Nafarroa Behereko Donibane Garazi eta Kaliforniako South San Frantzisko hiri senidetu edo ahaidetuak dira. Ez da ahantzi behar andana ederra baxenabartar eta euskaldun etorri zela San Frantziskoko Badiaren inguru osora, eta hor ireki zituela, izan ere, ateak 1982an, Gure Euskal Etxeak, Basque Cultural Center-ek. Honako bideoak, ahaidetzearen sinadura biltzen du, Garaziko Herriko Etxeko Graxiana Paris-ek eta So San Frantziskoko Richard Garbarino alkatea sinatzaile, 2012an (irudiak, Jean-Paul Barthe, milesker, Jean Paul)