Bilatzailea
2014/05/06

Ekintza andana baten egoitza da aurten ere Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea. Esparru askotako proposamenak eskaintzen dizkio komunitateari euskal kultura ezagutarazi eta parte hartze zabala eta aktiboa bultzatzeko. Eta eguneroko aktibitateak martxan dituela, euskal egutegian gorriz dauden data bereziak ere gogoan dituzte rosariotarrek. Azken egunotan, ekitaldi bana egin dute Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren 77. urtemuga gogoratzeko, biak Gernika Plazan, Parana ibaiaren ertzean, etxeko kide, dantzari eta hainbat herritar lagun.
2014/05/05

Egun gutxiko baina ekintzez betetako bidaia egingo du aste honetan Toti Martinez de Lezea idazle euskaldunak Argentinara. Helburua Atlantikoaren alde honetan bere lana era masiboagoa ezagutaraztea da eta hori dela eta Buenos Aireseko Liburu Azokan hartuko du parte. Hala ere, eta berak azaldu duen legez, “bidaia egiteko arrazoi nagusia da Argentinako euskal jatorrizko jendea ezagutu ahal izatea; haiekin elkartu nahi dut Euskal Herriari buruzko hainbat gauza kontatzeko”. Kari horretara, Buenos Aires eta La Platako euskal elkarteak bisitatu ondoren ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ festan ere izango da Martinez de Lezea.
2014/04/30

Joan den asteburuan Santa Feko Rosarion, bertako Zazpirak Bat euskal etxearen eskutik, hasi zuen Joseba Gotzon kantariak Argentinara egiten ari den bira berria, oraingoan Xoán Curiel kantari galegoa lagun. Gaur asteazkena berriz ere Rosarion, baina Centro Galegoan arituko da, eta astean zehar Santa Fen, San Nicolas de los Arroyosen eta Paranan.
2014/04/28

Ezusterik gabe, joan den larunbatean egindako hauteskundeen ondorioz, orain arte FEVAko diruzain eta Junin hiriko Arbola Bat Euskal Etxeko lehendakari zen Hugo Andiazabal hautatu dute Argentinako euskal etxeek FEVAko lehendakari berria. 20 aldeko eta 3 bozka txuriko emaitza berarekin, Javier Ederra idazkari eta Pedro Mauregui Larranda diruzain atera dira. Biltzarra bukatuta, Sara Pagola eta Asier Vallejorekin bildu ziren Laurak Bateko bilkurara. Euskal etxeetako kideen aurrean izan zuen agerraldian, diru laguntzei buruz, Gaztemunduz eta Memoria Historikoa berreskuratzeko programei buruz hitz egin zuen Vallejok.
2014/04/28

Berlingo Euskal Etxeak Ben Wagin artistaren arte-adierazpen batekin gogoratu zuen larunbatean Gernikako Bonbardaketa, erasoaren 77. urteurrenean. Elkarteko kideak eta lagunak alemaniar hiriko leku oso berezi batean bildu ziren: 1934 eta 1936 bitartean alemaniar aire armadako pilotoen trebakuntze gunea izan zen lekuan. Elkarteak aditzera eman duenez, bertan prestatu zituzten erasoa burutu zuten pilotoak, eta, Waginen esanetan "hau da Gernikako bonbardaketa hasi zen lekua". Artistak zuhaitz bat landatu zuen bertan bakearen alde eta indarkeriaren aurkako seinale gisa.
2014/04/26
2014/04/10

Badator 2014ko Aberri Eguna eta munduko euskal etxe asko hasiak dira ospakizunak antolatzen. Argentinako erakundeek urtero bat egiten dute euskal hitzordu berezi honekin, baina Europan ez bezala askok ez dute Berpizkunde Igandean bertan ospatzen, aurreko edo ondorengo asteburuetan baizik. Aurtengo edizioari dagokionez, pasa den asteburuan hasi eta apiril eta maiatzean zehar segituko du euskal etxeetan. Datorren artikulu batean, Aberri Eguna munduko gainerako lekuetan; honakoan, Argentinako berri.
2014/04/01

Hamaika herrialdetako 237 pertsonak hartu dute parte 2014ko martxoan EuskalKultura.com-ek antolatutako euskal kultur produktu zozketan. Kasu honetan sariak hiru liburu, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz hurrenez hurren --'Urruneko mendebalean artzain', 'Gardeners of Identity, Basques in the San Francisco Bay Area' eta 'Vascos en Buenos Aires'-- eta dokumental bat DVDn, 'Zerutik sua dator', izan dira. Datozen lerroetan ematen ditugu xehetasunak, baina aurrera dezagun lau sariok Euskal Herrira, Argentinara, Alemaniara eta Estatu Batuetara abiatuko direla.
2014/03/28

Gaur duzu azken eguna EuskalKultura.com-en martxoko zozketan parte hartu ahal izateko. Hona zozketagai ditugun sari ederrak, hiru liburu eta DVD bat: euskaraz, Diasporaren eta euskal emigrazioaren lekukotasun zuzena ematen duen 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendyren liburua; ingelesez, Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', San Frantziskoko euskal komunitateaz; gaztelaniaz, 'Vascos en Buenos Aires' liburua, hiriburu horretako Udalak bertako euskaldunez argitaratua; eta DVD bat, 'Zerutik sua dator', 1937an Bizkaiko zenbait herriren bonbardaketen lekuko izan zirenen hitzarekin.
2014/03/27

Apirila euskal kulturaz gozatzeko makina bat aukerarekin jantzita dator aurten Boisera, Basque Museum and Cultural Center-ek eta euskal komunitateak antolatu dituzten ekimenei esker. Besteak beste hauek izango dira: Cyrus Jacobs/Uberuaga euskal ostatu historikoa doan ikusteko aukera, Amuma Says No taldearen kontzertua Leku Onan, Annual Benefit Dinner and Auction jaia, euskal dantza ikastaroa eta "Berbetan" hitzaldi sailean Mari Carmen Totoricak Gernikako bonbardaketaren lekukotasun zuzena emango du.