euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


EuskalKultura.com-en sari berriak: liburuak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eta 'Zerutik sua dator' DVDa

2014/03/06

Zozketa berria antolatu du EuskalKultura.com-ek eta gaur zabalduko da bertan parte hartzeko epea. Zozketagai, hiru liburu eta DVD bat: euskaraz, Diasporaren eta euskal emigrazioaren lekukotasun zuzena ematen duen 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendyren liburua; ingelesez, Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', San Frantziskoko euskal komunitateaz; gaztelaniaz, 'Vascos en Buenos Aires' liburua, hiriburu horretako Udalak bertako euskaldunez argitaratua; eta DVD bat, 'Zerutik sua dator', 1937an Bizkaiko zenbait herriren bonbardaketen lekuko izan zirenen hitzarekin.

Gaur abiatuko da Bartzelonako Zinemaldia 2014; 11 film lehian Txapela d'Or sariarengatik

2014/02/13

Zinemaldia 2014 jaialdiaren afitxa "Gernika bajo las bombas" luzemetraiak abiatuko du gaur gauean Bartzelonako Zinemaldia 2014. Euskal Etxeak antolatzen duen jaialdia hazi egin da bederatzigarren edizio honetan eta pantaila handian ikusi ahalko dira filmak. Horrez gain, Zinemaldiak Sail Ofiziala estreinatuko du eta hamaika lan lehiatuko dira Txapela d'Or sariagatik. Epaiamahaia Kataluniako zine munduko pertsona ezagunek osatuko dute: Joel Joan, Aina Clotet, Marc Recha eta Jordi Ambròs. Eta hori guztia, prezio herrikoiarekin gainera: sarrerak 4,5 eurotan.

Isidro Legarreta eta Roberto Lejarreta euskal argentinarrekiko elkarrizketak sarean irakur daitezke

2014/01/29

Isidro Legarretaren famili albumeko argazkia (UNICEN) Bata Euskal Herrian jaioa eta ondoren argentinaratua, bestea Argentinan jaio, eta Gernikara etorria, haurra zela bonbardaketaren lekuko izateko eta ondoren Argentinara itzulia, emigrazioaren fenomenoa eta Argentinako Euskal Herriaren egia barne-barnetik ezagutzen dute Félix Isidro Legarretak eta Roberto Luis Lejarretak. Biekin izandako elkarrizketak sarean ipini zituen iaz Buenos Aires probintzia erdialdeko UNICEN unibertsitateak bere webgunean. Diasporako beste bi lekukotasun.

‘Gernikako Bonbardaketa’ dokumentala Villa Mariako Euskal Aste Nazionalaren barne

2013/11/06


Villa Mariako Euzko Etxeak 2013ko Euskal Aste Nazionalaren behin betiko egitarau osoa jakinarazi du

2013/10/30

Hamarkada bat pasa eta gero Euskal Aste Nazionala Villa Mariara bueltatuko da larunbatetik aurrera (argazkiaEE) Argentinako Euskal Diaspora prest dago bere urteko jai garrantzitsuena ospatzeko. Euskal Astea azaroaren 2tik 10era izango da, Villa Marian, eta bertako euskal etxea azken xehetasunez arduratzen ari da dena ondo atera dadin. Jaiaren tauletatik, Euskal Herriko Gozategi taldea pasatuko da larunbateko erromeria alaitzeko. Eusko Jaurlaritzaren agintariei dagokienez, Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak eta Sara Pagola, Argentina-Mercosur-erako Euskadiren ordezkariak ordezkatuko dute Eusko Jaurlaritza. Euskal Astearen baitan Hego eta Ertamerikako Euskal Gizataldeen I. Eskualde Bilkura egingo da, hamar bat herrialderen partaidetza iragarrita.

Unai Lauzirika, irakurle Leipzigeko Unibertsitatean: "Hasiera-hasieratik harrera oso ona izan da"

2013/10/29

Unai Lauzirika Leipzigeko Unibertsitateko sarreran Unai Lauzirika lekeitiarra Alemanian bizi da orain dela zenbait urte eta, Berlingo Euskal Etxeko zuzendaritzako kide izateaz gain, Leipzigeko Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakurlea da. Ikastaroa abian jartzeko ardura izan zuen iaz, eta hasieratik espero baino ikasle gehiagok izena eman zutela aipatu du. Horietako askok udan jarraitu omen zuten euskara eta euskal kultura ikastaroekin eta, aurten, irakurletza maila horretan mantentzea eta finkatzea da helburua.

300tik gora lagunek bisitatu zuten Gernika 75. Urtemugari buruzko erakusketa Gral. Rodriguezko EEan

2013/10/01

Afaria, dantza emanaldia eta lagun anitz Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxearen urteurren festan (argazkiaEE) Astebete egon da ikusgai Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea-n Gernikaren bonbardaketaren 75. Urtemugarekin batera iazko apiriletin euskal etxerik etxe ikusgai dabilen erakusketa ibiltaria. Zazpi egunetan zehar instituzioko kideak ez ezik, herriko jende ugari ere bertaratu da euskal etxera erakusketaren inguruan burututako ekitaldietan parte hartzera. Lagunak biltzeaz gain, Bizkaiko herrixkan gertatutako sarraskiaz hausnarketarako guneak ere sortu ditu proposamen kulturalak. Eusko Aterpeak jakinarazi du, bestalde, iragan asteburuan arrakastaz muntatu zutela ohiko euskal stand-a hiriko Expodel ekitaldian.

Coronel Pringles-ko Euskal Etxeak Gernikari buruzko erakusketarekin ospatuko du bere 23. urteurrena

2013/08/02

Inaugurazioa joan den abenduan Coronel Pringlesko EEaren egoitzan, Euskal Bitxingintza erakusketarena, hormetan eskegita dagoela Euskal Baserriei buruzko argazki erakusketa (irudiaEE) Coronel Pringles hiri argentinarreko Eusko Biltzar Euskal Etxea festa giroan dabil, bihar, abuztuaren 3an, euskal elkartea sortu zuteneko 23. urteurrena izango baita. Testuinguru horretan, Eusko Biltzarrek Gernikako sarraskiari buruzko erakusketa bat zabalduko du gaur arratsaldez herriko kultura etxean eta bisita egitera gonbidatzen ditu bere bazkide eta lagunak eta baita herrikide guztiak ere.

Azken eguna originalak aurkezteko, Beti Aurrera EEak eta SADEk sustatutako 'Gernika Arbola' literatur lehiaketara

2013/07/31


Zelaiko euskal etxean irekiko da Gernikako bonbardaketaren erakusketa ibiltaria

2013/07/26


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia