euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Gernikako Bonbardaketa oroitzeko hainbat ekintza Liburu Azokan, Etxe Alai Euskal Etxearen eskutik

2017/10/13


Pehuajoko Etxe Alaik haritz bat landatuz eta 'Guernica'ren erreprodukzio bat inauguratuz ospatu du Bakearen Eguna

2017/10/03

Pehuajoko Etxe Alai Euskal Etxeko kideek haritz bat landatu zuten Bakearen Egunean

‘Y volverán a ser árboles’ izeneko literatura elkarteak Bakearen Nazioarteko Egunaren baitan antolatutako ekimenekin bat eginez, bi ekintza burutu zituen Pehuajoko Etxe Alai Euskal Etxeak. Goizean, euskal gizataldeko zenbait ordezkarik haritz bat landatu zuten herriko Bakearen Arkuaren aurrean. Arratsaldean, Euskal Etxearen egoitzan bildu ziren lagunak,  aurten Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena dela-eta, Bizkaiko herrixkak jasandako erasoa gogora ekartzera.

 


Carlos Gabilondo, Euskal Zine Ibiltariko arduraduna: «Oso polita litzateke diasporako lagunen istorioak kontatzea»

2017/10/02

Carlos Gabilondo Donostiako Zinemaldian, 2017ko irailean (arg.Juan Carlos Ruiz, Argazki Press)

Euskal zinema Argentinako bazter orotan zabaldu dute Gabilondok eta haren emazte Norma Carrizok. 2011n ekin zioten filmak autoan sartu eta zinemaren bidez euskal kultura ezagutarazteari. Honako elkarrizketa Berria egunkariak eman du argitara, Pello Zubiriak eginik Carlos eta Norma Donostian direla-eta Zinemaldian parte hartu eta kontaktu eta proposamen berriak argentinaratuz euren lanari eutsi eta hobetzekotan.


Bonbardaketaren 80. urteurrena: Gogoetarako Euskal Katedra Askea antolatzaile, UNLPko Hari Laukoteak ‘Guernica’ suitea eskaini du (bideoa)

2017/09/19

‘Gernika: iruditik soinura’ La Platako Pasaje Dardo Rocha Kultur Gunean

Bonbardaketaren 80. urteurreneko urtearen baitan,‘Gernika: iruditik soinura’ jarduera antolatu dute La Platako Unibertsitateko (UNLP) Gogoetarako Euskal Katedra Askeak eta hiriko Euzko Etxea elkarteak. Hiru zatitan banatua, Picassoren koadroa hartzen du ardatz musika-lanak. Eskainitako programan, pinturari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen lehenik Jose Saldias adituak eta bere musika pieza aurkeztu zuen ‘Guernica’ suitearen egilea den Maximo Pujol maisuak, Unibertsitateko Hari Laukoteak suitea jo aurretik.


Bonbardaketaren 80. urteurren urtean, ‘Gernika: iruditik soinura’ kontzertu eta hitzaldiak

2017/09/14

‘Gernika: iruditik soinura’

Tres Arroyos herri argentinarrak uztailaren 8an estreinatuko du bere Euskal Enparantza

2017/06/27

Euskal Enparantzan ezarriko den oroitarria

Euskal Enparantza berrian Picassoren Guernicaren erreplika ez ezik, lauburua eta Euskal Herriaren silueta duen oroitarri bat ere ikusi ahal izango dute Tres Arroyoseko herritarrek hiriko Constituyentes eta Costa Rica kaleetan dagoen Plaza bisitatzean. Berdegune berrituaren inaugurazio zeremonia uztailaren 8an egingo da San Fermin Festa eta Argentinako Independentziaren Eguneko ospakizunekin batera.


Pehuajoko Etxe Alaik Christian Larraburu omendu du ‘Bazkidearen Egunean’, Bakearen Eguna ospagai

2017/06/21

Etxe Alai Euskal Etxeak Christian Larraburu saritu du aurten

Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurreneko urtean ekintza berezi bat egingo dute Etxe Alai-ko lagunek Nazioarteko Bakearen Egunean, irailaren 21ean. Izan ere karia horretara, Pehuajoko ‘Y volverán a ser árboles’ izeneko literatur elkarteak gonbidaturik, Gernikako haritzaren kimu bat landatuko dute hiriko pasealeku batean. Gonbidapen horrekin poz-pozik, euskal etxe pehuajotarrak Bazkidearen Eguna ospatu zuen ekainaren 11ean, zazpigarrenez 2011tik.


Euskal Zinea Lujango Unibertsitatean: "Gernika, bonbardaketa" eta "Guernica"

2017/06/16


Renoko Jon Bilbao Liburutegiak Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketa batekin egin du bat 80. urteurrenarekin

2017/05/31

Gernikako San Juan elizaren hondakinak bonbardaketaren ostean

Aurten Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena bete dela-eta, Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegiak bat egin nahi izan du efemeridearekin eta ahotsa eman die bombardaketa nozitu zutenekin eta sarraskiak utzitako ondorioekin, eta erakusketa bat antolatu du "Gernika, Voices after the Bombs" (Gernika, ahotsak bonben ondotik) izenburupean. Datorren urrira arte egongo da zabalik liburutegiaren sarreran, Mathewson-IGT Jakintza Zentruan,


Musika eta olerkiak: Karlos Zuazo eta Angela Serna, Gernikako sarraskiaren 80. urteurrena gogoan

2017/05/27


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia