Sei musikarik osatua, Hinka taldeak euskal soinu tradizionalez elikatzen den musika proposatzen du. 2013ko udatik goiti zuzenean ikusteko parada izanen dugula iragartzen dute. Anartean, haien lanaren aitzin gustu bat, pilula gisa dastagai, eskaintzen digute, bideo honetan jendeaurretzen duten 'Begira' kantuarekin. Taldearekin harremantzeko, idatzi hinkataldea@gmail.com helbidera. Telefonoz, (33) 626 265984 (Maitena). Zorte on talde berriari!