euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


118 urte bete berri dituen Buenos Airesko Iparraldeko EEak hitzaldia eskainiko du gaur Aberri Egunaz

2013/04/11

Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeko kideak euskal dantzari (argazkiaIEE) 118 urte bete berri dituela, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea edo 'Centro Vasco Francés' --gaztelaniaz ere bi izenak erabiltzen ditu-- Argentina eta mundu osoko euskal etxe zaharrenetako bat da. Urtebetetzea ospatzeko, erakundeko Kultura Azpibatzordeko kideak bildu eta topa egin zuten. Kultura gaiak kezka eta ardura dituen taldeak, 2013an zehar garatuko dituen ekimenen egitaraua jakinarazi du aste honetan. Abiapuntua, gaur bertan, Aberri Egunari buruzko hitzaldi batekin, euskal etxearen egoitzan.

Dantza, euskara, musika, irratia, hitzaldiak, zinea, jaiak… eta gehiago Arrecifesko Euskaldunak Denak Baten

2013/03/19

Arrecifeseko euskal etxeko 2013ko ekintzetan parte hartzeko gonbitea Mota askotako ekintzak burutuko dira aurten ere Arrecifeseko euskal etxean. 2013ko aldia hastear, proposamenen eskaintza zabala egin dute, adin guztietako lagunei zuzenduta. Ikastaro batzuk 'klasikoak' dira, hala nola euskara edota dantza, baina badaude eskaintza berriak ere, guztiak interesa duen edonoren esku. Eskolez gain, kultur aktibitate anitz egingo dira, tartean, ‘Ipuinaren ordua’ zikloa eta ‘Potxolo Loyola’ delako Txistularien Topaketa, batzuk aipatzearren. Hona Arrecifesko 2013ko egitarauaren berri.

Jose C. Paz-eko Toki Eder EEak Aitor Pescador irakaslearen bisita tarteko ekin dio 2013ko programari

2013/03/07

Aitor Pescador historia irakasleak bisita luzatu eta Nafarroari buruz mintzatu zen Toki Eder euskal etxeko lagunekin (argazkiaEE) Urtero bezala, martxoaren hasierarekin batera urte osorako ekintzen egitaraua aurkeztu du Jose C. Paz hiriko euskal etxeak, Buenos Aires probintzian. Proposamena zabala da eta mota askotako aktibitatetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dio komunitateari. Euskararena izango da aurten hasiko den lehenengo ikastaroa eta horri dantzak, arte plastikoak, literatura eta beste hainbat eskaintza jarraituko dizkiote. Oporosteko mugimendua, ordea, otsailean hasi zen nabaritzen Toki Eder-en egoitzan. Izan ere Natalia Laborde eta Aitor Pescador bikotearen bisita jaso zuten euskal etxeko kideek, joan den ostegunean.

Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak 20 urte beteko ditu aurten eta ekintza andana batekin ospatuko du

2013/02/14

Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxearen lehendakaria den Jose Maria Iceta (argazkia Azulgo El Tiempo egunkaria) Programa oparoa eskainiko dio 2013 honetan Buenos Aires probintziako Azul hiriko euskal etxeak bere komunitateari erakundearen 20. urtemugaren baitan. Aktibitateak martxoan hasiko dira instituzioaren egoitzan eta urtero garatzen direnez gain, ekitaldi bereziak antolatuko dituzte. Beste ekintza batzuen artean behar da hor aipatu ‘Erandioko Bazterrak’ argazki erakusketa eta euskal kulturari buruzko ikastaro berezi bat. Urtebetetze jaia, berriz, abenduaren 28an izango da, etxearen sorreraren egun berean.

Izaera juridikoaren zain, Saltako Gure Etxeak 2012ko emaitza ugarien laburpena eskaini dio komunitateari

2013/02/06

Saltako Gure Etxea Euskal Etxeko kideek herriko Gizataldeen Azokan hartu zuten parte (argazkiaEE) Euskal Herriari lotuta baina beti ere inguruko errealitatea ere kontuan hartuz bi motatako ekintzak antolatu dituzte Salta hiriko Gure Etxea Euskal Etxeko lagunek joan den urtean. Batzuk euskal komunitateari zuzenduak; besteak, komunitate orokorrari. 2012an emandako urrats handiena, ordea, erakundearen egoera legalari dagokio. Izan ere, euskal etxearen izaera juridikoa eskuratze bidean daukate, tramiteak eginik. “Oso garrantzitsua da guretzat bide horretan abiatu izana. Izaera juridikoa beti egiteke geneukan, zor moduan”, aitortu diote Gure Etxeako lagunek EuskalKultura.com-i.

Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketa ikusgai da Saltoko Olarreaga Museoan, Uruguaien

2012/12/27

Bisitariak Saltoko Euskaldunak Taldeko margo lantegiko ikasleen artelanak ikusten (argazkia SaltoEE) Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxeak sustatuta, Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketa bat inauguratu zen Saltoko Irene Olarreaga Museoan iragan abenduaren 1ean. Ekimenarekin batera, museoko beste areto batean erakusketa ere antolatu zen euskal etxeko margo lantegiko ikasleek ikastaroan zehar eginiko lanekin, kasu honetan ere ardatza Gernikak 1937an jasan zuen erasoa izan zelarik.

Biziarteko bazkideen izenak jarri dizkie Olavarriako Gure Etxe Maitea EEak egoitzako hiru gelari

2012/12/21

Olavarriako euskal etxearen urte amaierako jaiaren irudiak (argazkiak M.E. Arrondo) Ekintzez betetako urtea izan da aurtengoa 2009an berpiztu zen Gure Etxe Maitea euskal etxearentzat. Otsailetik hona burututako egitarauan, bat baino gehiago dira gailendu diren ekimenak; baina dudarik gabe garrantzitsuen artean Eusko Jaurlaritzaren onarpena aipa daiteke. Arrazoi hau eta beste hainbat tarteko, alai eta irria ezpainetan eman diote azken agurra Olavarriako euskal etxeko kideek 2012 honi. Laurogei bat lagun bildu ziren Marita Echave sukaldariak zuzendutako taldeak prestatutako afaria dastatzera. Hitzordua joan den abenduaren 15ean izan zen eta ospakizunaren baitan, euskal egoitzako areto batzuk ohorezko kideen izenekin izendatu zituen erakundeak: Marisa Viguri, Juan Luis Urrutia eta Raquel Melendez.

Herriari so eginiko ekintza batzuen artean, Hezkuntza Erakusketa batean aritu zen Izatez Harro EEa

2012/12/13

Izatez Harro euskal etxeko lehendakaria den Fernando Mandagaranek euskazko hitz batzuk irakatsi zizkien umeei Oso gaztea da Buenos Aires probintziako Mar Chiquita partiduko euskal etxea; eta gazteen indarrarekin burutu ditu 2012 urteko proiektu guztiak. Euskal Herriaren kultura zabaltzea helburu nagusia badu ere komunitatearen beharrak eta kezkak gogoan izaten ditu Izatez Harrok. Engaiamendu horrek builtzatuta, Mar Chiquita-ko II. Hezkuntza Erakusketan hartu zuten parte euskal etxeko kideek, joan den azaroan. Partaidetza urrian gauzatutako ‘Gernikako Bonbardaketa, 75. urteurrena’ erakusketaren jarraipena bihurtu zen, eta Bizkaiko herriari buruzko aurkezpenean izan ziren eskoletako neska eta mutilek oraingo kultur ekitaldian euskarazko hitz eta agur batzuk ikasteko aukera izan zuten.

Limako Euskal Etxeko bazkide ugari bildu ziren Euskararen Eguna eta San Frantzisko Xabier ospatzeko

2012/12/11

Limako Euskal Etxeko abesbatzak kantaldia eskaini zuen Euskararen Eguneko jaian (argazkia LimaEE) Perun, Limako Euskal Etxea bete egin zen bazkide eta lagunekin joan den abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna eta San Frantzisko Xabierren jaia zela eta. Elkarteko presidente Raul Noblecillak gogora ekarri zuenez, Euskararen Eguna historian izan den euskaldun ospetsuenetariko baten jaiarekin batera ospatzea ez da kasualitatea, santuak euskara munduan zehar eraman baitzuen bere misioetan; India, Malaisia, Japonia eta Txinara, kasu. Limako ekitaldia Euskal Etxeko abesbatzaren kantaldi batekin eta lagunarteko afari batekin osatu zen.

Euskararen Eguna eta Urte Amaierako jaiak, hitzordu anitz Argentinako euskal etxeetan abenduan zehar

2012/12/05

Mar del Platako Denak Bat-en eta Buenos Aireseko Eusketxeren gonbiteak Aberri eguna, Gernikako Bonbardaketaren urtemuga, Sanferminak, San Inazio. Urteurrenak, immigranteen jaiak eta Euskal Astea. Ospakizunen zerrenda luzea baino luzeagoa da Argentinako Euskal Diasporan. Ospatzen hasten dute urtea euskal etxeetako kideek eta ospatzen esaten diote ‘agur’. Eta abenduan topa egiteko arrazoiak ugaritu egiten dira. Alde batetik, Euskararen Eguna bilgune bihurtzen da hainbat euskal erakunderentzat. Beste alde batetik, urtean zehar garatu diren ekintzen bukaeran baitan, topaketak antolatzen dira instituzio guztietan. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, datozen egunotan ospakizunen egitaraua:

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia