Hona joan den larunbatean, maiatzaren 20an, Boiseko euskaldunek egin zuten 2017ko Sagardotegi Dinner edo Sagardotegi afaria. Hiriko Oinkari dantza taldekoek antolaturik, sagardoa Astigarragako Bereziartuatik ekarria, bertaratu zirenek txotxaren tradizio onenari eutsi zioten, menu ezagunarekin: bakailao errea, bakailao tortilla, txuleta, intxaurrak eta gazta, sagardoz ongi bustia. Sukaldari, Jesus Alcelay. Bideoa, Elkoko Mercedes Mendivek, irudietan jotzaile agertzen den musikariak, pasa dizkigu.