Buenos Aires probintzia argentinarrean kokatzen den Azul herrian ekitaldi bat egin du hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeak --Centro Basko Azuleño Gure Txokoak-- bertako Udal Parkean hazten ari den Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean, bat eginez munduan Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena gogoan, sarraskia arbuiatu, hildakoak oroitu eta Bakearen alde bildu diren gainerako gizaki talde, elkarte eta euskal talde eta erakundeekin. Seinalea ezarri diote Arbolari (bideo eta argazkia Azul es Cultura).