Nevadako (AEB) gobernadore Brian Sandovalek Aldarri bat (Proclamation) sinatu du 2016ko maiatzaren 29a Euskal Kulturaren Eguna izendatuz. Honekin sostengua eman nahi izan die Nevadatik uztailaren 7tik 11ra Washington hiriburura Smithsonian Folklife Festival-en parte hartzera joango den estatuko "Great Basin Basque Dancers" taldeari. Talde gogor ibili da enseatzen eta emanaldiak antolatzen dirua lortzearren hiribururako bidaia ordaintzeko eta hilabete eta gutxi geratzen dela ekitaldirako helburu duen dirukopuruaren erdian dabil (artikulu eta bideoa, Elkoko KENVTV estazioa).