Argentinako telebista nazionaleko saioa da 'Historias de la Argentina secreta' (Argentina gordeko istorioak) eta 1991ean, bere 320. zenbakia La Pampako Macachin herriko euskaldunei eskaini zien, izen horrekin, 'Los vascos de Macachin' (Macachingo euskaldunak). Gogoratu, esaterako, Macachin izan zela 2015ean Argentinako Euskal Aste Nazionalaren egoitza. Euskal erroak gautxoekin eta Pamparekin nahasten dira, argentinar eta euskaldun, Macachinen. Itzela euskaldunek bertan egindako lana, eraikuntzak, hotela, kirol instalazioak. Zinez txalogarria. Eta bizikidetza ederrean herrian dagoen espainiar elkartearekin, erreportajean elkarte hartakoek azaltzen dutenez.