrera.

La Platako Euzko Etxeak Bakearen Lorategi eraberrituaren inaugurazioan parte hartu zuen euskal stand bat aurkeztuz

2008/06/25

La Platako Euzko Etxeako kideak ikurrinarekin Bakearen Lorategiaren inaugurazioa (argazkia Euzko Etxea) La Platako Euskal Etxeak Bakearen Lorategiaren inaugurazioan parte hartu zuten, azken hilabeteotan egin dituzten eraberritze lanak bukatu ostean. Argentinar herriko Basoaren Pasealekuan dago parke adierazgarri hau eta bertan hiriko kolektibitateen irudi diren zuhaitzak landatu dituzte. Euzko Etxeak, noski, Gernikako Arbolaren kimua du ikur bezala. Inaugurazio ekitaldian hiriko agintariak eta kolektibitateen ordezkariek parte hartu zuten eta Euzko Etxeako kideek stand bat aurkeztu zuten euskal plater tradizional eta Euskal Herriari buruzko informazioarekin.

Kotoiaren Lurra EEak 'El Bombardeo Gernika-The Story' filmea eskainiko du Euskal Zine Zikloan

2008/06/19


San Juango Eusko Etxeak, Argentinan, euskal kultura arloan egindako azken jardueren berri eman du

2008/06/02

San Juango Eusko Etxeak zenbait jarduera burutu ditu azken hilabeteetan Argentinako euskal komunitate horretan San Juango Eusko Etxea Euskal Etxetik, azken aste eta hilabeteotan euskal esparruan egindako ekitaldien berri eman digute. Aurretik atzera, Maiatzeko Iraultzaren bigarren mendeurrenaren ospakizunean hartu zuten parte, euskal jatorrikoen ordezkari, omenaldia eskaini zieten 1937an Gernikako bonbardaketan hildako herritarrei, Euskal Zine Zikloaren inaugurazioa ere egin dute, eta 'Gure euskal kultura gehiago ezagutu dezagun' hitzaldi sorta abiarazi.

Agintzaritza berritze bozak egin ostean, Jon Kepa Erkiaga berriz ere Buenos Aireseko Laurak Bateko lehendakari

2008/05/16

Jon Kepa Erquiaga lehendakari berrautatua (ezk) Nestor Media kontu ikuskatzaile ordezkoarekin hizketan, Paula Barquin erdian begirale Buenos Aires Hiri Autonomoko Laurak Bat Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu duela adierazi du ohar baten bidez. Agintealdi berria hasia duen Zuzendaritza Batzorde berriak Jon Kepa de Erquiaga izango du berriz ere lehendakari, eta berarekin batera arituko dira José María Landa, lehendakariorde, Arantxa Goicoa, idazkari, Enrique Fagoaga, idazkariorde, Eduardo Lizaso, diruzain, eta Maria Teresa Anitua, diruzainorde.

Montevideoko euskaldunek Gernikan hildakoak omendu eta FIVU eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza sinatu zuten

2008/05/07

Montevideoko Dantza taldeko kideek Ikurrin Dantza eskaini zuten Gernikako bonbardaketaren 71. urteurreneko ospakizunetan (argazkia HaizeHegoa) Montevideoko 'Euskal Erria' eta 'Haize Hegoa' Euskal Etxeek Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena gogoratu zuten joan den 27an, bertan hildakoei omenaldia eginez. Ekimenean parte hartu zuten baita ere Rosarioko 'Gure Etxea'k, Carmeloko 'Ibai Ondoko Etxea'k, Saltoko 'Saltoko Euskaldunen Taldea'k eta 'Euskaro' Euskal Etxeko zenbait kidek. Arratsaldez, Josu Legarreta Eusko Jaurlaritzako Diasporarako zuzendariak eta Andoni Martin Arce Kanpo Ekintza Idazkaritzako kideak zenbait hitzaldi eskaini zituzten. Bestalde, FIVUk eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek hitzarmen bat sinatu zuten.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia