euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Chivilcoyko Euskal Etxeak etzi hasiko ditu, gastronomia saio batez, bere 30. urteurreneko ekitaldiak

2013/06/05

Sukaldaritza Ekitaldian parte hartzeko gonbitea Egitarau oparoa antolatzen ari da Buenos Aires probintziako Chivilcoyko Euskal Etxea erakundearen 30. urtebetetzea ospatzeko. Programak mota askotako aktibitateak batuko ditu, tartean, literatur lehiaketa bat, sukaldaritza ekitaldia eta hitzaldi bat. Horrez gain, San Juan Sua piztuko dute Chivilcoyko lagunek egoitzaren aurreko plazan ekainaren 30ean, eta Urtebetetzeko Afaria eskainiko dute instituzioaren egoitzan, uztailaren 28an. Anima zaitez eta har ezazu parte Beti Aurrera-ren urtebetetzean!

Andeen magaleko San Juango Eusko Etxeak haritz bat landatu du hirian Gernikako Arbolaren omenean

2013/06/04

San Juango Espainia Plazan landatu zen haritza, Gernikako Arbolaren omenean. Juan Antonio Garcia Espainiako kontsulordeak, Luis Meglioli Udaleko Kultur Idazkariak eta Ofelia Larrea etxeko lehendakariak izan zuten plaka desestaltzeko ohorea Haritz bat landatu dute San Juango Eusko Etxea-ko lagunek hiriko Espainia Plazan, Juan Antonio Garcia Espainiako kontsulordea eta Luis Meglioli Udaleko Kultur idazkaria lagun. Ekitaldi berean ohorezko plaka bat desestali eta Iparragirreren bertso ospetsuak aipatu ziren. Berri honekin batera, ekainaren 14an Marita Echaveren bisita jasoko dutela jakinarazi digute Eusko Etxea-tik. San Juango egonaldian “Euskal Baserrietako Sukaldaritza” liburua aurkeztuko du sukaldari cordobatarrak, hiriko Oroimenaren Museoan.

Maiatzeko bileran, bazkide aktibo gisa onartu du FEVAk Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxea

2013/05/30

Etorritakoengatik Euskal Etxeko dantzariak Gernikako Bonbardaketaren 75. Urtemugari buruzko erakusketaren inaugurazioan iragan otsailean (argazkiaEE) Berri onak dituzte Puerto Madryngo euskal erakundeko lagunek komunitatearekin partekatzeko. Garrantzitsuenetako bat, Argentinako euskal diaspora antolatuan instituzioaren egoera berriarena. Izan ere, FEVAren azken bileran ‘bazkide aktibo’ onartu du Federazioak Chubut probintziako euskal etxea, bertatik adierazi zaigunez. Hau eta beste gai batzuk garatuko dituzte euskal etxeko kide eta lagunek datorren igandean –ekainaren 2an- burutuko duten bazkari-elkarretaratzean.

Armendariz diputatuak 'probintziaren interesekoa' aldarrikatzea eskatu du Itxaropen EEaren 15. urteurrena

2013/05/27

Buenos Aires probintziako Behe Ganberako Alejandro Armendariz dioputatuak (UCR) probintziaren interesekoa aldarrikatzea eskatu die legegileari eta exekutiboari Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen 15. urteurren eguna (argazkia CNSaladillo.com.ar) Buenos Aires probintzia argentinarreko Behe Ganberako Alejandro Armendariz diputatuak (UCR), uztailaren 7an Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen 15 urteurrena ospatuko dela-eta, hiriaren 150. urteurreneko urtearekin bat eginez bestalde, aldarrikapen publiko hori egitea eskatu du, gogora ekarriz gainera euskal elkartea haste-hastetik bultzatu zuen taldea, tartean Alberto Aguirre, Maria Zabala, Maria Eugenia Echezarreta, Mercedes Curuchet, Olga Leiciaga eta Asencio Ibarbia.

Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketa eta Euskadiren Kanpo Harremanen aurkezpena Jose C. Pazen

2013/05/24

Jendez gainezka agertu zen Toki Eder Euskal Etxeko aretoa, Sara Pagola Ordezkariak hitzaldia eman zuenean (argazkiaEE) Eskualdeko euskal etxe guztiak ezagutzeko asmoa du Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkariak eta helburu hori betetzen hasia da jadanik. Jose C. Pazeko euskal etxera egindako bisitan, hitzaldi bat eskaini eta Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketaren inaugurazioan hartu zuen parte Eusko Jaurlaritzaren mandatariak. Egun berean, Aberri Eguna ere gogoratu zuten Toki Eder-ekoek, Sara Pagola lagun. Jose C. Paz-eko euskal etxeko kideekin eginiko lehenengo elkarretaratzean, hiriko eta bertako agintariekin bildu zen Ordezkaria.

'Presencia Vasca' irratsaioaren eta 'Urrundik' elkartearen urtemugak ospatuko dira igandean Paranan

2013/05/15

'Urrundik' euskal etxeak eskaintzen dituen tailerren iragarkiak Lagun arteko bazkari batekin ospatuko dute 'Urrundik' euskal etxeko kideek erakundearen 13. urtebetetzea. Hiriko 'Circulo' hoteleko jatetxean egingo den elkarretaratzean elkarteak astero aireratzen duen 'Presencia Vasca' saioaren urteurrena ere ospatuko da, hogeitahirugarrena, hain zuzen. Hitzordua igande honetan da, maiatzaren 19an, eguerdiko 12:30etan, eta parte hartzeko txartelak $80 balio ditu (edariak aparte). Gonbitea zabaltzeko eskearekin batera, elkarteak azken bolada honetan burutu dituen ekintzen berri ere iritsi zaigu Paranatik.

Mar del Platako Dantzari Ohien Festan parte hartu nahi? Erreserbak egiteko epea, maiatzaren 31 arte

2013/05/13

Mar del Platako dantzariak, 2013ko Aberri Eguneko ospakizunean (argazkiaEE) Ekainaren 8 eta 9an burutuko da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean Dantzari Ohien Festa. Erakundeko kideak erabat murgilduta daude jadanik topaketaren antolakuntzan eta hori dela eta azken xehetasunak jakinarazi dizkiete ‘abarkak berriro janzteko prest’ dauden guztiei. Talde bakoitzak dantza bat aurkeztu ahal izango du eta talde bat osatzera iristen ez diren dantzariak beste euskal etxe bateko kideekin elkartu ahal izango dira jaian bertan. Ekintza guztietan parte hartzeko voucher-aren prezioa 350 pesokoa da (larunbateko otorduak eta hotela barne) eta erreserbak egiteko epea maiatzaren 31an amaituko da.

Egoitzaren aurreko Gernika Plazan bi masta euskal eta argentinar ikurrez inauguratu ditu Chivilcoy-ko EEak

2013/05/09

Chivilcoy-ko Beti Aurrera euskal etxea eta Gernika Plaza Bonbardaketaren Urtemugaren egunean (argazkiaEE) Gernikako Bonbardaketaren 76. urtemuga gogoratzerakoan Argentinako bandera eta ikurrina lehendabizikoz altxatu ziren Chivilcoyko Gernika Plazan. Euskal etxeko kideak ez ezik, auzokide ugari ere bertaratu ziren euskal pasealekura masta eta monolito berriak ikustera. Jauregui apaizaren bedeinkazioaren ostean, pintxoak partekatu zituzten bildutako lagunek euskal etxean. Egun batzuk lehenago, Beti Aurerra-ko areto nagusia Aberri Eguneko afariaren egoitza ere izan zela jakinarazi diote erakundetik EuskalKultura.com-i, 200 bat pertsona bildurik.

Uholdeak direla eta elkartasuna adierazi zioten aurrez aurre La Platako alkateari Euskadiko ordezkariek

2013/05/08

Pablo Bruera La Platako alkateak eta Mauricio Castro Hiriko Kolektibitateen Zuzendariak jaso zuten Udaletxean euskal ordezkaritza, tartean, Asier Vallejo, Sara Pagola, Ricardo Basterra eta Javier Clua. Udaletxean burututako bileran Urkullu Lehendakariaren laguntzeko eskaintza transmititu zioten Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak eta Sara Pagola Argentina-Mercosur-erako ordezkariak hiriko alkate Pablo Bruerari. Are gehiago, La Platara egindako bisitan, uholdeen kalteak jaso zituzten lagunekin ere bildu ziren mandatariak. Honekin batera, Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketaren baitan antolatutako ekitaldien berri helarazi digute Euzko Etxea-tik.

Zazpirak Bat EEak bere azken berriak plazaratu ditu, tartean Asier Vallejo eta Sara Pagolaren bisitarena

2013/05/06

EEko Batzordeak Eusko Jaurlaritzako bisitariak errezibitu zituen: Asier Vallejo, Sara Pagola, Andoni Martin, Shanti Arrieta eta Mariana Satostegui. FEVAko lehendakari Ricardo Basterra ere izan zen bileran (argazkia Euskaletxeak.net) Txile, Argentina, Uruguai eta Brasilgo euskal kolektibitatearekin elkartzeko egindako bidaian, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean izan zen Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Sara Pagola ordezkariarekin batera burututako biran Zazpirak Bat-en egoitza ez ezik, Gernika Plaza ere bisitatu zuten Euskadiko mandatariek. Aktibitate handiko azken egun hauetan, gainera, beste ekimen batzuk gauzatu ziren Rosarioko euskal etxean, hala nola, San Prudentzio, Gernikako Bonbardaketaren urtemuga eta Aberri Eguna.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia