Joan den asteazkenean estreinatu dute Donostian Manuel Aguilar-en laburmetraia hau. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Meta! Kulturaren baitan aitzinarazi da, mikrobabespenez. Sebastian eta Claire bikotea dira, Donostian egun batzuk igarotzen ari diren turistak. Alde Zaharretik paseoan, Sarriegiren estatua ukitu eta mundu musikal batean murgilduko dira, hiriko jai handiaren benetako protagonistak bilakatuta, Danborradako protagonistak. Gidoia eta Zuzendaritza: Manuel Aguilar; Argazki Zuzendaritza: Ivan V Jimenez; Muntaketa: Asier Burgaleta; Arte Zuzendaritza: Natalie Hickey; Ekoizpen Buruak: Maria Villoch, Haizea Urkiola, Itsaso Bon; Aktoreak: Fernando Ruiz, Teresa Alzuru.