euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Kinku Zinkunegi eta Enrique Poittevin solaskide Uruguaiko komunikabide batean euskarari buruz eta Euskal Herriaz

2016/01/26

Urtarrilaren 24tik eta datorren asteburura arte, Montevideon dago Hego Ameriketako euskal ikasle/irakasle talde bat, HABEk, FIVUk, FEVAk eta tokiko euskal etxeek "Euskara Munduan" programaren baitan antolatutako udako barnetegia egiten. Horri buruz hitz egiteko El Observador telebistara hurbildu ziren FIVUko (euskal etxe uruguaitarren federazioa) lehendakari Enrique Poittevin eta HABEko teknikari eta Euskara Munduan-go koordinatzaile Kinku Zinkunegi, eta honako elkarrizketa egin zieten,

Bideoa ikusi


Venezuelan bertako historiaz eta euskarari buruz eginiko bideoa, Catia TVe-ren eskutik

2016/01/22

Zer gertatuko zen euskarak presentzia orokortua izan balu historian Venezuelan eta Ameriketan? Jolas gisa, Venezuelatik, bertan eginik datorkigun bideo honek erantzun bat ematen dio galderari, Simon Bolivar gaztetxo bat ere tarteko, "Gure historiak soinu ezberdina izango luke" izenburupean. Catia TVe-ko lagunek egina.

Bideoa ikusi


Estatu Batuetara artzain joandako euskaldunen lekukotasunak

2016/01/04

Louis Elu

Basque Educational Organization-en eskutik, "Sheepherder's Memories" Juan Jayo eta Jean-Paul Bartheren ekoizpena da (1h 08' 08"), jatorriko bertsioan 2000. urtean ekoitzia eta 2015ean Jean-Paul Barthek digitalki moldatua. Estatu Batuetara artzain joanikoen berri ematen du. Lekukotasun emaile agertzen dira Louis Elu, Charles Moustirats, Angel Arriada, Dominique Etcheverry, Julian Aramburu, Jean Gorostiague, Jean-Pierre Etchemendibehere, Pedro Salaburu, Pierre Ausquy, Jean Laxague, Jean-Baptiste Urruty, Emile Goyhenetche, Leon Franchisteguy. Elkarrizketa guztiak ingelesez, elkarrizketatzaile Juan Jayo, Nicole Sorhondo, Tony Laxague, Jean-Paul Barthe. Laguntzaile Aña Iriartborde (argazki eta irudiak), Johnny Curutchet (bertsoa).

Bideoa ikusi


40 urte bete ditu Luis Zabalegui-k Renoko Louis' Basque Corner euskal ostatuaren barraren atzean

2015/10/15

40 urte bete ditu Luis Zabalegui-k Renoko (Nevada, AEB) Louis' Basque Corner euskal ostatuaren barraren gibelean. Gaur egun, erdi erretiratua, pare bat egunezUrte hauetan andana bat bezerori zerbitzatu dio, besteak beste, picona, West-eko euskal ostatuetako edari famatua. Urteurrena kari, hona Renoko KTVN Channel 2 telebistako albistegiak eskaini dion albistea. Zorionak, Luis!

Bideoa ikusi


"Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa abiatuko da Biarritzen, Diasporara ere heltzeko bokazioz

2015/09/10

"Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria abiatuko da gaur Biarritzen eta urriaren 11era arte egonen Santa Eugenia elizpean. Hortik ibilaldia hasiko du eta besteak beste 2016ko otsailean Donostian ere izanen da, 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburua delarik. Ikus erakusketaren berri www.soka.eus webgunean. Ekimeneko arduradun Euskal Kultur Erakundea da eta lankide Donostia2016 eta Gipuzkoako Foru Aldundia, sostengua eman dutelarik baita ere Etxepare Euskal Institutuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

Bideoa ikusi


Bilboko 2015eko Aste Nagusiko txupinazoa 360 graduko irudietan (eragin xaguari itzuli osoa ikusteko)

2015/08/25

Hona joan den larunbatean Bilboko 2015eko Aste Nagusiaren hasiera markatu zuen txupinazoa 360 graduko irudietan (goialdean ezkerrean dagoen biribiletik, mugitu xagua ezker-eskuin edota gora-behera, irudien posibilitate guztiak baliatzeko). Diasporako euskaldunei orokorrean eta bereziki Diasporako bizkaitar eta bilbotarrei eskainia. Gora Mari Jaia! (irudiak Media Attack).

Bideoa ikusi


Kalakan hirukotea Kaliforniako San Jose-n Madonnarekin kantari: xiberotar aireen edertasuna

2015/08/24

Egoki iruditu zaigu Kalakan hirukoteak Madonnarekin biran ari zela kantaturiko aire labur bat hona ekartzea. Kantua, "De Trevilleren azken hitzak", ezaguna da Euskal Herri osoan, hitzak eta soinua Etxahun Irurirenak, eta grabaketetan seguruenik bere bertsio ezagunena Imanol Larzabal donostiarrari zor zaio. Hauxe dio guztiok berdintzen gaituen heriotzaz: "Hori bera da denen ixtoria / herioak bardintzen handi ttipiak / zeren ilüsione bat bera da / lürraren gaineko gure pasajea".

Bideoa ikusi


Kepa Junkerak Bilbotik internetez Boiseko Jaialdiri hasiera emanez eskaini zuen kontzertua

2015/08/12

Kepa Junkera trikitilari bilbotarrak Bizkaiko hiriburutik, bertako etxeorratzik altuena den Iberdrola dorre gainetik eskaini zuen kontzertuaren bideoa da honakoa, osorik (49'' 26''). Kontzertua pantaila erraldoi batez segitu ahal izan Boisetik, Jaialdiko asteartean. Hasieran, Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren agurra.

Bideoa ikusi


Boiseko Estatu Unibertsitateko irakasle Nere Lete KIVI telebistan Boiseko Euskal Ikasketez

2015/08/11

Bideoa, berez, Boiseko Jaialdiko ostiralean eman zuen bertako  KIVI TV kanalak, baina gaur arte ez zaigu iritsi esteka eta informazioa; beraz hona uztailaren 31an aipatu telebista kateko albistegietan eman zuten erreportajea, BSUko Basque Minor-eko Nere Lete zuzendaria hizlari, unibertsitate honek Euskal Ikasketen alorrean eskaintzen dituen aukerak azaltzen. Mila esker, Nere!

Bideoa ikusi


Zertan erabiliko den Athletic-en Boiseko partidak izango dituen etekinak: BSUko Basque Studies

2015/07/18

Lerro hauek, uztailaren 18an idatzi dira, goizez, Bilboko Athletic-ek eta Tijuanako Xoloitzcuintles futbol taldeek Boisen partida historiko bat jokatu baino hamabi bat ordu lehenago. Arrazoi asko medio izango da partida historikoa, besteak beste aukera bakarra izango delako Athletic bezalako talde europar, on eta euskalduna Boisen ikusteko. Baita ere jende askoren ilusioa eragin duelako futbolaren eta euskal kulturaren inguruan. Etekinen zati handi bat, Boisen Euskal Ikasketak sendotzeko erabiliko da. Horri buruz doa honako bideoa. Agian jende asko bilduko da gaur partidara, eta urrats polita emango da euskal kulturak ere urrats berriak eman ditzan BSUn, Boisen eta Estatu Batu Mendebaldean!

Bideoa ikusi


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia