euskal diaspora eta kultura
2017/12/30
Bartzelonako Euskal Etxean euskara ikasten ari diren zenbait taldetako ikasleek honako abesti hau egokitu, kantatu, grabatu eta dedikatu dute 2017ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta. Zuekin, "Sagarra da poma", "Sagarra manzana" kantu ezagunaren bertsio katalana.
2017/12/23
Zer da zuretzat dantza? Galdera hau egin diote frantsesez Pascale Lazkano dantzari getariarrari, Soka-ren baitan. Euskal Herrian barrena ari den Soka erakusketak dantza hartua du hizpide eta aipagai. Gomendagarria da erakusketa (ez dugu etsi eta nahiko genuke halako batean Diasporako eremuetara abiatzen ikusi, bertan ere arras ongi etorria eta estimatua izango delakoan) eta han edo hemen, ikusteko aukera suertatzen bazaizu, zalantzarik ez izan eta abiatu eskaintzen dizun bidaian barrena.
2017/12/20
Beste urte batez, ENE Euskararen Nazioarteko Eguna, bere lana, eta zehatzago euskarari dagokiona eta euskara bera plazara atera eta bertako herritar ez-euskaldunen aurrean aurkeztu eta partekatzeko baliatu du Valentziako Euskaltzaleok elkarte eta euskal etxeak. "Valentzian ere euskararen alde" lelopean programa oso bat antolatu dute festa giroan, kalea euskararen doinu eta koloreekin margotzeko.
2017/12/17
Ethan eta Julen Egiguren anaia oiartzuarrak izena egina dute munduko surf esparruan. Bideo honetan neguko prestaketetan ikus daitezke, bakarti, hotzari aurre eginez. Donostiako Zurriola eta gainerako hondartzetan ohituta daude (irudia Martxel Txintxurreta, musika Stork - Cane Toad)
2017/12/12
Urtero, neguko ohitura finkatua da Idahoko Boisen euskaldunek elkarrekin mortzillak prestatu eta 'Mortzila dinner' deitzen duten afari handi batean komunitate-ekitaldi gisa batu eta ospatzea. Horixe, odolkiak egiteko porrua prestatzea, 2017ko edizioan, da bideo honek iragartzen duena. Entzuten den musika, Boise bertako Amuma Says No taldearen 'Lau teilatu gainean' kantuaren bertsioa da, Jill Aldape kantari. Boiseko eta Diasporako beste hainbat bezala, jende askoren izerdiaren emaitza da proposamen hau. 2003 mortzilla atera dira azken urte honetan
2017/11/12
Gipuzkoako Zaldibian munduko errekorra haustea jarri dute helburu 2017ko azaroaren 10ean: herri osoak hartu du parte 26 orduz etengabe kantuz aritzeko desafioarekin. Oholtza gainetik etenik gabeko kantu-katea osatu dute adin guztietako herritarrek, gazte, heldu eta haurrek txandaka, Izan Kantuz bataiatu duten ekimenaren baitan (irudia Gotzon Aranburu - Goierriko Hitza)
2017/11/10
Elkarrizketa egin diote gaztelaniaz, egunotan Argentinan, bertako 2017ko Euskal Argentinar Aste Nazionalean parte hartzeko dabilen Miguel Etxebarria pintoreari. Egonaldia baliatuz, zenbait euskal etxe bizitatu ditu eta aste honetan San Nicolaseko 'Concejo Deliberante' delakoaren aretoan zabaldu du erakusketa, Euskal Asteko egitarauaren baitan. Bideoan, bertako El Día egunkariarekin izan duen solasaldia.
2017/10/27
"Gutako askorentzat Halloween festa arrotza da, azkenaldian Estatu Batuetatik telebistaren bitartez gugana iritsia. Hala da izenari dagokionez ("Halloween"), baina ez horrenbeste jaiaren izaerari dagokionez. Gure aurreko belaunaldiek antzeko ohiturak egiten zituzten Euskal Herrian (eta Europako hainbat herrialdetan), duela 40-60 urtera arte. Nagusienek ondo gogoratzen dutenez!" Horixe dioskute Ahotsak.eus-eko lagunek adineko zenbait emakumeren lekukotasunak ekarriz.
2017/10/11
Aurten 20 urte bete dituela eta, "Reflections" argi eta soinu ikuskizuna eskainiz ospatu du Bilboko Guggenheim Museoak. 20 minutuko argi joko eta soinu emankizuna da, eraikinaren titaniozko plaken gaineko mihisaren gainean margotua. Hona urriaren 11ean, asteazkena, gaueko 20:30etatik aurrera errekaren bestaldera inguratu ziren ikusleei eskaini zitzaien emanaldia, Eitb-ko kamarek bildua (irudia Eitb)
2017/10/05
Euskal Herriaren Munchies Gida-ko lehenengo atalean, saioko aurkezle Irene Peraltak Dobostia bisitatu eta hiriko Alde Zaharrean txoko edo elkarte gastronomikoak ezagutzen ditu, bertan errotutako gizarte- zein gastronomi-esperientzia berezia. Segidan Bizkaiko Larrabetzura doa, Bilbo ondora, hiru Michelin izardun den Eneko Atxa sukaldari berritzailearekin solastera, Azurmendi bere jatetxean. Munchies Facebook-en: www.facebook.com/munchies.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus