euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen da gaur eta munduan zehar gogoratuko dute

2012/04/26

Mexiko DFko Euskal Etxean gaur inauguratuko den erakusketaren gonbidapena 1937ko apirilaren 26ean aire-armada naziko hegazkinek Gernika erasotu eta herria birrindu zuten. Bonbek eta suteek 126 hildako eragin zituzten. Harrezkero Gernikaren izena gerraren lazgarrikeriaren eta bakearen aldeko mugimenduen ikur bilakatu da; besteak beste, Picassoren "Guernica" margolanaren eraginagatik. 75. urteurrena betetzen den honetan, mezu hori zabaltzeko asmoarekin ekitaldi ugari egingo dira gaur eta inguruko egunetan munduko hainbat hiritan, batez ere euskal Diasporak presentzia duen lekuetan. Horietako bat izango da Mexiko hiria: gaur DFko Euskal Etxean bonbardaketari buruzko erakusketa inauguratuko du Julian Celaya Euskal Gizataldeekin Harremanetarako zuzendariak.

Benjamin Inal-en 'Gernikako bonbardaketaren memoria arteetan' hitzaldia Haus der Demokratie und Menschenrechte-n

2012/04/25


Perun ere Gernika gogoratuko dute; urte hasieran Irizar apezpikua omendu zuten zortzi mila pertsonek

2012/04/25

Limako Euskal Etxeko Raul Noblecilla eta Eliseo Olalla, Irizar apezpikua eta Juan Kruz Mendizabal (eskusoinuaz) "Agur Jaunak" kantatzen Irizarri egin zioten omenaldi jendetsuan (argazkia LimaEE) Hiru urte zituenean Jon Guarrotxena Limako Euskal Etxeko kideak Gernikako bonbardaketa ikusi zuen. Gertakari hark eta bere ondorioek eragin nabarmena izan zuten bere eta bere ingurukoen bizitzan eta bihar horri buruz mintzatuko da Euskaletxeak bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta antolatu duen ekitaldian. Bestalde, Limako euskal elkarteak iragan igandean ospatu zuen Aberri Eguna, bazkari batekin eta Irizar apezpikuak eman zuen meza elizkizunarekin. Irizar Callaoko apezpikua izan da oraintsu arte eta aurten kargu honetan egindako 22 urteengatik omenaldi jendetsua egin zioten: 8.000 lagun bildu ziren ekitaldira.

Paraguaiko hiriburuko Jasone Euskal Etxeak Urteko Biltzarra egingo du eta Gernika oroituko du ostegun honetan

2012/04/24

Asunciongo Jasone Euskal Etxeko bazkideak hiriburu paraguaitarreko euskal elkartearen iazko Biltzar Nagusian, Galo Egüez lehendakariak emaniko urteko balantzea entzuten Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxeak deia luzatu die bere bazkideei datorren ostegunean egingo duen Urteko Biltzar Nagusian parte har dezaten. Aurreko egunean, ostegunean, apirilak 26, Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratuko du hiriko Gernikako Arbolaren monumentuaren aurrean gauzatuko duen lore eskaintzan, bertan egingo diren hitzetan data honek euskaldunentzat duen esangura berezia azpimarratuko delarik, ondoren hiriburuko Club Union delakoan sarraskia hizpide hartzeko Pedro Gamarra Doldan doktorearen eskutik.

Berlingo Euskal Etxeak hiriko Gernika Plazan omenaldia egingo du, 1937ko bonbardaketaren egun eta ordu berean

2012/04/23

Emilio Majuelo historialaria iragan astean Berlinen eman zuen hitzaldian (argazkia BerlinEE) Gernikaren Bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiekin darrai Berlingo Euskal Etxeak, eta hilean zehar jarduera ugari egin eta gero, ostegun honetan burutuko du ekitaldi nagusia, apirilaren 26ean, naziek bizkaitar herria erasotu zuten egun berean. Omenaldia Berlingo Guernica Platz izeneko enparantzan egingo da, bonbardaketa gertatu zen ordu berean. Euskal Etxeak alemaniar elkarteen parte hartzea lortu du eta ekitaldian plazaren inguruko elizek kanpaiak joko dituzte.

Gernikako bonbardaketaren omenez bazkaria New York-eko Euskal Etxean

2012/04/21


'Gernikako bonbardaketa' dokumentalaren proiekzioa San Frantziskoko Basque Cultural Center-en

2012/04/20


Eraskusketa ibiltari batek Gernikako bonbardaketaren memoria zabalduko du Europa eta Ameriketako 50 hiritan

2012/04/20

Gernikako Bonbardaketaren Dokumentazio Zentruak utzitako irudia Eusko Jaurlaritzak eta Gernikako Bakearen Museoak herri bizkaitarraren bonbardaketaren lekukotza munduan zabalduko duten erakusketa ibiltari sorta bat aurkeztu dute gaur goizean. Sei erakusketa dira guztira, eta ostegun honetan inauguratuko dira Brusela, Buenos Aires, Txileko Santiago, Bogota, Mexiko eta New Yorken. Ondoren Europako eta Ameriketako beste 44 hiritan izango dira ikusgai datozen hilabeteetan, bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta.

Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena kari Jaurlaritzak munduan antolatutako ekitaldien zerrenda

2012/04/20

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza eta bulegoek munduan zehar antolatutako ekitaldiak iragartzen dituen afixa edo kartela, kasu honetan Buenos Airesko bertsioan. Egitarau zabala bultzatu eta aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak, munduan dituen Euskadiren Ordezkaritzak medio, datorren ostegunean, 2012ko apirilaren 26an, Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena beteko dela-eta. Kronograma, honako hiri eta herrialdetara iritsiko da, besteak beste: Belgika (Lieja, Brusela, Leper, Huy), Argentina (Buenos Aires), Uruguai (Montevideo), Paraguai (Asuncion), Brasil (Brasilia), Txile (Santiago), Peru (Lima), Kolonbia (Bogota), Ecuador (Cuenca), Mexiko (Mexiko Hiria) eta Estatu Batuak (New York). Hona ekitaldien xehetasuna.

Rosarioko Aberri Eguna eta Gernikako bonbardaketaren urtemuga zuzenean jarraitu ahal izango dira internetez

2012/04/20

Rosario Gernikako Enparantza. Gernikako Arbolaren kimuaz gain, azpi herrialdeen armarriak, San Inazioren estatua bat eta euskal sinbologia ugari biltzen ditu Rosarioko plaza honek (argazkia Abraham) Mendeurrena betetzen ari den urte berean, Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxe argentinarrak iragarri du bihar larunbata ospatuko duela, bere egoitzan egingo duen ekitaldi batez, Aberri Eguna eta datorren asteko ostegunean, berriz, gomuta eta ohoratze egitarau bat gauzatuko duela Rosarioko Gernika Plazan, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena kari. Bi ekitaldiak zuzenean eskainiko ditu internetez euskal etxeak, munduko edozein lekutatik segitu nahi dituztenek hala egin ahal izan dezaten.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia