Venezuelan 10 urte igaro zituen Patxi Albizu apaiz segurarrak eta nekazarientzako etxebizitzak egiten amaitu zuen. Egun Donostian bizi den abadeak harreman handia izan zuen Caracaseko Eusko Etxearekin eta komunitate euskal-venezuelarrarekin. Urte haiek oso aberasgarriak izan ziren berarentzat, baina "herrimina egunero sentitu nuen", aitortzen du. "Han emandako urteak, nire bizitzako onenak izan ziren" dio, baina "oso gustura itzuli nintzen Euskal Herrira". ETBko Ur Handitan saiorako solaskide izan du Xabier Madariaga kazetaria.