euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Iparraldeko EEak Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena eta Aberri Eguna izango ditu gogoan

2018/04/25


Bonbardaketaren 81. urteurrena: Buenos Airesko CCK Kultur Guneak jardunaldiak hasiko ditu bihar Agirre Lehendakariari buruz

2018/04/24

'Agirreren bidaia' zine zikloa CCK Kultur Gunean

Buenos Airesko Centro Cultural Kirchner (CCK) kultur guneak --Hego Amerikako handiena eta modernoena, Postetxe Zentraleko eraikin ohian-- Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko helburua izango duen ekitaldia baitaratuko du bihartik hasita apirilaren 25etik 27ra. Ekitaldiak Jose Antonio Agirre lehendakariaren erbesteratzean sakontzen duen ‘Agirreren Bidaia’ zinea zikloa hartuko du ardatz, zenbait mahai ingururekin, Buenos Airesko euskal etxeetako ordezkariak partaide.

 


"Zerutik sua dator" emango dute Kultur Etxean Gernikako bonbardaketaren 81. urteurrena gogoan

2018/04/20


Valparaisoko Euskal Etxeak "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa abiatu eta "Markak" dokumentala emango du apirilaren 26an

2018/04/18

Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen liburutegia zabaltzeko festa joan den urtarrilaren 26an

2018 urte osorako bere programa bidali digu Valparaisoko Euskal Etxeak, Txilen, eta bertan datorren astean nabarmentzen da Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko egun berean Valparaisoko Udaletxean zabalduko duten "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa eta pantailaratuko duten "Markak" dokumentala, Euskadiren Ordezkaritza eta Valparaisoko Alkatetza bera lankide antolatua. Euskal Etxeak urtean zehar eratu dituen bestelako proposamen dira Iñaki Deuna, Diasporaren Eguna edo Euskal Astea-Euskararen Eguna baita ere euskara, zinema, musa, dantza, gastronomia...


123 urte bete berri dituen Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak Gernika oroituko du apirilaren 25ean

2018/04/16

Iparraldeko Euskal Etxearen 123. urteurrena (argazkia Norma Rios)

Iparraldeko Euskal Etxeko lagunek ekitaldi berean gogoratuko dituzte Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena. Cesar Arrondo hizlari anfitrioi eta ‘Gernika’ dokumentala ikusten. Hitzordua apirilaren 25ean izango da, iluntzeko 7etan. Erakundeko Kultura Azpibatzordeak antolatzen duen urteko programan parte hartzera ere gonbidatu du elkarteak, tartean euskara klaseetan, Mus Tailerrean eta Zine Zikloan.


"Gernikako bonbardaketa" erakusketa munduko Euskal Etxeetara eta Euskadiren Ordezkaritzetara helarazi nahi dute

2018/04/10

Gernikako irudia bonbardaketaren ondotik

Eusko Jaurlaritzak eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak hitzarmena sinatuko dute “Gernikako bonbardaketa” erakusketa kanpoan zabaltzeko, bereziki Euskal Etxeetan eta Euskadiren Ordezkaritzetan. Ekimenak Euskal Diaspora hartu du gehienbat gogoan eta gauzatu ahal izateko Eusko Jaurlaritzak lankidetza eskatuko die munduko euskal etxeei eta euskal etxeen federazioei.


Jose C. Pazeko Toki Ederrek 2018ko plangintza kaleratu du, Paula Basaldua soziologoaren genero tailer bat barne

2018/03/26

Paula Basalduaren genero mintzategia apirilaren 17an izango da

Buenos Aires Handiko euskal etxe aktiboenetako bat da Toki Eder eta besteak beste dantza klaseak, euskara eskolak, kultur tailerrak eta beste hainbat proposamen eskaintzen ditu. Aurtengo nobedadeen artean “Emakumeak lehenengo pertsonan. Emakumeen aurrerapenak gizonezkoen munduan” izeneko mintzategia dakarkigu Euskal Etxeak Paula Basaldua bazkidearen esku. Mintzategiaren baitan ‘Begiradak Eraldatzen’ erakusketa inauguratuko du elkarteak apirilaren 17an.


Samina San Juanen eta komunitate euskal argentinarrean Eusko Etxeko arima zen Ofelia Larrearen heriotzagatik

2018/02/26

Ofelia Larrearen erretratua  txuri-beltzean, Eusko Etxeko lagunen inspirazio, 2018ko San Juango Eguzkiaren Jaian

Urtero bezala, Eguzkiaren Festan hartu du parte 2018 honetan ere San Juango Euskal Etxeak, izen bereko probintzia argentinarrean. Hala ere, eta ekimena arrakastatsua izan bada ere, giro goibela gailendu da bertako euskal txokoan, otsailaren 20an, Festaren inaugurazio egunean, hiriko euskal kulturaren erreferente eta Etxeko lehendakaria zen Ofelia Larrea hil baitzen. Azokan iraun zuen egun guztietan, Eusko Etxeko kideek Ofeliaren argazki bat jarri zuten, joandako lagunaren presentzia babesle gisa, gainerako euskal sinbolo eta ezaugarrien artean.


Euskadiren Ordezkaritzak Argentinan filmak, erakusketak eta materialak eskaintzen dizkie EEei, ekimenak antola ditzaten

2018/02/22

Kultura zabaltzeko hainbat baliabide eskaintzen ditu Ordezkaritzak

Udako oporraldia amaitzear dago Hego Hemisferioan eta Argentinako euskal etxeak urte osorako egitarauak finkatzen eta aurkezten hasiak dira. Euskal etxe eta elkarteen lana lagundu, erraztu eta osatzeko asmoz, Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzak gogora arazten du kultur eskaintza ugaria daukala erabilgarri eta hala eskatzen duten euskal etxe eta elkarteen eskura jarria, hauek urteko euren plangintza eta egitarauetan sartu ahal izan ditaten. Hona materialaren zerrenda. Eman begiratua eta eskatu batere lotsarik gabe!


Colon Antzokian ‘Unicos’ jaialdian parte hartu aurretik Laurak Bat Euskal Etxean prestatu da Joan Manuel Serrat

2018/02/21

Joan Manuel Serrat Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean

Luxuzko bisita batekin eman dio hasiera 2018 urteari Buenos Airesko Laurak Bat-ek. Izan ere, Euskal Etxeko Basaldua aretoan egin zuen Joan Manuel Serrat-ek bere entsegua gaur bertan Colon Antzokian eskainiko duen kontzerturako. “140. urteurren urtea bukatzeko era ederra izan zen” adierazten dute BACen antolakuntzan erabat murgilduta dauden Euskal Etxeko lagunek.


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia