euskal diaspora eta kultura
2010/11/08
Amaia Riouspeyrous kantariak bere lehen lana --'Har ezazu' diskoa-- aurkeztuko du Bartzelonan ostiral honetan, azaroaren 12an, Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona! jaialdian. Kontzertua 20:00tan hasiko da, Casa Elizalden. Doan.2010/11/05
Malenkonia taldeak kontzertua eskainiko du gaur, azaroaren 5ean, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona! jaialdian. Emanaldia Convent Sant Agustí aretoan izango da, 20:00tan. Sarrera doan.2010/10/22
Urriaren 26ean Caracaseko Zinevasco jaialdian izango da ikusgai 'Mugaldekoak' filma. Irene Iparralde, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan dagoen herri batean bizi da. Familia errepublikarrekoa da bera eta Comète sarean parte hartzea proposatzen diote. Sare hau naziek okupatutako lurraldeetan erori diren britaniar pilotuei ihes egiten eta muga zeharkatzen laguntzeko antolatzen ari den talde klandestinoa da. Gertakari historikoetan oinarrituta.2010/10/05
"Ez gara ezer zu gabe!" da Bartzelonako Euskal Etxeak hasi berria duen kanpainaren leloa. Bazkide eta lagun berriak erakartzea dauka helburu eta, besteak beste, lerro hauen ondoan dagoen bideoa ari da erabiltzen, adierazteko lagundu eta parte bilakatu nahi duenari guztien partaidetza eta laguntasuna ongi etorria dela. Katalanez zein euskaraz plazaratu dute bideoa eta honakoa, bistan da, euskarazkoa da. Lehenengo pausoa ikustea duzu. Hortik aurrera, zeure buruari galdetu.2010/09/26
Lekukotasun hau ekarri nahi izan dugu, Argentina sakonean, kasu honetan, Entre Rios probintziako Concordia herrian, euskaldunak nola agertzen diren jendaurrean erakusteko. Aurtengo Immigrantearen Festa da, irailean, eta herriko Colectividad Vasca de Concordia eta euskal gizataldeko hainbat lagun euskal ordezkari dira Immigrantearen Kabalkada edo desfilean. Ibilbideko puntu zentralean, talde partaide bakoitzaren berri ematen dute bozgorailetatik. Gizatalde bakoitzak ahal duen edo dakien hobekien aurkezten du bere komunitatea gainerakoen aurrean. Aurten, miss lehiaketan, euskal ordezkari Daiana Cavalaro Echeveste, miss sinpatia aukeratu zuten, irudietan banderari gisa agertzen delarik. Hona lekukotasuna.2010/09/02
Estatu Batuetan jaio dira eta euskaraz kantatzen dute. Diasporakoak dira eta 'Amuma Says No' da euren izena. Duela aste batzuk Washington hiriburuan kantatzeko deitu zituzten Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegitik, eta bertan erakutsi zuten euren adierazpide den euskal musika, euskarazko musika 'Made in USA'. Irudi hauetan bisita eta emanaldi horren berri ematen du Washingtongo telebista kate batek: 'Basque Music at the Library of Congress'.2010/05/10
Bideo bitxia da, edo irudi eta lekukotasun bitxia eskaintzen du bederen, ETB-2ko 'La noche de...' saioak Hollywood-ek euskaldunok nola ikusten gaituen islatuz eginiko hau. Adibide batzuk baino ez dira, askok euskaldunak munduan ezagunak garela uste badute ere, munduan andana bat jendek bagarenik ere ez baitaki edo jakin badaki, baina --onenean edo txarrenean-- izenari izana ipintzerakoan bideo honetan agertzen diren irudiak bezalakoak datozkiola. Badakizue, kanpaiak entzun bai, baina jakin, jakin... Konklusioa izan daiteke are gehiago behar dugula saiatu geure buruaren leukotasuna ematen, geure ekintza eta ekarpenek geure izanaren berri eman dezaten. Ez dira irudi berriak, baina ongi da noizbehinka ikustea, barre pixkat egiteko eta aldi berean ondorioak ateratzeko.2010/04/12
Naia Robles, bere anaiek eta aitak lagundurik (bere bi anaia eta aitarekin Naiak 'Aritzak' taldea osatzen zuen), 'Yo soy argentino' kantua kantatzen. Askorentzat (haren iloba izaterakin batera) Estitxu-ren oinordekoa den Beskoitzeko (Lapurdi) kantariak gustukoa du euskal kantuekin batera mundu osokoak ere kantatzea, Hego Ameriketakoak bereziki, irudi hauetan ikus daitekeenez.2010/02/28
New Yorkeko Euskal Etxeko Julen Abiok otsailaren 6an, Ellis Island-en Euskaldunei eta euren Estatu Batuetarako migrazioari buruzko erakusketa estreinatu zela-eta eginiko ekitaldietan grabatutako irudiak zabaldu berri ditu. Oinkari taldeko dantzariak, Amusa Says No-ko musikariak eta bateko eta besteko gonbidatuak agertzen dira. Eguneko beste lekukotasun bat ematen dutelakoan ekari ditugu hona. Mila esker, Julen.2010/02/01
Bideo ezaguna da, Atahualpa Yupanqui herri kantari eta koplari argentinar handiak bere amari maitasunez, maitasun oinazez agian, eskainia. Odol ketxua eta euskalduneko kantariak berak azaltzen du bere ama euskaldunarekiko gertutasuna eta barne sentimentu atxiki eta malenkolikoa. Hitz idatzi hauek ez dute sekula ongi azalduko Yupanquik berak bideoan ezin hobekiago azaltzen duena, hitzez, musikaz eta bihotzez. Entzutea eta ikustea hobe.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus