Bilatzailea
2009/04/25
2009/04/23
2009/04/22

Apirilak euskal Diasporan bi gai nagusi izaten ditu urtero, alde batetik Aberri Eguneko ospakizunak, eta bestetik Gernikako 1937ko bonbardaketako biktimen oroimenez egiten diren ekitaldiak. Australiako euskal komunitateak ere data esanguratsu hauek gogoratu nahi izan ditu eta Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxean Aberri Eguna ospatzen zuten aldi berean, William Kelly artistak "Bakeari monumentua: Gernika eta espainiar guda zibila" erakusketa inauguratu du Melbournen. Ekitaldian euskal komunitateko kide ugari izan ziren.
2009/04/16

Gaur arratsaldez Euskal Etxean 'Euskaldunak prentsa amerikarrean' gaiaz emango den hitzaldi batekin emango zaio segida, apiril osoan zehar Mar del Platako euskaldunek Aberri Eguna ospatu eta Gernikako bonbardaketaren 72. urteurrenaz oroitzeko prestatu duten egitarauari. Bihar, Ameriketako euskal artistak ardatz harturik, Flores Kaperotxipi margolariaren kasuari helduko zaio. Igandean, berriz, mezaren eta dantza ikuskizun baten ondotik, senitarteko bazkari batera bildutakoek Antonio Urdangaray ohoratuko dute. Egitarauaren azken hitzordua apirilaren 26an, igandez, izango da, Mar del Platan landatuta dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean. Bestelako egunetan, proiekzioak-eta eskainiko dira.
2009/04/09

Munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldunetako asko dagoeneko prestatzen ari dira Aberri Egunaren ospakizunak. Hegoaldeko hemisferioko euskal etxeetan, Aberri Eguna urteko lehenengo ospakizunetako bat da. Hori dela eta, gehienek ekitaldiren bat antolatzen dute data berezi hori aldarrikatzeko eta aldi berean, euskal etxeko kide guztiekin urteari hasiera emateko. Argentinako euskal etxe batzuetan, asteburu honetan bertan izango dira ekitaldiak, Berpizkunde Egunarekin batera. Beste euskal etxe batzuetan, ospakizunak atzeratu egingo dira Aste Santuko oporrak pasa arte.
2009/04/01
2008/12/17

Urtearen amaierarekin batera, Chivilcoy-ko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak 2008ko balioespena egin du. Izan ere, aurten bete ditu 25 urte bere ibilbidea hasi zuenetik. Zilarrezko ezteiak emaitzez ospatzeko ekitaldi mordoa antolatu du. Tartean bereziki aipagarri bezala azaltzen da Euskal Etxeal zabaldu duten blog-a, baina ezin aipatu gabe utzi urtean zehar jardun duen dantza taldea, euskara ikasi duten bi taldeak, asteroko irratsaioa, sukaldaritza ikastaroak, zenbait euskal jai tradizional biziaraztea, Juan Mari Beltran eta Aretxabaletako Akordeoi Orkestra bezalako ospakizunak, emanaldi artistikoak, tango saioak, elkartasun ekitaldiak... 25 urteak ospatzeko, zer lanean gustura segitzea baino modu hoberik!
2008/12/05

Bere hamabigarren urteurrena ari da gaur ospatzen Chaco probintzia argentinarreko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak. Egokiera, amaitzen ari den urte honetako balantzea egiteko baliatu du. Mota askotako ekitaldiak antolatu eta gauzatu ditu, altua baita, izan ere, Chacoko gizartearen bihotzean kokatua egonik, komunitatearen alde daraman lana eta engaiamendu maila. Tartean, antzerki tailer eta saioak, pilota eskola, asteroko irratsaioa, kabalkada eta desfile patrioetan parte hartzea, Irrintzi abesbatza abiaraztea, dantza taldearen etengabeko jarduera, hitzaldiak, agenda 21 egitasmoa, zine zikloa... edo euskal etxearen webgunearen irekiera bera.
2008/10/22

Euskal jatorridun biztanle gehien dituen AEBetako estatuetako bat da Nevada, Kalifornia eta Idahorekin batera, eta horren jakitun, Barack Obama alderdi demokratako presidentegaiak keinua egin die bertako euskaldunei, hauteskunde-propaganda euskaraz ere argitara emanez. Goiena.net eta Sustatu.com webguneek plazaratu dute jarraian jasotzen dugun albiste bitxi hau.
2008/10/01

Gernikako Bakearen Museoa VI. Nazioarteko Bake Museoen Topaketan izango da gaur hasten den urriaren 5etik 10era, Japoniako Kyoto eta Hiroshima hirietan. Hiru urtetan behin egiten da topaketa hau eta bertan munduko ehundik gora bake museo bilduko dira. Iratxe Momoitio, Gernikako museoko zuzendaria, Nagasaki hirira helduko da gaur eta hiri honetako Oroimenaren Museoa bisitatuko du. Mintegian Momoitiok bi mintzaldi eskainiko ditu eta hilaren 11an Tokyon Gernikako bonbardaketari buruzko hitzaldia emango du.