euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Paraguaik bertako euskal ekarria ospatzen du, bere II. Euskal Astea eta euskal etxe berri bat iragarriz

2012/07/31

Asunciongo Euskal Etxetik bertaratutako ordezkariak Misiones eta San Juango agintari eta ordezkariekin Sasiainen omenaldian (argazkia Rafael Marcial Montiel-Agroclasi.com) Euskal ikutua daukaten albiste paraguaitarrak ugaldu egin dira azken asteotan. Hilabete hasieran, Misiones departamentuko San Juan Bautista hirian Sebastian Sasiain Zubillaga euskaldunari egindako omenaldia nabarmentzen genuen, gatzagar hau eta bere emazte Brigida Zubia Erostarbek egun bertako sukaldaritza herrikoiaren 'Batiburrillo' izeneko izarra den jatekoa eta edateko gauza bera den 'siriki' delakoaren sortzailetzat hartuak baitira. Mereximendu horiek kari, omenaldia antolatu zitzaien azkeneko San Juan jaietan (San Juan Bautistako jaiak dira), azkenean, ohoratzea, Paraguai bizitzen ari zen egoera delikatuarengatik, uztailaren 7an egin bazen ere. Omenaldi horrekin batera, ordea, bertan euskal etxe berri baten sorrera iragarri zen, Uruguaiko bigarrena, eta baita Euskal Aste bat, bigarrena hau ere, Asuncionen, urriaren 22tik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Mercosurrerako Ordezkaritza tarteko, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena eta Estatutuaren Eguna ospakizunetara bilduz.

Jorge Orrico Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaz mintzatuko da Euskal Erria Euskal Etxean

2012/07/24


'Gernikako Arbola' izenarekin poesia lehiaketa jarri du abian Chivilcoy-ko Beti Aurrera euskal etxeak

2012/07/23

Chivilcoy-ko euskal etxeko ordezkariak uztailaren 9ko herriko ekimenetan (argazkiaEE) 'Gernikako Arbola' izeneko lehiaketan parte hartzera gonbidatu du Buenos Aires probintzian Chivilcoy-ko Beti Aurrera euskal etxea argentinarrak. Idazlanei dagokienez, poesia generokoak izan behar dira eta gaia, librea, Gernikako Bonbardaketarena barne. Lanak bidaltzeko epea abuztuaren 31an bukatuko da eta irabazleak 500 pesoko diru-saria jasoko du. Lehiaketaren berriaz gain, Beti Aurrera-ko lagunek jakinarazi digute joan den uztailaren 7an erakundearen urtemuga eta Sanferminak ospatu zituztela. Argentinako Independentziaren Eguneko herriko ekitaldietan ere altxatu zuten ikurrina Chivilcoy-ko euskal etxeko ordezkariek.

Mercosur-ko euskal etxeak ibiliko ditu Gernikako Bonbardaketaren erakusketak: bete zure eskabidea

2012/06/26

‘Gernikako Bonbardaketa -75 urteurrena’ erakusketaren inaugurazioa Buenos Airesen (argazkiak Irekia) Akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak eta Gernikako Bakearen Museoko Fundazioak, ‘Gernikako Bonbardaketa -75 urteurrena’ erakusketa errezibitu nahi duten Mercosur-ko euskal etxeetara iritsi ahal izan dadin 2012ko gainerakoan eta 2013 osoan zehar, Buenos Airesko Euskadiko Ordezkaritzak koordinatuko duen egutegi bati jarraituz. Horretarako, erakusketa jaso nahi duten euskal etxeek Ordezkaritzarekin jarri behar dute kontaktuan erakusketa eskatu (artikulu honi erantsi diogun eskabidea erabiliz) eta baldintza eta xehetasun guztiak bilera birtual baten bidez adosteko. Eskaerak egiteko epea uztailaren 10ean bukatuko da.

Cancungo Kukulcan eskolako ikasle talde batek Guernica margotu du bonbardaketaren 75. urteurrenean

2012/06/18

Cancunen Picassoren Guernica horma batean margotu duen ikasle taldea bere irakaslearekin (argazkia AEL) Mexikon, Cancungo Kukulcan ikastetxeko ikasle talde batek bat egin du joan den astean Gernikako bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiekin eta Picassoren 'Guernica'ren replika den murala margotu du eskolako jardun gisa, 1937an Bizkaiko herri horretan gertatutakoa azaldu zaielarik eta guztiaren emaitza gisa bonbardaketa kari sarraskiaren eta gerlen salaketa gisa historiaratu den obra geratu delarik horma gainean, joan den ostiralean 'inauguratuta'.

Berlingo Euskal Etxeak "Bakearen Graffittia" ekitaldiarekin Picassoren "Guernica" ekarri zuen hiriko kaleetara

2012/06/11

Neukölln auzoko eskolako neska-mutilak gogotsu aritu ziren graffittia osatzen zuten panelak margotzen (argazkia BerlinEE)  Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta Berlingo Euskal Etxeak jardunaldi asko egin ditu azken asteetan eta, gainera, ekitaldiotan hiriko biztanleen konplizitatea eta partehartzea lortu ditu. Horren eredu izan zen Guernica Platz delako plazan egin zen omenaldia: bertan Gernikako neska batek igorritako gutun bat irakurri zuten eta auzokide asko zinez hunkitu egin ziren. Azken ekitaldian ere berlindar asko bildu ziren, margoak hartu eta "Bakearen graffiti"-a egiten laguntzeko prest. Euskal eta alemaniar graffittigileak gidari, denen artean osatu zuten Picassoren "Guernica" ezagunaren berrinterpretazioa.

Euskal etxeekin komunikatzeko bisita birtualen zikloa hasi du Euskadiren Ordezkaritzak Argentinan

2012/06/04

Elvira Kortajarena ordezkariak egindako lehenengo bisita birtualaren irudia (argazkia Irekia) Teknologia berrien garaian urrats berri bat eman du Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritzak herri bakoitzeko euskal etxeetatik gero eta hurbilago izateko. Bideo konferentzia zikloak helburu asko ditu; euskal gizataldearekiko komunikazioa errazteaz gain, euskal erakundeen eguneroko jarduneko parte izatea, gazteak euskal etxeetara gerturatzea eta etxeetako kideen artean teknologia berriei buruzko interesa piztea. “Olavarriako Gure Etxe Maitea izan zen komunikazio bide hau estreinatzeko lehenengo euskal etxea hiri honetako euskaldunek engaiamendu handia erakutsi dutelako galtzear zegoen erakundea berreskuratzean”, azaldu dute Ordezkaritzatik.

Euskal eta alemaniar artistek "Guernica" margolanaren graffitti bat egingo dute bihar Berlinen

2012/05/31

Picassoren "Guernica" margolan mitikoa graffitti bezala berrinterpretatuko dute Berlinen Berlingo Euskal Etxeak Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiekin darrai, eta horren baitan jarduera berri bat iragarri du biharko: Pablo Picasso artistaren "Guernica" margolan ikonikoaren berrinterpretazio bat egitea, graffitti moduan. Bost euskal eta alemaniar artistek osatuko dute lan hau, Berlingo eskola bateko umeen ekarpenekin. Hasieran graffittia horma batean egitea zen Euskal Etxearen ideia baina, lana hartuko duten auzokideen eskariari erantzunez, egurrezko hormirudi batean egingo da, horrela auzoko puntu desberdinetan erakutsi ahal izango baita.

Argazki lehiaketa, tailer, hitzaldiak eta ekimen gehiago elkartea laguntzeko bonoak salgai dauzkan Eusketxen

2012/05/14

Duela gutxi Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrenean Eusketxen egindako ekitaldian parte hartu zutenetako batzuk (argazkiaEE) Buenos Aires hirian, euskara eta euskal kultura sustatzeko lanetan segitzen du Eusketxe edo, izen osoz, Eusko Kultur Etxea erakundeak. Gaur bertan Euskal Herria ezagutzeko hasimasi tailer bati ekingo dio Mexiko 1880 helbidean duen egoitzan, baina larunbaterako Euskal Mitologia hizpide izango duen hitzaldia iragarri du eta baita ere, zenbait maiztasunez, euskal dantza tailerra eta proposamen gehiago, hala nola 'Euskal nortasuna' izeneko argazki lehiaketa. Aldi berean, Eusketxek, une ekonomiko latza pasatzen ari dela adierazten du eta lagundu nahi duenarentzat, elkarteak sostengu-bonoak salgai jarri dituela gogoratzen du.

Aberri Egunaren eta Gernikako Bonbardaketaren oihartzuna Rosario, Cordoba eta Jose C. Pazeko EEetan

2012/05/10

Rosario, Cordoba eta Jose C. Pazeko euskaldunek Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketa urtemuga ospatu zuten (argazkiak EE) Euskaldunontzat garrantzi handikoak diren bi data ospatu dira Argentinako euskal etxeetan joan den hilabetean eta oraindik ere heltzen ari zaizkigu erredakziora ekitaldi horien berriak. Rosario, Cordoba eta Jose C. Paz-eko euskal etxeetan ere egin dira ekimenak Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren 75. urtemuga ospatzeko: tabernak, dantzak, hitzaldiak eta komunitateari begirako ekintzak herrietako plazetan. Hona hemen Zazpirak Bat-ek, Gure Txokoak eta Toki Eder-ek apirilaren antolatutako ospakizunen kronika laburtua.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia