Bilatzailea
2013/05/03

Apirilaren hondarrean Gernikaren Bonbardaketaren 76. urteurrena munduko euskal etxeetan barrena gogoratu zen, nazien hegazkinek suntsitu zuten herriko biktimen oroimenez egin ziren ekitaldiei esker. Asko eta asko Argentinan egin ziren --artikulu bereiziki batean jasoko ditugu-- baina beste hainbat ere egin dira, tartean, esaterako, Alemanian, Kolonbian eta Uruguaien.
2013/04/29

Gernikako Bonbardaketaren 76. urteurren egunean Buenos Aires hiriburuko Villa Crespo auzoko Batzorde Historikoak atxikimendu gutuna zuzendu zion Gernikako alkate Jose Maria Gorroño-ri. Bonbardaketaren biktimengatik doluminak agertzeaz gain, Villa Crespok euskal gizataldearekin duen lotura estua ere azaldu zuten Batzordeko kideek, Picassoren Guernica gernikaratzea eskatuz eta gutunaren kopia Argentinako Espainiako Enbaxadari bidaliz. Villa Crespo auzoan, Picassoren Guernica-ren erreprodukzio mural bat ikus daiteke, Repetto kaleko 1569.ean.
2013/04/26

Duela 76 urte herri bizkaitarrak jasotako erasoa gogoratuko ditu egunotan munduko euskal kolektibitateak mota askotako ekintzekin. Argentinan, esaterako, hitzaldiak, dokumentalak, erakusketak eta omenaldiak egingo dira, guztiak helburu berarekin: sarraskia salatu eta bakearen aldeko mezu bat aldarrikatzea. Hitzordu gehienak gaur bertan burutuko dira; beste batzuk, bihar, baina izan da gomuta-ekitaldiak aurreratu dituen euskal etxerik, Iparraldeko Euskal Etxea eta Gerora Elkartea, kasu. Gaurko eta biharko hitzorduetan parte hartu nahi dutenentzat, hona Arrecifes, Buenos Aires, Chascomus, Chivilcoy, La Plata, Parana, Rosario, eta Jose C. Paz-eko euskal etxeen egitarauak.
2013/04/26

Bonbardaketaren urteurren berri baten aste berean, La Platako Euzko Etxea-ra iritsiko da Jaurlaritzak eta Gernikako Bakearen Museoak sustatutako Erakusketa Ibiltaria, urtebeteko itinerazioa eginik. Inaugurazioa gaur, 26an bertan eta maiatzaren 1era arte bisitatu ahal izango da Islas Malvinas Kultur Gunean. Bihar gaiari buruzko hitzaldia eta asteartean zine-eztabaida ere bilduko ditu. Berri honekin batera, aurten euskal etxeak garatuko dituen ekintzen egitaraua ere plazaratu da. Ez ahaztu uholdeen tupusteko kolpe izugarria jaso ondoren, La Platako egoiliarrak eta Euzko Etxea bezalako elkarte eta auzoak gogor ari direla egoera normala berreskuratzeko ahaleginean. Euzko Etxeak igandean egingo du Urteroko Batzar Nagusia.
2013/04/26
2013/04/26
2013/04/26
2013/04/25
2013/04/17

101 urte beteko ditu aurten Rosarioko Zazpirak Bat-ek. Eta mendeurrena ospatzeko egin ziren ekitaldiak jadanik iraganean geratu badira ere, euskal etxekoek euskal kulturaren alde lan egiteko daukaten grina urtez urte berritzen da. Ikusi besterik ez dago 2013 honetan prestatu duten egitarau oparoa, komunitateari eskaintzeko. Jaien artean, datozen hiru asteburuetan ospatuko ditu Aberri Eguna (apirilaren 20an), Gernikako Bonbardaketaren urtemuga (apirilaren 26an) eta San Prudentzio (maiatzaren 1ean). Euskara eta dantza klaseak ere martxan dauzka Entre Rios kaleko egoitzan.
2013/04/15

Buenos Aires probintzia argentinarreko hiriburu La Platan egoitza duen Goierri Euskal Gastronomia Elkarteak bere zuzendaritza berritu du, estatutuen arabera, batzorde berrituan daudela, besteak beste, Cesar Arrondo, lehendakari; Vilma Sanz, lehendakariorde; Carolina Echeverria, idazkari; eta Pedro Mauregui Larranda, diruzain. Elkartea euskal etxe gisa onartu zuen Eusko Jaurlaritzak iragan urtarrilean. Goierrik, bestalde, gertu dagoen Gernikako Bonbardaketaren urteurren berria, 76.a, gogoan hartzera deitu du, ahal dela oroitzapen eta gomuta hori publikoki eta aktiboki agertuz.