euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Ekitaldia gaur Gernika gogoan Uruguaiko Legebiltzarrean; asteburuan, euskal egitaraua Saltora pasatuko da

2017/12/04

Uruguaiko Ordezkarien Ganbera

Gernikako Bondardaketari buruzko erakusketa bat inaugurako da gaur arratsaldean Uruguaiko Ordezkarien Ganberan, Gernikako Bakearen Museoak prestatua, Ganberako Lehendakaritza eta Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxearen babespean. Segidan, sarraskiaren 80. urteurreneko urtean gauden honetan, hitzaldia emango du Xabier Irujo historialariak. Asteburuan, berriz, euskal ekitaldiak Saltora doaz. Bertan, Euskal Festa antolatu du Saltoko Euskaldunen Taldeak eta programa bat, nazioko eta nazioarteko euskal etxeen bilerak tarteko.


"Gernikako Bonbardaketa" erakusketa inauguratuko dute Uruguaiko Parlamentuan

2017/12/04


Plaka Gernikako Arbola Plazan eta hitzaldia gaur Gernikaz, Uruguaiko Floridan sortzen ari den euskal elkartearen eskutik

2017/11/29

Uruguaiko Floridako 'Gernikako Arbola Plazatxoan' gaur ekitaldia antolatu duen 'Vasconia Florida' euskal elkartearen logoa

Euskal immigranteek bertara ekarri zuten ondare euskalduna berreskuratzearren lanean hasia da Uruguaiko Florida hiri eta departamentuan 'Vasconia Florida' elkarte berria eta gaur osteguna ekitaldia antolatu du Floridako Gernikako Arbolaren Plazatxoan, bertan plaka ipintzeko bonbardaketaren 80. urteurrena dela-eta, eta hitzaldia segidan, Xabier Irujo historialariaren eskutik, guztia bertako euskal "izpiritu eta arima" landu eta eguneratzeko xedez.


'Markak' filma gaur Berlinen Euskal Etxearen eskutik eta igandean Aitor Etxebarria eta Ensemble-ren kontzertua

2017/11/24

Gaurko emanaldirako afixa Berlinen, hiriko Euskal Etxe antolatzaile

Aurrera darrai Berlingo Euskal Etxea urte amaierako bere kultur proposamenekin eta gonbidapena luzatzen du gaur bertan alemaniar hiriburuan egingo duen 'Markak' filmaren aurkezpenerako, Hannot Mintegia zuzendaria eta Lobak elkarteko Amaia Badiola eta Usua Uribe bertan partaide. Iganderako, Aitor Etxebarria eta Ensembleren kontzertua iragarri du, eta datorren astetik aurrera 'Euskal Zinemaldia Berlinen' gauzatuko du, zenbait euskal filma emanez Euskararen Nazioarteko Eguna den datorren iganderaino.


'Markak' filmaren emanaldia, Hannot Mintegia eta Lobak elkarteko Amaia Badiola eta Usua Uribe-rekin

2017/11/24


Bere 25. urteurrenean ‘Gernika Lekua’ren lehenengo harria jarriko du Uruguaiko Saltoko Euskaldunen Taldea EEak

2017/11/21

Uruguaiko Saltoko Euskaldunen Taldeak 25. urte beteko ditu

Aspaldiko proiektua gauzatzen hasia da 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxea eta kulturgune bihurtuko den ‘Gernika Lekua’ren lehenengo harria abenduaren 3an, ENE Euskararen Nazioarteko Egunean eta Euskal Etxearen 25. urteurren egunean ezarriko dute. Hau ez da izango, ordea, urteurreneko programaren ekitaldi bakarra. Izan ere, abenduaren 8, 9 eta 10ean Euskal Etxeen Nazioarteko Topaketa batera gonbidatzen dute euskal uruguaitarrek.


Argentinako 2017 Euskal Asteko Programa: Gaur hasiko dira San Nicolasen igandera arte luzatuko diren ekitaldiak

2017/11/06

2017ko Euskal Aste Nazionaleko logotipoa

Iritsi da. San Nicolaseko Euzkal Etxea antolatzaile, azaroaren 6tik 12ra izango da aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala. Astean zehar Euskal Herriko kultur adierazpen ugari eta euskal kulturaren lagun frango bilduko dira hirian diasporaren jai handi honetaz gozatzeko. Festaren baitan Euskal Etxeak daraman ‘Etxe Nasaia’ programa solidarioaren 15. urteurrena ere ospatuko dute, General Rojo herrixkan, 350 bat ume gonbidatu.


Ekitaldia Gernikako Bonbarketaren 80. urteurrena gogoan, Arbolaren bedeinkazioa, Mortzila Afaria

2017/11/04


Lehenengo osteguna: euskal musika, Gernika Gogoratuz erakusketak, Xabier Irujo liburu sinatzaile...

2017/11/02


Euskal Echea ikastetxeetako ehundaka ikaslek Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena izan dute gogoan

2017/10/23

Llavallolgo Euskal Echearen jaiko Euskal Estanpa

Bi egoitza ditu Argentinan 1904ean sortutako Euskal Echea Institutuak, bata Buenos Aires hiriburuan eta bestea Buenos Aires probintziako Llavallol-en. Bakoitzak urteko bere Euskal Festa nagusia antolatzen urtero, urri-azaroan, udaberri aldera, ehundaka ikasle partaide. Festa bakoitzak bere eguna eta programa duen arren, aurtengoetan biak gai bat elkarbanatu dute euren ekitaldietan: Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurreneko urtea dela-eta, ikasle/dantzariek Bizkaiko herriak jasotako erasoa gogoratu dute.


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia