euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Txikienak gailendu ziren Argentinako Necochean, bertako Euzko Etxea-k antolatutako Korrikan

2011/05/02

17. Korrika Necocheako Euzko Etxea Euskal Etxean (argazkia EE) Patinez, txirringaz, oinez eta nola ez, korrika, ibili ziren hirian zehar Necocheako euskaltzaleak euskararen aldeko jaia ospatzeko. Korrikaren 17. edizio honetan, Euzko Etxea-ko kideek bat egin zuten Euskal Herriko 'euskalakariekin' eta eskuz esku pasatu zen lekukoaren mezua irakurri zuten ibilaldiaren bukaeran euskal etxearen egoitzaren aurrean. Pazko igandean, berriz, hiriko Dardo Rocha plazan bildu ziren Necocheako euskaldunak, oraingoan Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketa oroitzeko. Hona hemen argazki eta bideoak.

Ekintza ugari Argentinako euskal etxeetan Gernika Bonbardaketaren 74. urtemuga oroitzeko

2011/04/27

Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxean dagoen "Guernica" koadroaren kopia Iragana ezagutzea beharrezkoa da historiako gertaera ilunenak ez errepikatzeko. Eta hori da Argentinako euskal etxeen helburua urtez urte Gernikako Bonbardaketaren urtemuga ospatzen dutenean. Herri batzuetan, etxekoen arteko ekintzak burutzen dira biktimen omenez; beste batzuetan, berriz, komunitate osoari zuzendutako ekitaldiak gauzatzen dira, euskal diasporan murgilduta ez daudenek 1937. urtean Bizkaiko herrian gertatu zena jakin dezaten. Euskal Herriarentzat hain garrantzitsua den egun honetan, Gral. Villegas hirian 'Guernica' izeneko plaza inauguratu da.

Bonbardaketaren 74. urtemugan, Euskal Sustraiak EEak 'Guernica' koadroren kopia bat estreinatuko du

2011/04/26

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideak. Handiago ikusi nahi izanez geroz, egizu klik irudiaren gainean (argazkia EE) Euskal Herriko eta Diasporako herri askotan gogoratuko da gaur Bizkaiko herriak pairatutako erasoa. Argentinan, Trenque Lauquengo euskaldunek ere euren omenaldia egin nahi izan diete gertakariko biktimei; karia horretara Picassoren margolan ezagunaren bertsio bat inauguratuko dute gaur bertan euskal etxeko areto nagusian. Bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiaren testu-inguruan, Gernikari buruzko hitzaldi bat emango du Gral. Villegaseko Sergio Recartek eta zeremonia bukatuta, mokadu eta edariak eskainiko dira.

Bigarren sorreraren 20. urtemugan, 'Zingirako Euskaldunak' ekintza andana baten bultzatzailea

2011/04/06

'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko gazteak Indarrez beteta ekin diote 2011 honi Buenos Aires probintziako Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko kideek. Urtarrilean neska eta mutil mordo bat bildu zen Argentinako bigarren Udalekua eta San Juango Eguzkiaren Jaian izandako partaidetza jarrera horren oso adibide onak dira. Hilabeteak aurrera doaz eta mugimendua ez da gutxitzen euskal etxean. Bigarren sorreraren 20. urteurrenaren urtean, hitzaldi, erakusketa, ikuskizun eta jaiekin sendotuko dute euskal presentzia Chascomus hirian 'Zingirako Euskaldunak'-eko lagunek.

Euskal dantzak eta Maral Taldearen kontzertua Villegas'ko Euskaldunak Euskal Etxearen X. urteurrenean

2011/03/21

Ezker-eskuin, Udaletxeko nagusia Gilberto Alegre, FEVAko lehendakaria Ricardo Basterra, euskal etxeko lehendakaria, Sergio Recarte, Diego Tellechea, Yanina Castro eta Sergio Recarte etxeko beste kide batzuekin Joan den martxoaren 12an, Buenos Aires probintziako Gral. Villegas herriko komunitateak bere euskal etxearen X. urtebetetzea ospatu zuen. Urteurreneko ekitaldiak Gernika Plaza Txikiaren inaugurazioarekin hasi behar bazuten ere, eguraldi txarrak egitaraua aldatzera behartu zituen antolatzaikeak, eta jaia gaueko 10etan hasi zen erakundearen egoitzan. FEVAko lehendakaria den Ricardo Basterra eta bertako udaletxeko nagusia, Gilberto O. Alegre, presente egon ziren garrantzi handiko festa honetan eta beste gonbidatuekin batera euskal musika eta dantzez gozatu ahal izan zuten.

'Guernica Gernikara' sinadura bilketa kanpaina jarri du abian udalak, Picassoren margoa eske

2011/03/21

Guernica Gernikara webguneko irudia Datorren apirilean Gernikaren bonbardaketaren 74. urteurrena beteko da eta data horri begira herri bizkaitarreko udalak sinadura bilketa kanpaina bat jarri du abian, Picassoren Guernica, margoa inspiratu zuen herrira ekar dezaten. Milioi erdi bat sinadura biltzea da helburua. Egun margoa Madrileko Reina Sofia Museoan da, eta nahiz eta munduko hainbat museotan ikusgai izan den, erakundeko arduradunek ez dute Gernikara ekarri nahi, bidaian margoa kaltetu egin daitekeela argudiatuz.

Proposamen anitzeko egitarau batekin hasiko du urtea Trenquen Lauquengo 'Euskal Sustraiak' Euskal Etxeak

2011/03/10

Trenquen Lauquengo 'Euskal Sustraiak' Euskal Etxeko kideak Egun gutxi barru bukatuko da udaldia Hego Amerikan eta munduko bazter honetako erakundeak prest daude jadanik ziklo berri bati hasiera emateko. Argentinako euskal komunitatea ez da mugimendu honetatik kanpo geratzen eta euskal etxeak bere ateak irekitzen doaz mota askotako ekintzak burutzeko asmotan. Trenquen Lauquengo 'Euskal Sustraiak'ek, Argentinako Buenos Aires probintzian, komunitateari begirako hainbat proposamen dauzka aurten: euskara klaseak, hitzaldiak, Gernikako Bonbardaketaren urteurrenaren ospakizuna, eta herriko urtemugaren ekitaldietan partaidetza, besteak beste.

Hamaika Bidek erbesteari buruzko XI. Nazioarteko Mintegia egingo du Bilbon eta Donostian azaroaren 10etik 12ra

2010/10/27

Aurreko edizioetako aurkezpen batzuk (argazkia HamaikaBide) Hamaika Bide Elkarteak Bilbon eta Donostian egingo du, azaroaren 10etik 12ra, erbesteari buruzko Nazioarteko Mintegiaren edizio berria. Aurtengoan mintegiaren gaia 'Integrazioa eta nortasuna gordetzearen bideak' da. Topaketan parte hartuko dute, besteak beste, Cesar Arrondo euskal argentinarrak (Mar del Platako Unibertsitatea) eta Xabier Irujo, Renoko Unibertsitatekoa (AEB). Horrez gain, Hamaika Bidek bere webgunean eduki berriak plazaratu dituela eman du jakitera.

Sarrionaindia eta Leteren olerkiak dantzatuz egingo dute Berlineko Euskal Etxearen aurkezpena

2010/10/21

Berlineko Euskal Etxearen aurkezpen ofizialaren afitxa Berlineko Euskal Etxeak datorren urriaren 30ean egingo du aurkezpen ofiziala, Regengenfabrik-eko zinema aretoan egingo diren hainbat ekitaldiekin. Dokumentalak, bideo emanaldiak eta Sarrionaindia eta Leteren olerkietan oinarritatuko dantza erakustaldia izango dira ikusgai besteak beste. Elkartea 1998an sortu zen, Gernikako bonbardaketaren 60. urteurrenean, eta aurtengo otsailean Eusko Jaurlaritzak ofizialki euskal etxeen erregistroan onartu zuen.

San Juango Eusko Etxea EEko 'Pio Baroja Liburutegia', hiriko III. Kultur Kongresuko partaide

2010/09/20

Jose Cuadra, Carina Oyola eta Ofelia Larrea San Juan hiriko Nazioko III. Kultur Kongresuan Irailaren 15etik 19ra gauzatu da San Juan hirian Nazioko III. Kultur Kongresua. Kultur ekitaldi honen markoan foro, hitzaldiak, mahai-inguruak eta Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrenari buruzko hainbat ekintza antolatu dituzte hiriko agintariek. Testuinguru honetan egin da San Juanen Liburu eta Eskulan II. Azoka, eta bertako euskaldunak partaide izan dira bisita ugari jaso dituen stand batekin.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia