euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Coronel Pringles-ko Euskal Etxeak Gernikari buruzko erakusketarekin ospatuko du bere 23. urteurrena

2013/08/02

Inaugurazioa joan den abenduan Coronel Pringlesko EEaren egoitzan, Euskal Bitxingintza erakusketarena, hormetan eskegita dagoela Euskal Baserriei buruzko argazki erakusketa (irudiaEE) Coronel Pringles hiri argentinarreko Eusko Biltzar Euskal Etxea festa giroan dabil, bihar, abuztuaren 3an, euskal elkartea sortu zuteneko 23. urteurrena izango baita. Testuinguru horretan, Eusko Biltzarrek Gernikako sarraskiari buruzko erakusketa bat zabalduko du gaur arratsaldez herriko kultura etxean eta bisita egitera gonbidatzen ditu bere bazkide eta lagunak eta baita herrikide guztiak ere.

Azken eguna originalak aurkezteko, Beti Aurrera EEak eta SADEk sustatutako 'Gernika Arbola' literatur lehiaketara

2013/07/31


Zelaiko euskal etxean irekiko da Gernikako bonbardaketaren erakusketa ibiltaria

2013/07/26


Comodoro Rivadaviako dantzariak euskal ordezkari Puerto Madryngo Italiako Elkartearen mendeurrenean

2013/07/05

'Haize Dantzariak' Taldea Puerto Madryngo Italiako Elkartearen mendeurrenean (argazkiaPablo Agenor Muñoz) Erakunde anfitrioiak gonbidaturik, Chubut probintzia argentinarreko Comodoro Rivadaviako ‘Haize Dantzariak’ taldeak euskal dantzak aurkeztu zituen Puerto Madryngo Italiako Elkartearen mendeurreneko ekitaldien baitan. Bi zatiko emanaldia elkarte italiarraren Auditoriumean burutu zen eta dantzariek paregabeko harrera izan zuten. Informazio honekin batera, 90 urte bete berri dituen Patagoniako Euskal Echea-k urtearen lehenengo seihilekoan gauzatutako ekitaldien berri ere helarazi digu.

"Gernikako Bonbardaketa- 76. urteurrena"-ren erakusketa ixten da Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean

2013/06/23


Gernikari buruzko dokumental baten emanaldia Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean

2013/06/22


Unai Lauzirikaren hitzaldia Euskal Herria eta Alemaniaren arteko harremanak aztertzeko Leipzig-eko Unibertsitatean

2013/06/18


Gernikako Bonbardaketaren 76. urteurrenaren oroitzapena Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean

2013/06/17


Euskal Zinemaldia eta Alemaniako Igo Euskarazko Literatura Saria abiatu ditu Frankfurteko irakurletzak

2013/06/11

Frankfurteko Goethe Unibertsitatea (argazkia MBabiano) Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak makina bat jarduera egin ditu ikasturtean zehar. Egindako lanari amaiera biribila emateko beste bi ekimen abiatu ditu lektoretzak: batetik, dagoeneko martxan dagoen euskal zinema emanaldia; eta, bestetik, Alemanian egin den lehendabiziko Euskarazko Literatura lehiaketa. Herrialde honetan bizi diren euskera ikasleek parte har dezakete; lanak bidaltzeko epea ekainaren 28an amaituko da.

Erakusketa batek zabalduko du igandean Pergaminon Gernika eta bonbardaketari buruzko astea

2013/06/07

Hilabetero antolatzen dituzte afariak Lagun Onak Euskal Etxeko kideek. Irudian maiatzeko elkarretaratzea (argazkiaEE) Igandean inauguratuko da Buenos Aires probintziako Pergaminon Gernikako Bonbardaketaren erakusketa ibiltaria. Bertako Lagun Onak Euskal Etxea antolatzaile, erakustaldia Mitre Geltokiko Nasa Ohiko Museoan burutuko da eta ekainaren 14 arte egongo da ikusgai. 15ean, ostera, hiriko San Nicolas oinezkoentzako kalean zabalduko da. Programaren baitan, Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkari Sara Pagolaren bisita jasoko dute Pergaminoko euskaldunek ekainaren 14an.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia