euskal diaspora eta kultura
2014/11/11
Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeko koralak Maitia nun zira kantatu zuen La Platan Euskal Aste Nazionalaren barneko abesbatzen elkarretaratzean.
2014/11/11
La Platako 2014ko Euskal Asteko Abesbatzen Elkarretaratzean parte hartu zuten lau taldeek amaieran 'Bagare' kantatu zuten elkarrekin trikitixak lagunduta.
2014/10/20
Albaola euskal itsas ondareaz arduratzen den elkarte eta fundazio bat da, Pasaian, Gipuzkoan, egoitza duena. Itsasoa izan bada mendeetan euskaldunen munduarekiko lokarri eta euskaldunak itsasoa medio ibili badira munduan barrena, argi da euskal historiarekin ezezik euskal diasporaren historiarekin ere lotura handia egiten duela Albaolaren lanak. Hona, ingelesez Albaolaren eta lantzen duen euskal itsas historiaren aurkezpen poetikoa egiten duen bideoa.
2014/10/20
Argentinan, Buenos Aires probintziako Arrecifes herria da herrialde osoan San Inazio festa sendoen eta aspaldien ospatzen duen herria edo herrietarik. Aurtengoan ere, gogor eta gogoz ospatu zuten, bizitasuna, partaidetza eta belaunaldien arteko senidetasuna ezaugarri. Zegokion eguna laneguna zenez, abuztuaren 10era atzeratu zuten. Eurak ateratako bidea da hau. Arrecifesko San Inazioko euskal festen agergarri.
2013/04/11
Lan ederra egiten dute Aiko taldeko kideek euskal dantza tradizionalaren altxorra euskal herrietan berezkoa duen lekura, plazara, berriro ere ekartzen, arin, koloretsu, jostalari eta natural-natural dibertigarri. Otxandioko (Bizkaia) hitzordua da irudiok islatzen dutena, 2013ko martxoaren 24an eginikoa, eta ondoko lagunarteko bazkaria, Korostondo jatetxean. Hitzorduak gehiago dira. Animatzen? Ikus www.aikotaldea.com.2013/03/12
Korrika 18 datorren martxoaren 23an helduko Londresera, London Basque Society elkarteak egingo duen jaiaren baitan. Bien bitartean, eta giroa berotzen hasteko asmoz, Londresko euskaltzale talde batek KorrikaKlip lehiaketarako bideoa prestatu du. Korrika badator!
2013/02/04
Sei musikarik osatua, Hinka taldeak euskal soinu tradizionalez elikatzen den musika proposatzen du. 2013ko udatik goiti zuzenean ikusteko parada izanen dugula iragartzen dute. Anartean, haien lanaren aitzin gustu bat, pilula gisa dastagai, eskaintzen digute, bideo honetan jendeaurretzen duten 'Begira' kantuarekin. Taldearekin harremantzeko, idatzi hinkataldea@gmail.com helbidera. Telefonoz, (33) 626 265984 (Maitena). Zorte on talde berriari!2013/01/14
Euskal Erria elkarte uruguaiarrak ehun urte bete zituen 2012an eta orain sarean jarri du urtean zehar Mendeurrena ospatzeko egin zituzten ekitaldien irudien bideoa. Zorionak Euskal Erria!2012/12/24
London Basque Society elkarteak Londres hiriaren bihotzean ospatu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna, Trafalgar Square plazan. Elkarteko bazkide batzuk National Gallery museo famatuko eskaileretan jarri eta euskaraz bizitzeko eskubidea eta gogoa aldarrikatu zuten. Elkarteak "Making of" hau ipini du sarean.2012/11/15
2012ko urriaren 19an jardunaldi bat antolatu zuen Deustuko Unibertsitateko Bizkailab-ek urte batzuk edo bizitza oso bat kanpoan pasa ondoren Euskal Herrira itzulitako euskal emigrante eta euskal jatorrizkoez: itzulitakoez. Gaiaren aztertzaile izan dira Pedro J. Oiarzabal eta Nerea Mujika eta eurak egindakoa da orduan aurkeztu eta orain hona ekarritako aurkezpen-bideo hau "Gure Bizitzen Pasarteak: Erbestea, Emigrazioa eta Itzulera Bizkaira" izenpean. Informazio gehiago: www.blogseitb.us/basqueidentity20/2012/11/15/mundos-invisibles.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus