euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


2012ko azken ekintzak egitearekin batera, 2013koen berri aipatzen hasi da Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxea

2012/11/30

Carlos de Urquiza eta Lalo M. Larrazabal musikariek opari bana jaso zuten Angel Baraybar lehendakariaren eta Dora Valcechi Zarratea kultur idazkariaren eskutik (argazkiakEE) Erakundearen hogeigarren urtemugan ekintza bereziak gauzatu dituzte Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxea-ko kideak 2012 honetan. Eta proposamenen arrakastak bultzatuta, proiektu berri askorekin ekingo diote 2013ari. Azaroaren 18ko bazkarian omenaldi bat egin zien euskal erakundeak La Pampa probintziako Lalo Molina Larrazabal eta Carlos de Urquiza musikariei; eta euren kantekin hasi ziren urte zaharrari adio esaten. Abenduaren 14an Nestor Mazzolo Cazanoveren liburu bat aurkeztuko da euskal etxean. Datozen hilabeteei begira, berritze lanak egingo dituzte instituzioaren egoitza hobetze aldera. Hauek eta Zelaiko Euskal Etxearen beste berri batzuk segidako artikulu honetan.

Ekin Argitaletxearen eta Eusketxeren egoitzak Buenos Airesen Lizarraenea izena hartuko du bihartik aurrera

2012/11/29

Buenos Aireseko Lizarraenea (argazkia EuskalKultura.com) Bihar, azaroaren 30ean eta San Andres Lizarrako patroiaren egunean, Lizarraenea izenarekin bataiatuko dute Ekin Argitaletxeko eta Eusko Kultur Etxea-Eusketxeko kideek Buenos Airesko Mexico kalean dagoen euren egoitza. Izenaren hautaketa esanguratsua da oso euskal etxeko lagun eta agintarientzat, izan ere, argitaletxearen sortzaile eta euskal kulturaren bultzatzaile handia izan zen Andres de Irujo Ollo Nafarroako herri horretan jaiobait 1907ko azaroaren 29an. Bihartik aurrera izango du lekuak izen berria. Hala ere izendatzeko ekitaldia abenduaren 1ean, larunbat honetan izango da, gaueko 9etan, Lizarraenea Etxean, hiriburuko Mexiko kaleko 1880.ean.

Asteburu honetan hasi da Gral. Las Herasen bertako Zazpirak Bat-ek antolatutako II. Euskal Astea

2012/11/26

Gral. Las Herasko II Euskal Asterako gonbiteak Azaroaren 24tik abenduaren 2ra arte luzatuko da aurten Urte Amaierako Euskal Astea Buenos Aires probintziako Gral. Las Heras herrian. Bertara iritsiko dira euskal gizataldeko hainbat lagun, sortu berria den erakundeko kideekin jaialdiaren bigarren edizioa ospatzera. Hitzaldiak, zinea, herri kirolak, Gernikako Bonbardaketaz gogoeta-ekintza, dantzak… Mota askotako ekintzak burutuko dira datozen egunotan Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat Euskal Etxearen eskutik. Asteari eta urteari amaiera emateko, bazkari ‘criollo’ bat eskainiko zaie gonbidatuei herriko San Luis Gonzaga Institutuko kiroldegian.

"Gernikako bonbardaketa, 75 urte" erakusketaren irekiera Euzko Etxean

2012/11/23


Arrakastatsu amaitu da Berlingo euskal zinemaldiaren lehen edizioa; 2013ean jarraipena izan dezake

2012/11/06

Asisko Urmeneta marrazkilariak "Gartxot" animaziozko luzemetraia aurkeztu zuen (argazkia BerlinEE) Berlingo Euskal Etxea oso pozik agertu da amaitu berria den Baskisches Kino Fest zinemaldiak izan duen harrera beroarekin, izan ere, elkarteak azaldu duenez, zinema aretoak ikuslez lepo izan dira emanaldietan, eta itxiera kontzertuak ere -Zuloak taldea eta Fermin Muguruza-- jende asko bildu zuen. Bost egunetan lau luzemetraia eta hainbat labur izan dira ikusgai Alemaniako hiriburuan, eta euskal zinemari buruzko mahainguruak eta hitzaldiak ere antolatu ditu euskal etxeak. Antolakuntzan sostengua eman dute Etxepare Euskal Institutuak, Lehendakaritzak, 2012 Euskadi Fundazioak eta Euskadiko Filmategiak. Aurreneko edizioaren emaitza onak animatuta, elkarteak datorren urtean jarraipena eman nahi dio ekimenari.

Abian da Euskal Etxeak antolatutako Euskal Zinemaldia

2012/10/30


'Izarren Argia' filmeak abiatuko du bihar Berlingo Euskal Etxeak antolatu duen zinemaldia

2012/10/29

"Izarren Argia" luzemetraiarekin hasiko da bihar Berlingo Euskal Etxearen Kino Fest Zinemaldia Baskisches Kino Fest edo Euskal Zinemaldia hasiko da bihar Alemaniako hiriburuan, Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein – Berlingo Euskal Etxea elkarteak antolatuta. Jaialdia euskal etxeak Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta urtean zehar egin dituen ekitaldien artean kokatzen da. Zinemaldiak Berlin euskal zinemagintzaren erakusleiho bihurtuko du azaroaren 3a bitartean, eta azken urteotako euskal labur zein luzemetraiak, dokumental zein animazio filmak izango dira ikusgai. Proiekzio guztiak euskaraz izango dira, ingeles eta alemanezko azpitituluekin.

Datak baieztatuta, Independentistak sareko lagunek Floren Aoizen hitzaldien egitaraua plazaratu dute

2012/10/25

Floren Aoiz, Independentistak Sareko ordezkaria (argazkia Noticias de Navarra) Independentistak sareko kide den Floren Aoizek Atlantikoa zeharkatu du berriro Uruguaiko zein Argentinako euskal diasporaren lagunekin elkartzeko. Rosarioko Euskal Aste Nazionalaren baitan, Aoizek “Nafarroaren konkista. Gernikako bonbardaketa. Euskal Herria, iraganetik independentziara” izeneko hitzaldia eskainiko du urriaren 26an, arratsaldeko 3etan, Zazpirak Bat euskal etxean. Rosariokoa, politikari eta idazle nafarra Hego Amerikan egiten ari den biraren hitzaldietako bat bino ez da izango. Euskal Astea bukatuta, Independentistak sareko ordezkariak Cordoba, Buenos Aires eta Viedma ere bisitatuko ditu. Hona hitzaldien egitaraua.

Euskal etxe berri baterako agiria sinatuko dute Paraguain, eta Euskal Astea ospatuko hurrengo astean

2012/10/15

Paraguaiko Asuncion hiriburuko Jasone Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea, 2012. honetako Urteko Batzarrean (argazkiaEE-EuskalKultura.com) Datorren astean, Paraguaiko euskal komunitateak bertan bigarren urtez antolatzen den Euskal Astea egingo du Asuncion hiriburuan, orain arte herrialdean bakarra izan den Asunciongo Jasone Euskal Etxea medio. Euskal Asterako giroa berotuz, ordea, ekitaldi berezi bat egingo da latunbatean, urriaren 20ean, San Juan Bautista hirian, hiriko eta departamentuko euskal jatorrikoen komunitatea, Asunciondik gerturatutako euskal ordezkaritza eta bateko eta besteko gonbidatuak ere, tartean Buenos Airestik propio bidaiatutako Eusko Jaurlaritzako ordezkari Elvira Kortajarena, lekuko izateko San Juan Bautistako euskal etxe berriaren sortze-agiriaren sinaduran.

‘Gernikako Bonbardaketa, 75. urteurrena’ erakusketa ikusgai Argentinan, Paraguain eta Uruguain

2012/10/10

Jorge Larraburu Marcos Paz-eko 'Zuhaitzaren Herria' Euskal Etxeko lehendakaria, Elvira Kortajarena Euskadiko Ordezkaria eta Ricardo Curutchet alkatea ‘Gernikako Bonbardaketa, 75 urteurrena’ erakusketaren inaugurazioan (argazkia Euskadiko Ordezkaritza) Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza, Gernikako Bakearen Museoko Fundazioa eta Buenos Airesko Euskadiren Ordezkaritzaren lankidetzari esker, apiriletik hona ‘Gernikako Bonbardaketa, 75 urteurrena’ erakusketa Argentinako hainbat hiritan ikusi ahal izan da, tartean Buenos Aires hiriburuan, Marcos Pazen eta Rio Cuarton. Datozen hilabeteei begira, ibilbidea zabalduko da eta Mar Chiquita-ra, Azul-era eta Olaverriara iritsiko da. Hil honen amaieran, berriz, Paraguaiko Euskal Astean ere inauguratuko da eta 2013an zehar bertako hiri askotan erakutsiko da. Abenduan, ordea, Uruguaiko Salto hirian egongo da ikusgai hamar egunez.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia