Pare bat astez, Washington hiriaren bihotza euskal kolorez jantzi da 2016ko ekain-uztailean, euskaldunei eskainitako Smithsonian Folklife Festival jaialdiarekin. Bideoan, ekainaren 29ko aire zabaleko kontzertuko irudiak, musika, dantza eta euskal bizipoza, National Mall-en Kepa Junkera eta Sorginak-en eskutik, itsasoaren bi aldeetako publikoa dantzari (bideoa EuskalKultura.com)