Arratsaldeko bostetan atera zen azkeneko bisitaria Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegitik, eta berehala hasi ziren sartzen hamarnaka langile, ordu bete eskasean aretoa 16 mahaiko jatetxe bilakatuz, Kapitolioa ikuspegi. Menu koordinatzaile, Andoni Aduriz errenteriarra, hiru lankide bizkaitar lagun, Jose Migel Olazabalaga, Txomin Gomez eta Paul Ibarra. Orotara, 160 gonbidatu, amerikar eta euskaldunen artean (bideoa Deia)