Bertako euskal etxeko zaindaria da San Inazio eta urtero ospatzen dute bere jaia Necocheako Euzko Etxean. Herriko alkate Facundo Lopez-ek eta hiriko gobernuko idazkari Diego Lopez-ek Euzko Etxeko agintariak errezibitu zituzten Udaletxean. Hall-ean dantzarien ohoreak jaso eta ondoren bi erakundeetako agintariek lore-eskaintza egin zuten Mariano Necochearen eta Angel Murga hiriko fundatzailearen monumentuen aurrean Azkenik, Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean beste lore sorta bat utzi eta dantzari batek aurreskua dantzatu zuen. Bideoan, hau guztia dela-eta Udalak berak EEko lehendakari Antonio Alustizari eginiko elkarrizketa.