euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Hamabost artista plastikok talde-laneko ‘Guernica’ren erreprodukzio bat oparitu diote Chivilcoyko Euskal Etxeari

2015/11/23

Beti Aurrerako ‘Gernika’ berria

Atalka egindako arte-lana Euskal Etxearen areto nagusian kokatu dute, “Euskal Herriak jasandako sarraski hura gogoan atxikitzeko”. Muralaren inaugurazio zeremonian, Bonbardaketari buruzko poemak irakurri zituzten, Chivilcoyko Idazleen Elkarteko kideak laguntzaile, eta etxeko dantzariek euskal dantzak eskaini zituzten.


‘Munduko Bakearen murala' estreinatu dute Uruguain, Urkullu Lehendakariaren mezua eta guzti

2015/06/04

Andrea Bella dantzari uruguaitarrak dantzatu zuen Aurreskua ‘Munduko Bakearen aldeko murala’ren inaugurazioan (argazkia NoticiasVascas.net)

Anitz lagun bertaratu ziren Florida hiri uruguaitarreko hego sarrerara muralaren inaugurazio ekitaldian parte hartzera, tartean euskal jatorriko jendea, arte eta historia ikasleak, eta mandatariak. FIVUko (Euskal-Uruguaitar Elkarteen Federazioko) lehendakaria Enrique Poittevin Gilmet ere izan zen zeremonian eta hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei. Ekintzaren baitan plaka oroigarria desestali eta Gernikako Haritzaren kimu bat landatu zuten agintariek. 


Maipuko Anaitasuna EEak bere historiako garai guztietako kide eta ekintza egileak gogoratuz ospatu du 39. urteurrena

2015/05/21

Maipuko Anaitasuna euskal etxeko kideek erakundearen 39. urtebetetzea ospatu zuten maiatzaren 17an

Hirurogeita hamar lagunentzako bazkari batekin ospatu zuen Anaitasuna erakundeak bere urtebetetzea; jaian, euskal etxea sortu, sendotu eta biziarazten lagundu zuten pertsona guztiak oroitu nahi izan zituen instituzioak, ehunka argazkirekin egindako bideo erakutsiz bertaratutakoei. Datorren urtean beteko dituen 40 urteak behar bezala ospatzeko proposamenak aztertzen hasiko da orain Buenos Aires probintzia argentinarreko euskal etxe hau.


Lore eskaintza, aurreskua eta Gernikako Arbola kantatzea Montevideon, Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko

2015/05/05

Aurreskua dantzatu zuten Montevideoko Eusko Indarrako dantzariek Guernica Plazan Bonbardaketaren 78. urteuirrenean (argazkia Uruguaiko Azken Berriak)

Urtero sasoi honetan gertatu bezala, Gernikako Bonbardaketa gogoan hartu zuen euskal-uruguaitar jende talde batek Montevideoko Guernica Plazan egindako ekitaldi batean, herri bizkaitarraren bonbardaketa kari. Enrique Poittevin FIVUko lehendakariak hitz hunkigarriak zuzendu zizkien bertaratutakoei eta Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeek deiturik bildu ziren lagunei.


Rosarioko Zazpirak Bat-ek Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketa izan zituen gogoan ekintza banatan

2015/05/04

Bonbardaketaren urteurren egunean, Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeak bat egin zuen beste hainbat euskal erakunderekin euskaldunek jasotako erasoa gogoratzeko (argazkia EE)

2015eko elkarretaratzeen egitarauari eman zion hasiera Rosarioko euskal etxeak euskal gizataldearen barnean garrantzi handia duten bi data ospatuz, Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urteurrena. Berri honekin batera, Zazpirak Bat-ek jakinarazi du abiatu direla ddagoeneko euskal etxean dantza eta euskara klaseak eta baita Zine Zikloa ere. 


Gernikaren Bonbardaketa gogoratu zuten munduko euskal etxeek, erasoaren 78. urteurrenean

2015/04/29

Berlingo Euskal Etxeak lore eskaintza eta poesia irakurraldia egin zuen hiriko Guernica Platz-en (argazkia Berlin EE)

Gernikaren memoriak bizirik dirau euskaldunen artean, eta oso bereziki Diaspora euskal etxeetan, bonbardaketa gertatu eta 78 urte beranduago. Aurten ere, euskal elkarte askok gogoan hartu dute eguna eta ekitaldi bereziak egin dituzte, espainiar matxinatu faxisten laguntzaile ziren hegazki nazi eta italiarren erasoan hil zirenen oroigarri. Bakearen eta gerraren aurkako ikur bihurtu da Gernika, eta hori azpimarratu dute ekitaldiek Berlinen, Montevideon eta Sao Paulon, esaterako. Ikus leku horietako argazki galeria.


Ekitaldia Gernikako Bonbardaketa gogoan Probintziako Legealdiaren Patioan

2015/04/27


Euskal Etxeak dokumentala, gogoeta eta ekitaldia gauzatuko Gernikako Bonbardaketa gogoan

2015/04/26


Lore Eskaintza eta poema irakurketa Guernica Platz-en Gernikako Bonbardaketa gogoan

2015/04/26


Zazpirak Bat Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketa gogoratuko du hiriko Gernika Plazan

2015/04/26


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia