euskal diaspora eta kultura
2021/04/21
Astelehenean oroituko da munduan baina batez ere Euskal Herrian eta euskal diasporan Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrena. Bi egun lehenago, larunbatean, Picasso presents Gernika ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango dugu online Youtuben. Lanak Bonbardaketak utzitako ondorioetan sakontzen du eta benetako istorio bat abiapuntu, familiarengandik aldendu eta atzerriratu behar izan zituzten neska-mutilek ...2021/04/20
Ekimen berezia proposatu dute Kolonbiatik, datorren astelehenean Franco generalaren aliatu ziren hegazki aleman eta italiarrek Gernika bonbardatu zutela 84 urte beteko diren egunaren karietara. Picassoren 'Guernica' koloreztatzera eta artistak lan harekin zabaldu nahi izan zuen mezuaz gogoeta egitera deitu dute, honako galdera eginez: Diasporatik, zergatik uste dut dela garrantzitsua Gernikan gertatu zena ...2021/04/16
2021/03/23
Euskadiren Txileko Ordezkaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak lehiaketa edo zehatzago testu-bilketa bat antolatu du datorren apirilaren 26an Gernikako Bonbardaketaren 84 urteurrena izango dela-eta. Testuak eskatzen dituzte, kontaketak, mikroipuinak edo poesiak, gehienez 100 hitzekoak, gai gisa gertakari lazgarri hura hartzen dutela edo "hurbiletik ukitzen zaituen pertzepzio, sentsazio edo bizipen baten" ...2020/12/09
Carlos Gabilondok, Euskal Zinema Ibiltariko arduradunak, urteko agenda bete-beteta ekin zion 2020ari joan den otsailean. Hogei bat euskal etxe bisitatuko zituen, behin baino gehiagotan, azken hamarkada honetan Euskal Zinema Ibiltariaren anfitrioi izandakoak. Ia urtebete pasatu da momentu hartatik eta agendatutako jardueretatik bat bera ere ez du egin ahal izan, ez behintzat pentsatu bezala. Zine ...2020/09/21
Venezuelako euskal komunitatearen efemeride berezia joan den astelehenean, Mari Cruz Diez Lazcano elorriotarrak 103 urte bete baitzituen, gehienak Venezuelan bertan emanak. 1917an Elorrion (Bizkaia) jaioa, Felipe Diez eta Maria Fernanda Lazkanoren alaba, gerra zibila eta Durangoko bonbardaketak pasa zituen. Donostian bizi izan zen, eta bertan ezkondu zen Vicente Alberro Echeverria bermeotarrarekin, ...2020/04/30
Bizitza luze eta oparoa bizi izan zuen Antonio Andres Urbieta plentziarrak. 1918ko irailaren 22an jaioa, Francok estatu-kolpea eman zuenean 17 urte egiteko zegoen eta irail hartan Bilbon, Molaren hegazkinen bonbardaketa batean zauritu zuten. 1937ko apirilean Irrintzi bataloi jeltzalera batu zen gudari. Preso hartu zuten Urduñan, Konzentraziogunea Burgosen, "langileen ...2020/04/28
Koronabirusaren karietara elkarretaratze jendetsu guztiak oraingoz debekatuta, sar sozialak dira gaur egun plaza berria, foro edo agora aktiboa jende biltzeko... birtualki besterik ez bada ere. Euskal diaspora ez da honetan salbuespen eta gogoz ekin dio --ze erremedio-- eskura dauden bide berriak erabiltzeari. Halaxe gertatu zen, konparazio, duela pare bat aste Aberri Egunaren ospakizuna sareetan egitearekin, eta ...2020/04/27
EuskalKultura.eus-ek aurreratu bezala, neurri bereziak harturik, baina Berlingo agintariek baimendu egin zuten joan den igandean urtero hiriko Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketaren urteurrenean Guernica Platz-en antolatzen duen oroitzapen-ekitaldia. Aurten koronabirusa dela-eta segurtasun tartea utzirik eta gehienez 12 pertsonaren partaidetza baimendurik, zeremonian poesia bat irakurri eta hitzak esan ziren ...2020/04/26
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus