euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Beste elkarrizketa bat egin diote Argentinan Roman 'El Vasco' Agirrezabal-i

2024/01/01

Argentinan, Comechingones mendizerran, 2150 kilometroko altueran, bakarrik, bere zaldi, oilo eta animaliekin, naturak erabat inguratuta bizi den Roman Agirrezabal Osintxuko bergararrari elkarrizketa berri bat egin diote bertako prentsakoek, kasu honen 'Huellas de San Luis' telebista saiorako. Cordoba eta San Luis probintzien artean, Merlo herritik ez urrun, bizi da bertan famatua den eta euskal-argentinar komunitateetan ere ezaguna den eremita berezi hau.

Bideoa ikusi


Bakersfield-eko Euskal Etxea 47 urte Kern County-ko Azokan: elkarrizketa KGET News-en

2023/09/23

47. urtea da Bakersfield-eko Euskal Etxea —Kern Country Basque Club— konderriko Azokan ari dela partaide bere saltokiarekin euskal estilo garbiko janari eta edaria eskaintzen, elkarteko kideak prestatzaile eta zerbitzari. Hori dela eta KGET News-eko lagunek Euskal Etxeko Maria (Bernal) Toretta eta Joey Iturriria elkarrizketatu dituzte. Zorionak! (bideoa KGET News)

Bideoa ikusi


Boiseko Dan eta Ellie Ansotegui eta Ansots nazio mailako CBS Saturday Morning saioan

2023/01/14

BOISEKO ANSOTEGUI FAMILIA ETA ANSOTS. Ikus eta entzun Boiseko Dan eta Ellie Ansotegui eta euren Ansots jatetxe eta txorizo negozioaren —eta Boiseko euskal kulturaren— berri AEBko nazio mailako 'CBS Saturday Morning' TV saioan, 2023ko urtarrilaren 14ko emankizunean. Boisen jaioa, Dan Ansotegui-k gogor eutsi dio bere aitona-amona bizkaitarren euskal kulturari eta ekile eta sustatzaile izan da Boiseko euskal komunitatearen baitan. Berak sortu zuen Gernika taberna, euskal produktuen Basque Market denda eta jatetxea, eta zabaldu zuen pandremia garaian alaba Ellie eta emazte Tamararekin batera Ansots, Euskal Herriko moduko txorizo enpresa ekoizlea eta jatetxea. Baina horrez gain, musikaria, irakaslea, AEBko 'National Endowment for the Arts' sariduna eta beste hainbat gauza da euskara ongi menperatzen duen boisetar atxiki eta konprometitu hau.

Bideoa ikusi


Aberri Eguna 2022, Euskal Herria Baterak deiturik, Diasporako partaidetza ere bertan

2022/04/17

Euskal ikurrak atera eta ereserkiak abestuz keinu bateratuan parte hartzeko deia luzatu zuen EHBk, hiru kantu proposatuz: “Ikusi mendizaleak”, Diasporaren eskutik, “Txoriak Txori” Amaiurren bertako abesbatzarekin mendeurrenagatik eta “Gernikako Arbola” musikari ezagunak eta Gernikako koro herritarrak partaide, Euskal Herria eta euskaldunen geroa gogoan munduko gainerako herri eta herritarrekin elkartasunean.

Bideoa ikusi


Ikus bideo honetan nork eta nola eraiki zuen hutsetik San Frantziskoko Gure Euskal Etxea

2022/02/22

Ikus Jean-Paul Barthek prestatu bideo honetan nola eraiki zen hutsetik, auzolanean, San Frantziskoko Gure Euskal Etxea, 1981an hasirik 1982an estreinatu arte. Bideoa 40. urteurreurrena ospatzeko bestan eskaini zen, 2022ko otsailaren 19 eta 20an, egoitza berean, Gure Euskal Etxea eraiki zuten gizon-emazte guztien oroimenez. Zorionak eta mila esker handi bat!!

Bideoa ikusi


'Ez edozein ostatu' dokumentala, Los Banoseko 'Wool Growers' jatetxeaz eta herriko euskaldunez

2021/11/30

"Not any restaurant" ('Ez edozein ostatu') dokumentala, Kaliforniako Los Banosko 'Wool Growers' euskal jatetxeaz eta herriko euskal komunitateaz, Matt Mealer-ek eginda eta 2021eko azaroaren 27an estreinatua Los Banoseko KSEE24 telebistan, eta pare bat egun geroago sare sozialetan. 

Bideoa ikusi


"Europako hizkuntzarik zaharrena zazpi egunetan ikasten saiatu gara", hona ahaleginaren bideoa

2021/11/01

"Europako hizkuntzarik zaharrena zazpi egunetan ikasten saiatu gara, "We Tried to Learn Europe’s Oldest Language in 7 Days", esan dute Ollie & Sebastian-ek. Ikus ingelesez eta euskaraz den bideo honetan euren ahaleginaren emaitza.

Bideoa ikusi


Eusko Jaurlaritzak pandemiagatik, bigarrenez, 2021ean ez dela Gaztemundu deituko iragarri du

2021/10/15

Facebookeko bere kontuan ezarri duen bideo honetan Kanpoan den Euskal Komunitatzearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk iragartzen du Eusko Jaurlaritzak iaz bezala, 2021ean ez duela antolatuko munduko euskal etxeetako gazteentzako Gaztemundu programa, pandemia tarteko bidaiatzeko eta partaideak berdintasunez Euskal Herrira biltzeko eta osasun baldintzak zaintzeko dauden arazoen karietara.

Bideoa ikusi


24 ordu 2021eko EuskalAbenturan, Dylan Inglis ingeles euskalduna kamera eskuetan lekukotasun ekarle

2021/10/01

2021eko uztailean EuskarAbentura gazte ekimenaren hirugarren edizioa egin da. Ekimena Euskal Herri osoko eta bere diasporako 16-17 urteko gazteei hilabeteko epean zazpi probintziak oinez zeharkatu eta tarte horretan lekuak, bertako historia eta ohiturak bertakoak laguntzaile ezagutu eta adiskidetasuna eta bere hainbat balore --ekologismoa, berdintasuna...-- lantzeko aukera legez planteatu zen, hau guztia euskara harremantzeko eta hazteko tresna gisa. COVID-19ak baldintzaturik, iazkoa bertan behera geratu ondoren, aurtengoa ere berezia izan da, baina egin egin da. Hona Dylan Inglis ingeles euskaldunak kamera eskuetan bertan pasatu zituen 24 orduetako lekukotasuna. Eskerrik asko, Dylan!

Bideoa ikusi


Jaurlaritzako Gorka Alvarez Aranburuk zorionak eman dizkie munduan barrena Euskal Diasporaren Egunarekin bat egin dutenei

2021/09/13

2021eko Euskal Diasporaren Egunaren ondoko astelehenean, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk ekimen honen laugarren edizioaren arrakasta aipatu eta esker biziak ematen dizie munduan bat egin duten euskaldun, euskal etxe, komunitate eta norbanakoei. Gora Diaspora!

Bideoa ikusi


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia