Galeseko Llanfairpwll herriko gazte talde bat ageri da bideo honetan Ken Zazpi euskal talde ezagunaren seguruenik kantu ezagunena den Ilargia kantatzen (ikus bertsio originala). Erruduna, Iñaki Pierola izeneko gaztea, bi hilabeteko irakasle praktikak egin baitzituen 2011ean herri horretan eta euskaldunez eta euskal kulturaz zeozer jakin eta ikasi nahi zutelarik honako kantua irakastea otu zitzaion. Euskararik ez bazekiten ere, arazorik gabe pare bat astetan ikasi zuten eta hona emaitza. 9-11 urte bitarteko haurrak dira eta Iñaki bera ari zaie gitarran, beste irakasle bat pianoan eta perkutsioan beste ikasle bat. Zorionak haurrei eta zorionak Iñakiri!