euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Euskararen aste bat hasiko da uztailaren 1ean Leeuwarden-en 2018 Europako Kultur Hiriburuan, Holandako Frisian

2018/06/27

Xabi Paya eta Joxan Goikoetxea arituko dira Leeuwarden datorren igandetik aurrera euskara eta euskal kulturari eskainitako astean

Holandako Frisian kokaturik dagoen Leeuwarden hirian euskararen inguruko astea egingo da 2018ko Europako kultur hiriburua dela eta antolatu duten jarduera programa zabalaren baitan. Afuk (frisiera eta frisiar kultura sustatzen dituen erakundea), Euskaltzaleen Topagunea eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko elkarlanari esker uztailaren 1etik 8ra euskara izango da protagonista Language Pavilionen (Hizkuntzen Pabilioia). Egitasmoak Europako hizkuntza txikien aniztasuna erakutsi, hizkuntza horien arteko harremanak estutu eta hizkuntza aniztasunaz kontzientzia hartzea ditu helburu.


National Geographic-ek Gernikako Bonbardaketari buruzko argazki eta infogramak biltzen duen artikulua argitaratu du

2018/06/22

National Geographic aldizkari estatubatuar ospetsuak artikulua argitaratu du gaur ostirala Picassok inspiraziogai hartu zuen Gernikako Bonbardaketari buruz, sarraskiko hainbat argazki eta infografia plazaratuz, Francoren aliatu ziren hegazki nazi eta faxistek 1937ko apirilaren 26an burutu zuten operazioaren xehetasun eta emaitzak aipatuta. Artikulua, National Geographic-en edizio espainiarrari dagokio eta ...

NABOko lehendakari berri Philippe Acheritogaray-ren mezua AEBetako Diaspora aurrean, dituen planak aipatuz

2018/06/20

NABO zuzendaritza 2018-2019: Mayie (Berterretche) Petracek, Kate Camino, Philippe Acheritogaray, Annie Gavica

EuskalKultura.com-ek tenorez adierazi zuenez, Philippe Acheritogaray da NABOko lehendakari berria, Ipar Ameriketako euskal etxe eta elkarteen bilgune den erakundeko buru hautetsia 2018-2019 epealdirako, presidente kargua urtero hautatzen baita NABOn. Erakundeko delegatuek, Nevadako Winnemuccan eginiko Biltzar Nagusi edo 'Convention'en hautatu zuten, aldarrikatuta. Hona karguratu ostean euskal komunitateari luzatzen dion lehenengo mezu edo agurra, eskerrak emanez eta bere asmo eta kolaboratzaileen aipua eginez.


Rosarioko Zazpirak Bat-ek Dantzari Egunaren Aurretiko Jaia ospatu du, iraileko Dantzari Egunaren trebagarri

2018/06/06

Dantzariak beti daude dantzatzeko prest eta Rosariokoek ezin izan dute irailera arte itxaron Euskal Etxeak orduan ospatzen duen Dantzari Eguneko festara arte. Dantzarako grina lagun, Dantzari Egunaren Aurretiko Jaia deitu duten hitzorduan bildu ziren, joan den ostiral gauean, garai guztietako dantzariak partaide. Berri honekin batera, berbegiratua eman diegu Santa Fe probintzia argentinarreko hiri honetako azken boladako jarduerei.


La Platako Euzko Etxeak ‘Eguzkia’ aurkeztu du; sarean eta doan irakurri ahal izango den hiruhilabetekari berria

2018/05/16

La Platako 'Eguzkia' aldizkariaren lehenengo zenbakiaren azala

Euskal kulturaren hainbat gai jorratuko dituzte ‘Eguzkia’ aldizkarian idazten duten kolaboratzaileek. Eta euskal etxearen komunikazio-tresna ere izango denez, Euzko Etxeak garatzen dituen proiektu guztiek izango dute euren lekutxoa argitalpenean. Lehenengo alea bertsio digitalean bakarrik kaleratu da eta elkarteak Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoan hartzeko antolatutako ekitaldian aurkeztu zuen.


'Gernikako Bonbardaketa, 1937' filma pantailaratuko dute Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioan

2018/05/15


Ekitaldi andana Hego Amerikan Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko; irudi galeria Argentina, Peru, Txile eta Uruguaitik

2018/05/03

Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena Peruko Liman eta EEko lehendakari Raul Noblecilla gazteez inguratuta

Urteurren eguna apirilaren 26an izan bazen ere, egun berean ez ezik, hurrengo egunetan ere egin dira Hego Amerikako euskal erakundeek antolatutako ekitaldiak. Salto eta Montevideo Uruguaiko hirietako zeremonietan Gorka Alvarez Aranburu izan zen partaide, Eusko Jaurlaritzaren izenean; Buenos Airesen CCK Kultur Guneak hartu zituen bere gain Euskadiko Ordezkaritzak antolatutako jardunaldiak. EuskalKultura.com-eko gaurko artikuluak Txile eta Peruko zenbait ospakizunen berri ere badakar (argazki galeria).


Jorgelina Oteguik liburu bat aurkeztu eta Roberto Landaburu historiaz mintzatu zen Venado Tuertoko I Euskal Topaketan

2018/05/02

Venado Tuertoko lehenengo euskal topaketa apirilaren 20an izan zen

Topaketa Juan Bautista Alberdi Herri Liburutegian egin zen, Jorgelina Otegui eta Roberto Landabururen eskutik. Liburu, irudi eta dantzak medio antiolatzaileek Euskal Herria eta euskal kulturari buruzko ikuspegi zabal bat eskaini zuten. Gernika ere ekarri zuten gogora, Bonbardaketaren lekuko izan zen eta duela bi urte hil zen arte Venadon bizi zen Modesto Egia eibartarraren lekukotasuna oroituz.


Segitzen du Udaletxean 'Gernikako Bonbardaketa' erakusketak maiatzaren 28ra arte

2018/05/02


Bonbardaketari buruzko hitzak lagun inauguratu dute Paranako Urrundik-en egoitzan Picassoren Guernica bat

2018/04/30

Paranako Urrundik elkarte eta 'Presencia Vasca' saioaren urteurren bazkaria

Koadroa Paranako euskal elkartearen egoitzako ‘Mikel Ezkerro’ aretoan egongo da aurrerantzean ikusgai, herri bizkaitarrean gertatutako sarraskia inoiz ahaz ez dadin. Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena zeremonia hunkigarri batean oroitu zuen 18 urte bete berri duen Urrundik Euskal Etxeak.


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia