Lerro hauek, uztailaren 18an idatzi dira, goizez, Bilboko Athletic-ek eta Tijuanako Xoloitzcuintles futbol taldeek Boisen partida historiko bat jokatu baino hamabi bat ordu lehenago. Arrazoi asko medio izango da partida historikoa, besteak beste aukera bakarra izango delako Athletic bezalako talde europar, on eta euskalduna Boisen ikusteko. Baita ere jende askoren ilusioa eragin duelako futbolaren eta euskal kulturaren inguruan. Etekinen zati handi bat, Boisen Euskal Ikasketak sendotzeko erabiliko da. Horri buruz doa honako bideoa. Agian jende asko bilduko da gaur partidara, eta urrats polita emango da euskal kulturak ere urrats berriak eman ditzan BSUn, Boisen eta Estatu Batu Mendebaldean!