2001eko krisialdian hasi zen San Nicolaseko Euskal Etxe argentinarra Etxe Nasaia programarekin. Hainbat eta hainbat familiatan jateko gutxi sartzen zen eta haur asko eta asko behar bezala elikatu gabe joaten ziren eskolara. San Nicolaseko Euskal Etxeko Damian Cebey lehendakaria buru, euskal ekimen hau medio, milaka haur pasatzen hasi ziren euskal etxetik, bertan Euskal Herria eta euskaldunei buruzko informazio orokor bat eman eta EEko sukaldari taldeak prestatutako paella bat dastatzeko.