Urtero abuztuan egiten du Gardnervilleko (Nevada) Mendiko Euskaldun Cluba euskal etxeak bere euskal festa edo piknika. Eta bi urtean behin, piknikarekin batera NABO Kantari Eguna ere egiten du. Hala izan da aurten. Bideoaren lehenengo zati honetan, bezperako (osteguna) euskal jaia herriko JT euskal kantina eta jatetxean eta biharamunean (larunbata) euskal meza, aita Mike Lastirik emana, eta ondoren bazkaria, barbakoa estilokoa, euskal etxeko kideek prestatua. Ondoren emango zitzaion hasiera Euskal Kantari Egunari, baina hori bideoaren bigarren zatian dago. Abesbatza, Errenteriako Zaria da (irudia Jean-Paul Barthe)