euskal diaspora eta kultura
2016/07/05
Jaialdi barruko lekuak bisitatzen: Euskaldunak eta Itsasoa, azalpenak ematen txalupa bat eraikitzeko euskal teknika tradizionalez. Washingtongo Smithsonian Folklife Festival 2016k itsasoak euskaldunen bizitza eta historian izan duen garrantzia gailendu zuen: komunikabide gisa, munduratzeko, baleen ehizan eta arrain industrian... Komertziorako, munduan zehar mugitzeko, arrantzatzeko... Euskaldunen itsas kulturak ere isla izan zuen Washingtonen (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
Iturengo joaldunak biraka ibili ziren Washingtongo National Mall-en, baina tartea hartu zuten baita ere euren jarduna azaltzeko harrituta eta interesatuta begiratzen zien publikoari. Bideo honetan azalpenak ematen ari dira Smithsonian Folklife Festival-eko kantxan, zinez zur eta lur eta galderez beterik ikusle dauzkaten jendeen aurrean (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
Boiseko Biotzetik Abesbatza: Patty Gabica Haas zuzendari, Washington DCko Kennedy Center-en eskainitako emanaldia 2016ko uztailaren 2an. Aurkezle eta azalpen emaile, Janice Mainvil. Kontzertu osoa (bideoa The Kennedy Center)
2016/07/05
Arratsaldeko bostetan atera zen azkeneko bisitaria Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegitik, eta berehala hasi ziren sartzen hamarnaka langile, ordu bete eskasean aretoa 16 mahaiko jatetxe bilakatuz, Kapitolioa ikuspegi. Menu koordinatzaile, Andoni Aduriz errenteriarra, hiru lankide bizkaitar lagun, Jose Migel Olazabalaga, Txomin Gomez eta Paul Ibarra. Orotara, 160 gonbidatu, amerikar eta euskaldunen artean (bideoa Deia)
2016/07/05
Gainbegirada panoramikoa 2016 Smithsonian Folklife Festivalaren eremuari, euskaldunak eta euskal kultura protagonista, 2016ko ekain-uztaila (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
Euskal sukaldaritza tailerra Washingtongo National Mall-en. Smitsonian Folklife Festival 2016ko programaren baitan (photo EuskalKultura.com)
2016/07/05
Chinoko (Kalifornia) Gauden Bat euskal dantza taldeko dantzariak polkak irakasten publikoari Washingtongo National Mall-en (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
Iturengo joaldunak han-hemenka Washington hiriko Smithsonian Folklife Festivalean, bateko eta besteko musika eta erritmoak nahasiz; bideoan, Boiseko "Amuma Says No" euskal taldearen dantzatzeko doinekin (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
Euskal kontzertua Kennedy Center-en. Manu Iturregi trikitilaria, Klaperttarrak & Aukeran Washington DCko Kennedy Centerren 2016ko uztailaren 1ean, emanaldi osoa (bideoa The Kennedy Center)
2016/07/04
2016ko Smithsonian Folklife Festival-aren hasieraren bezperako saioa, ekainaren 28an, asteartea: Xabi Payak bertsotan egiten du lehendabiziko dantzaren aurkezpena, euskara eta ingelesa nahasiz
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus