Euskal Herrian dabil Idahoko KTVB Zazpigarren Kanaleko talde bat, euskal geografiako hainbat leku bisitatu eta bertan eginiko erreportaje eta zuzeneko konexioekin giroa berotzeko datorren uztailaren 29an Boise Idahoko hiriburuan egingo den "euskal partidarako" (Athletic eta Mexikoko Tijuanako taldea lehiatuko dira, Jaialdi 2015 euskal-amerikar festa eta elkarretaratze erraldoiko programaren baitan). Hona zuzenean eginiko konexio horietako lehena, planak aurkeztuz, Idahora emigratutako euskaldunak aipagai eta Euskal Herrian bisitatuko dituzten jende eta lekuak ere hizpide. TV ekipoko kide da Xanti Alcelay euskal boisetarra. Bideo gehiago, hemen.