Urtero abuztuan Saint Pierre eta Mikelune uharte frantsesek euren Euskal Bestak ospatzen dituzte. Gogoratu, geografikoki Ipar Amerikan, Kanada eta Ternua ondoan kokatuta egon arren Frantziako parte diren uharteok euskal historiadunak direla, bertara balea eta baikaoa harrapatzera joan ziren euskaldunen eskutik. 2021ean Euskal Bestak agorrilaren 9etik 15era izan dira. Eta bertan izan dira TF1 frantses kate nagusiko kamerak, artxipelagoa eta bere ondare euskalduna deskubrituz frantses publikoari.