euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


'Zutarriak'ek bere lehen CDa grabatuko du 2018an; talde euskal argentinarrak otsailaren 26an joko du Buenos Airesen

2018/02/14

Buenos Airesko Lekeitio jatetxean joko du otsailaren 26an, astelehena, Zutarriak laukote euskal argentinarrak

Buenos Aireseko ‘Lekeitio Bodegón Vasco’ jatetxean joko du Zutarriak-ek otsailaren 26an, ikuskizun “akustiko eta intimo” batean. Emanaldi horrekin 2018ko errezitalen egitaraua irekita, taldea bere lehenengo lan diskografikoan arituko da lanean, udaberri aldera (Hego Ameriketan, neguan Euskal Herrian) kaleratzeko asmoz. Laukoteak gauzatu nahiko lukeen beste proiektuetako bat, Argentinako Euskal Aste Nazional batean jotzea da, euskal etxe guztiengana eta ahalik eta jende gehiagorengan iritsi ahal izateko


Ibilbidea: babeslekuak, Bartzelona eta Durangoko bonbardaketak, Plaça del Diamant-eko babeslekua bisitatuz

2018/01/20


Hannot Mintegiaren 'Gernika markak' dokumentala Theatre Le Poème-n eta ondoren zintzur bustitzea

2018/01/20


Gernika gogoan gauzatu zuen Montevideon Euskal Erria Euskal Etxeak Euskararen Nazioarteko Eguna

2017/12/27

Euskararen Eguneko ospakizunen baitan omenaldi bat egin zieten Euskal Erria EEko lagunek Bonbardaketaren biktimei Gernika Plazan

2017ko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrenena gogoratzeko programa berezia antolatu zuen Uruguaiko hiriburuko Euskal Erria Euskal Etxeak. Nevada-Renoko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendari Xabier Irujo historialaria gonbidatu nagusi, Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketa aurkeztu zuen Elkarteak Uruguaiko Ordezkarien Ganberan eta omenaldi bat burutu Gernika Plazan. Programaren baitan plaka oroigarri bat desestali zuen euskal kolektibitateak Floridan.


Euskal Festa eta 25. urteurren arrakastatsua ospatu dituzte Uruguain Saltoko euskaldunek, 2017ko balantze bikaina eginez

2017/12/18

Saltoko Euskal Etxeak antolatutako ‘Aitzindarien Korrika’ren parte hartzaileak

Urte hasieran jarritako helburuak banan banan eta txukun ari da betetzen Salto hiri uruguaitarreko euskal etxea. Konparazio, iaz berreskuratutako Harriague Upeltegia kulturgune bihurtzeko proiektuari bultzada handia eman diote, eta Udalak lur eremu zabal bat ematea lortu dute, bertan ‘Gernika Lekua’ izeneko pasealekua eraikitzeko. Saltoko Euskaldunen Taldeak Euskal Festa bat eginez ospatu ditu lorpenok, abendu hasieran Euskararen Eguna eta elkartearen 25. urteurrena programa berezi batekin ospatuz.

 


Aitzindarien Korrika, Saltoko Euskaldunen Taldeak antolatua Euskal Festari amaiera emateko

2017/12/10


Euskal Festaren egun nagusia Salton: bilkurak, erakusketak, dastaketak, sinadura...

2017/12/09


Durangoko 2017ko Azokarako dantzazaleen erosketa zerrenda osatu du Dantzan.eus-ek

2017/12/08

Durangoko Azokak datorren igandera arte zabalduko ditu ateak Durangoko Landakon

Durangoko 2017ko Azokarako dantzazaleen erosketa zerrenda osatu dute Dantzan.eus-eko lagunek, informazioa baliatu nahi duten dantzazaleen lagungarri. Gure irakurleentzat ere baliagarri izan zitekeelakoan, artikulua eta zerrenda bera hona ekarri dugu. Durangora joan behar baduzu, hementxe daukazu, erosketen gidari. Eta joaterik ez baduzu, hona seguruenik internetez edo bestela ere lortu ditzakezun izenburu eta emaitzen zerrenda.


Euskal Festa, euskal etxeen nazioarteko eta nazio bilera, erakusketa, hitzaldiak, musika, pintxoak...

2017/12/08


‘Gernika 80 urte’ erakusketa Pergaminoko Museoen Gauko parte izan da hiriko Lagun Onak Euskal Etxearen eskutik

2017/12/07

Pergaminoko 2017ko Museoen Gaua ekitaldian, 'Gernika 80 urte' erakusketa inauguratu zuten

Partaidetza bikoitza izan du aurten Pergaminoko Euskal Etxeak hiriko Udalak antolatutako 'Museoen Gaua' ekitaldian. Bonbardaketaren 80. urteurrenaren urtean, Gernikak jasotako erasoa irudikatzen duen erakusketa inauguratu zuen Lagun Onak-ek bertako Udal Museoan. Ekitaldi berean, euskal dantzak eta danborrada eskaini zituzten Euskal Etxeko lagunek INTAko Esperimentu Laborategian antolatutako bisita gidatuan.


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia