euskal diaspora eta kultura
2017/07/11
2017ko uztaileko lehenengo hamabostadian Alemaniako Rudolstadt Festival-en hartu du parte Donostiako Gero Axular Ikastolako DBH1 eta DBH3ko ikasleek osatutako dantza talde batek, Txistulari eta soinujole musikariek lagundurik. Aurtengo edizioan, 50 musika talde beino gehiagok eta 10 dantza talde baino gehiagok hartu dute parte, hirian banatutako 20 agertokietan banatuta. Bideoak euskal dantzarien agerraldietako bat erakusten du (irudia ).
2017/07/09
Urtero egiten dute Nevadako Elkon, AEBetan, Basque National Festival delakoa, Euskal Jaialdi Nazionala, eta 2017 honetan bere 54. ediziora iritsi da. Irudiok --argazki eta bideoak-- euskal klubeko musikari eta eragile den Mercedes Mendive elkotarrari zor dizkiogu. Mercedes edo Mertxe, ala ere deitzen baitiote, Ariñal dantzari talde elkotarreko soinujolea da eta bere senar Fernando eta alaba Nekanerekin batera lan ederra egiten ari da Elkon euskal kulturaren alde.
2017/07/06
Urtetan bere kasa hondatzen eta galtzen joan ondoren, Madrilgo Udalak bereganatu eta mantenimendu eta zaharberritze lanak hasi ditu hiriko Beti Jai pilotalekuan. Euskal pilotak oihartzuna eta segimendua zeukan garai batean eraikia, badirudi etorkizuna izan dezakeela Udalak oraindik erabaki ez badu ere zer nolako erabilera emango dion. Egiten ari diren interbentzioari buruz ari zaizkigu bideoan, gaztelaniaz, arkitektoak, Udalekoak eta Beti Jai babesteko plataformakoak (bideoa IdealistaNews)
2017/06/26
Buenos Aires probintziako General Rodriguez-en, bertako Eusko Aterpea Euskal Etxeak bere euskal sukaldaritzaren erakusgarri diren gutizien anoak saltzen ditu elkartearen aurrekontuari laguntzearren. "Txibiak euskal erara" da gaurkoan saltzen ari diren --eta General Rodriguezko biztanleen artean estimatuenetakoa den-- platera. Horri buruz, Hitz Nagusiak proposamenaz eta euskal etxearen azkeneko saioei buruz mintzatzen da elkarteko lehendakaria, Juan Itcea.
2017/06/26
Leire Arrieta ikertzailea Radio Euskadiren historiari buruz mintzatzen zaigu Euskararen Eguna dela eta Montevideon antolatu zuten egitarau eta elkarretaratzetik bideoz bere agurra segitu zuten Diasporako euskaldunei bidaltzen diela. Irudia sareratzea Alberto Irigoyen-i zor zaio. Leire Arrieta "La historia de Radio Euskadi" liburuaren egilea da, Buenos Aireseko Ekin argitaletxeak 2016an berrargitaratu duen liburua (bideoa Alberto Irigoyen)
2017/06/23
Pilota paleta itzuliko da datorren igande honetan Villa Mariako Euzko Etxera, hiruzpalau urtez kanpo egon ondoren. Egiten ari diren ahaleginak kontaten dizkio 5900.TV-ri euskal etxeko lehendakari Gerardo Echeverriak. Hitzordua, Cordobako norgehiagoka probintziala, aste honetan bertan, ekainaren 25ean, goizeko bederatzietatik gaueko hamar t'erdiak arte, Cordobako Euskal Pilota Federazioaren kontrolpean.
2017/06/19
Urtero bezala hemen da Musikaren Eguna eta Bordeleko Euskal Etxeak, ohi bezala, bat egingo du hitzorduarekin. Euskaldunen artean beti izan dira gauza garrantzitsu eta berezia kantua eta musika --eta hauei lotua den dantza-- eta horixe gertatzen da baita ere Bordelen Euskal Etxearen inguruan. Honako bideoa 2015ko Musikaren Egunaren karietara egina da, eta polita iruditu zaigu. Zer litzateke Euskal Herriaz musikarik gabe. Ongi ospatu!
2017/06/01
Baigorriko (Nafarroa Beherea) Donostei kolegioan "Gure arbasoen ildotik" ekimenarekin 2016ko irail-urrian Kalifornia eta Nevadan izan ziren gazteek bideoa plazaratu dute euskaraz eta fratsesez, bizi izan zuten esperientziaren adierazgarri. Ikus hemen EuskalKultura.com-ek iaz argitara eman zuen bidaia haren emaitzaren laburpena, ikasleek berek egina (bideoa, Gure arbasoen ildotik-Kanaldude)
2017/05/31
"Los vascos de Macachín" (Macachingo Euskaldunak, 1991) du izena dokumental honek, Argentinako lurraldeak eta jendeak erakuskea helburu zuen "Historias de la Argentina secreta" (Gordetako Argentinako istorioak), telebista publikoko programako atal bat.
2017/05/26
Hitzaldia eman du Salton Luis Vicente Elías Pastor adituak "Euskaldunak eta ardoa Latinoamerikan" izenburupean, nabarmenduz Salton bertan, baina Uruguai osoan eta Hego Ameriketan euskaldunek ardogintzarekin izan duten lotura sakona. Horri buruz mintzo da "Saltoko Euskaldunen Taldea" Euskal Etxeko lehendakari Luis Zaldua, bere euskal etxeko dantzariak ere partaide izan dituen ekitaldiren baitan (irudia Agrouno).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus