euskal diaspora eta kultura
2015/04/13
JOSU OKIÑENA CHICAGON. Josu Okiñena piano jotzaile euskalduna Chicagon izan zen Koldo Mitxelena Katedraren egitarauaren barruan, eta bertako egonaldia baliatuta Pianoforte Foundation-ek euskal musikari buruzko elkarrizketa egin zion. Amaia Gabantxok, Chicagoko Unibertsitateko Etxepare Euskal Institutuko euskara eta euskal kultura irakurleak ere hartu zuen parte elkarrizketan, Okiñenaren lanari eta euskal musikagintzari sarrera emanaz. Kulturklik-etik jaso dugu hona.
2015/03/18
"Strata: Portraits of Humanity" (Strata: Humanitatearen erretratuak) du izena Estatu Batuetako "Archaeology Channel" kanalak hilabetero pantailaratzen duen saioak, eta martxoko ataleko zati gehiena Elkoko (Nevada) euskaldunei eta urtero egiten uztailaren 4aren inguruan antolatzen dituzten Elkoko Euskal Jaiei eskaini die, horretarako Elkoko 2014ko edizioko irudiak baliatuz. Besteak beste azaltzen dira saioan Teresa Franzoia Anacabe, Jean Flesher, John Ysursa, Bob Echeverria, Gratien Etchebehere, Jess Lopategui eta Ramon Zugazaga, hainbat dantza talde eta jenderekin batera. Aurkezpenaz aparte, saioko euskal partea 8' 40"tik aurrera da. Lekukotasun polita!
2015/02/27
"BELARRA OPERAZIOA" BOISEN. Ikaragarrizko mugimendua dabil Idahoko Boise hirian, Estatu Batu ipar-mendebaldean, datorren uztailaren 29an Boiseko Jaialdi euskal jai eta elkarretaratze erraldoiko programa barruan jokatuko den futbol partida dela-eta. Espainiako Ligako euskal tarde batek jokatuko du Boisen, oraindik erabaki ez den Ipar Ameriketako futbol talde baten aurka. Askok segurutzat jotzen dute euskal taldea Athletic izango dela, eta aurkaria AEBetako edo Mexiko bat. Xehetasunak apirilean plazaratuko dituzte. Bitartean, hona nola prestatzen ari diren diren zelaia: hona "Belarra Operazioa".
2015/02/12
2015eko otsailean plazaratutako bideo amateurra, Lapurdi hegoaldeko kostaldeko hainbat leku erakusten dizkiguna, kamera lepoan hartuta, Getariatik, Donibane Lohizune, Ziburu, Urruña, Abadiako gaztelua, Larrun mendia zerumarran, Hendaiaraino... hainbat paraje eder Txoria txori edo Hegoak kantua, entzuten dugun bitartean. Kantua, Maialen, Mixu eta Xabaltx-en ahotsetan. Izan dadila baita ere joan zitzaigun --eta bere lagunekin Diasporan kantari ibili zen-- Mixu adiskidearen oroigarri.
2014/12/17
Berez 2012an sareratua da Bilbon egoitza duten Azkue Fundazioaren eta Euskararen Etxearen eskutik datorkigun dokumental hau, zenbait hizkuntzetan. Irakurleek --ikusentzuleek esan beharko-- gustura ikusiko dutelakoan, euskarazkoa ekarri dugu hona (gure webgunearen gaztelaniazko eta ingeleezko bertsioetan topa daitezke hizkuntza horietakoak, hizkuntza aldatzeko klik eginez orrialde hasieran eskuineko aldean). On egin!
2014/12/03
Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitano bideoz zuzendu zaie Diasporako euskaldunei Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela-eta eskertzeko, dauden lekuetatik, munduko euskaldun guztien ondare komuna den euskarari eta euskal kulturari egiten dioten ekarpena. Bideoa abenduaren 3an zabaldu da eta diputatu nagusia euskaraz zuzendu zaie Diasporako gipuzkoar zein euskaldunei, azpitituluekin gaztelaniaz, frantsesezko, ingelesez edo katalanez.
2014/11/12
2014ko Euskal Astea La Platan, kalejira Moreno Plazatik Atenas kluberaino, dantzari eta jendearen ibilbidea, euskal musikariak lagun (bideoa EuskalKultura.com)
2014/11/11
Euskaltzaleak-eko abesbatzaren emanaldia 2014ko Abesbatzen Topaketan. Irudiek 'Agur hondartzak' abesten erakusten diztuzte.
2014/11/11
Buenos Aires probintzia iparraldeko San Nicolaseko Euskal Etxeko Errekatarrak abesbatza kantuz: Aldapeko.
2014/11/11
2014ko La Platako Euskal Astearen Abesbatzen Topaketa. La Platako Euzko Etxea-ko abesbatza kideak 'Ama begira zazu' kantatzen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus